Estreinaldiak: Urtarrilak 31
Estreinaldiak: Urtarrilak 31 –
Azerik eta erbik basoa salbatzen dute (Mascha Halberstad)
Animazioa | Abenturak | Txikientzat
Basoko soilgune batean, Castor animalia harroputzak bere maisulan handia inauguratzen du: presa bat. Bi arratoiren laguntzaz, erreka baten ibilgua blokeatzen du eta, horren ondorioz, uraren mailak gora egiten du, basoa hondoratzen duen aintzira bat sortu arte.
Bere obraren sorkuntzaren arrazoi berak eragozten du, ordea, gainerako animaliek hura mirestea.
Zinema Euskaraz programari esker, filma euskaraz bikoiztuta eskainiko dute ondorengo aretoek: Golem Alhondiga (Bilbo), Zugaza Zinema (Durango), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria), SADE Antiguo Berri (Donostia) eta Golem La Morea (Iruña).
2024 | BERLINALE – Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdia: Generation
2024 | SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea
.
Memoir of a Snail (Adam Elliot)
Animazioa | Drama | Stop motion
Hirurogeita hamarreko hamarkadako Australian, zorigaitzak eta galerak markatu dute Graceren bizitza. Bere familia-unitatea bertan behera erori eta anaia biki Gilbertengandik banantzen dutenean, bakarrik sentitzen eta barraskilo-apaingarriak biltzen hasiko da Grace. Itxaropena aurkituko du Pinky izeneko emakume zahar xelebre baten adiskide egitean; Pinkyk bere oskoletik ateratzera inspiratuko du, alde batera uztera etxea eta gogoa nahasten dizkioten gauzak.
2025 | Oscar sariak: Animaziozko Film Onenaren sarirako hautagai
2025 | Urrezko Globoak: Animaziozko Film Onenaren sarirako hautagai
2024 | Sitgesko Nazioarteko Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaldia: Animaziozko Film Onenari Saria
2024 | Donostia Zinemaldia: PERLAK
2024 | Annecy Zinemaldia: Cristal Saria film luze onenari
.
L’amour ouf (Gilles Lellouche)
Drama | Thrillerra
Jackie eta Clotaire herri bereko bi gazte dira, portutik gertu dagoen institutu berekoak. Klase ertain-altuko familia bateko alaba da neska, ikasle ona eta zintzoa; mutila, aldiz, jatorri apalekoa da, eta ez du interes handiegirik ikasketen kontuarekin. Bizitza bide guztietatik saiatzen da haiek banatzen, baina haien bideak berriro gurutzatu egiten dira etengabe, azkenean, maitemintzen diren arte…
2024 | Frantziar Zinemagintzaren Cesar sariak: 13 hautagaitza
2024 | Sitgesko Nazioarteko Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaldia: Sail Ofiziala
2024 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala
.
A Different Man (Aaron Schimberg)
Thrillerra | Komedia beltza
Edward New Yorkeko aktore handinahiak ebakuntza kirurgiko erradikala egingo du bere itxura erabat eraldatzeko asmoz. Ondorioz, gauza asko aldatzen dira beregan, berezko duen asaldura izan ezik.
Izan ere, kanpotik aldatu eta bizi berri bat hasi dezakeela dirudien arren, bada oraindik izan nahi ez duen hori…
.
Dog Man (Peter Hastings)
Animazioa | Komedia | Abenturak | Txikientzat
Polizia txakur leial batek eta bere giza agenteak zauri larriak pairatuko dituzte beren lana betetzen duten bitartean, operazio burugabe baten bidez bakarrik osatu daitezkeenak. Hain zuzen, biak bat egingo dute operazio horretan, eta Dog Man polizia agentea bilakatuz.
.
Companion (Drew Hancock)
Thrillerra | Zientzia fikzioa | Komedia beltza
Dirudun baten ezusteko heriotzak hainbat gertaera eragingo dizkie asteburua laku ondoko etxaldean igarotzen ari diren Iris eta lagunei.
.
Mikaela (Daniel Calparsoro)
Thriller | Ekintza | Lapurreta
Errege egunaren bezperan, aurrekaririk gabeko elur-ekaitz batek Espainiar Estatua geldiaraziko du. Autobide kolapsatu bateko kaosaren erdian, lapur talde bat aukera baliatzen ari da furgoi blindatu bat erasotzeko. Handik metro gutxira dago Leo, bere lan bizitzaren azkenekotan, galtzeko ezer ez duen polizia. Neska gazte baten ustekabeko laguntzarekin, erlojupeko jazarpen bati ekingo dio, taldeak botinarekin ihes egin ez dezan.
.
September 5 (Tim Fehlbaum)
Thrillera | Drama | Terrorismoa | 70ko hamarkada
1972ko Municheko Joko Olinpikoetan, lehia estaltzen ari zen ABCko kazetari-taldea estatubatuarrak talde terrorista batek bahitutako atleta israeldarren krisiari buruz informatu beharko du.
.
Fin de fiesta (Elena Manrique)
Komedia | Migrazioa | Arrazismoa
Emigrante afrikar bat Andaluziako jauretxe bateko estalpean ezkutatuko da, eta bertatik etxeko andrearen eta laguntzaile gaztearen arteko eguneroko bizitza eta dinamika ikusiko ditu.
Bai etxeko andreak eta baita neskameak deskubritu egingo dute gizona, baina biek ezkutatzen diote besteari, ustekabeko batek sekretua agerian utziko duen arte.
2024 | SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea: Zuzenari Berri Onenaren Saria
2024 | TIFF – Torontoko Nazioarteko Zinemaldia: Aurrestreinaldia
.
Siete días en mayo (Rosana Pastor)
Dokumentala | Drama | Politika
David Riondino, zinema zuzendari italiarra, 1977an jazotako Atotxako erailketei buruz dokumentatzeko bidaiatuko du Espainiar Estatura, gertaeraren 50. urteurrenean dela eta film bat egiteko. Alejandra dokumentalista gaztearen laguntza izango du lan horretan, eskuin muturraren egungo gorakada aztertuaz, iragana testuinguruan kokatzen lagunduko diona.
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Urtarrilak 31