Estreinaldiak: Urtarrilak 26

Estreinaldiak: Urtarrilak 26 –

Estreinaldiak: Urtarrilak 26

Estreinaldiak: Urtarrilak 26

.

Patrick / Butterfly Tale ( Sophie Roy)

Animazioa | Ekintza | Fantasia

Patrick izeneko hegal bakarreko tximeleta ausart eta maitagarri bat atoi batean ezkutatzen da bere bizitzako bidaia egiteko. Bere lagunik onenarekin, Marty izeneko beldarrarekin, eta Jenniferrekin, altuerari beldur dion tximeletarekin, ustekabeko heroi bihurtuko da. Baina, horretarako, bere beldur handienari aurre egin eta bere berezitasuna onartu beharko du zoritxarraren gainetik garaile ateratzeko, klima-ereduen aldaketen, gizakien eta mendeku bila dabiltzan hiru txori gaiztoen aurka borrokatzen den bitartean.

Zineuskadiren ZINEMA EUSKARAZ programari esker, euskaraz proiektatuko dute filma Hego Euskal Herriko aretoetan.

.

Poor Things (Yorgos Lanthimos)

Fantasia |  Komedia | Zientzia fikzioa

Godwin Baxter doktore eta zientzialari distiratsu eta ez oso ortodoxoak berpiztutako gaztea da Bella Baxter protagonista. Gizonaren babespean, Bella ikasteko irrikaz dago. Falta zaion mundu ikuspegiaren gose, Bellak ihes egingo du Duncan Wedderburn abokatu sofistikatu eta maltzurrarekin, kontinenteak zeharkatuko dituen abentura zorabiagarri batean. Bere garaiko aurreiritzietatik aske, Bella irmo berretsiko da berdintasuna eta askapena defendatzeko asmoan.

2023 | Veneziako Nazioarteko Zinema Jaialdia: Urrezko Lehoia

2024 | Urrezko Globoak: Komediazko film onenaren saria; Komedia generoko emakumezko aktore onenaren saria (Emma Stone)

2024 | Oscar sariak: 11 hautagaitza

.

Les Trois Mousquetaires: Milady (Martin Bourboulon)

Ekintza | Egokitzapena

Louvreko museotik Buckinghameko jauregira, Parisko estoldetatik Arroxelako setiora… Gerra erlijiosoek eta britainiarren inbasioaren etengabeko mehatxupean banatutako erresuma batean, gizon eta emakume talde batek ezpatak hartu eta Frantziaren aldeko borrokarekin lotuko du euren patua.

Alejandro Dumasek sortutako istorioa oinarri, Martin Bourboulonek zuzendutako egokitzapenaren bigarren zatia.

2023 | Cesar sariak: 6 hautagaitza

.

Rodeo (Lola Quivoron)

Drama

Julia, neska gazte moldakaitzak motoziklismoarekiko grina amorratua du, ia animaliazkoa. Udako egun batean, motozale talde bat ezagutuko du…

2022 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Epaimahaiaren saria, Un Certain Regard atalean

2022 | Sevillako Zinema Europarren Jaialdia: Aktore onenaren saria (Julie Ledru)

.

Faro (Angeles Hernandez)

Thillerra | Drama

Bere amaren ustekabeko heriotza ikusi ondoren, Lidiak eta bere aitak itsasargi batean bilatuko dute minari aurre egiteko behar duten gotorlekua. Baina iristen direnetik, amesgaiztoak Lidiaren izanaz jabetiko dira, haien arteko harremana erabat kaltetuaz. Biek ikasi beharko dute bata bestearengan konfiantza izaten amesgaiztoak erreal bihurtu aurretik.

.

The Canterville Ghost (Kim Burdon)

Animazioa | Komedia | Naturaz gaindikoa

Estatu Batuetako familia bat Canterville Chasera joan da bizitzera. Londreseko etxe bat da, eta Sir Simon De Canterville mamuak jazarri du 300 urtez.

Oscar Wilde dramaturgoaren istorio ezagunaren animaziozko zinemarako egokitzapena.

.

The Last Rifleman (Terry Loane)

Drama | Gertakari errealetan oinarritutako filma

Bigarren Mundu Gerrako beterano batek  Ipar Irlandako bere zahar-etxetik ihes egin eta Frantzia helmuga duen bidaia neketsu baina inspiratzaile bat abiatuko du. Xede argia du: D Eguneko lehorreratzearen 75. urteurrenera joatea, bere iraganeko mamuei aurre egiteko kemena aurkituz.

.

Little Richard: I Am Everything (Lisa Cortes)

Dokumentala | Musika

Musikaren mundua markatu zuen rock-and-rollaren ikonoari buruzko dokumentala.

.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Urtarrilak 26

Estreinaldiak: Urtarrilak 26

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude