Estreinaldiak: Urtarrilak 24

Estreinaldiak: Urtarrilak 24 –

Estreinaldiak: Urtarrilak 24

Estreinaldiak: Urtarrilak 24

.

Itoiz udako sesioak (Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea, Ainhoa Andraka)

Dokumentala | Musika | Itoiz

70eko hamarkadaren amaieran Mutrikuko mutil batek Rock-talde bat sortu nahi zuela erabaki zuen. Hamar urte beranduago, talde horrek aretoak bete eta salmenta-markak hausten zituen. Euskal musikaren panoraman erreferente bilakatu zen Itoiz. 10 urteko historia labur baina arrakastatsuaren ondoren, Juan Carlos Perezek abentura amaitutzat eman zuen. Kritikari eta zaleen harridurarako, unerik gorenean erabaki zuen ibilbidea etetea; 30 urte beranduago ezin dio haren itzalari iskin egin.

Izan ere, zer geratu da 70eko hamarkadaren erdialdean eztanda egin zuen banda hartatik? Zalantzarik gabe, bizirik dirauen kultura-ondarea. Hain zuzen, aztarna horiek guztiak biltzen saiatu da Doxa Producciones ekoiztetxea, Larraitz Zuazok, Zuri Goikoetxeak eta Ainhoa Andrakak gidatutako proiektu dokumentalean. Juan Carlos Perez buruaren eskutik, izan zenaren eta izan zitekeenaren puzzlea berrosatzea da xedea.

100 minutuko bidaia katartikoa eta nolabait onirikoa, taldeko kide esanguratsuenekin topaketak barne hartzen dituena, ikuslearen esku utziz benetakoak diren edo Juan Carlosen barne mundukoak diren. Topaketetan inoiz eztabaidatu ez zenaz hitz egiten da, zintetan entzuten diren abesti argitaragabeak berrikusten dira eta taldearen une garrantzitsuak berpizten dira.

#Kritika | ITOIZ. UDAKO SESIOAK: Oroitzapenen dunen atzetik dabil

2024 | ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdia: Sail Ofiziala

2024 | FICX – Xixongo Nazioarteko Zinema Jaialdia: Retueyos saila

.

Rich Flu (Galder Gaztelu-Urrutia)

Zientzia fikzioa | Thrillerra | Pandemia

Birus hilgarri bat munduko pertsona aberatsenak kutsatzen hasiko da, Laura bere etapa profesional arrakastatsuena bizitzen ari denean. Hasiera batean, birusak dirudunei bakarrik eragiten diela dirudi, baina laster aberastasun xumeagoak hartzeraino ere hedatzen hasiko da. Horrek mundu guztia bere aberastasunak kentzera behartuko du, baina, nor dago prest horien jabe izateko?

2024 | Sitgesko Beldur eta Fantasiazko Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

.

The Brutalist (Brady Corbet)

Drama | 40ko hamarkada | Arkitektura

Gerraosteko Europatik ihesi, László Toth arkitekto ameslaria AEBra iritsiko da bere bizitza, obra eta Erzsébet emaztegaiarekin zuen harremana berreraikitzeko, guztiak eten behar izan baitzituen, mugen eta erregimenen aldaketen ondorioz.

Bakarrik eta guztiz ezezaguna duen herrialde berri batera iritsita, László Pennsylvanian finkatuko da, non Harrison Lee Van Buren enpresari industrial aberats eta ospetsuak arkitekturarako bere talentua aitortuko dion. Baina boterea lotzeak eta, horrekin, ondarea pilatzeak badu bere ordaina…

2025 | Urrezko Globoak: Drama Generoko Film Onenaren saria; Zuzendari Onenaren saria; Aktore Onenaren saria (Adrien Brody)

2024 |  Veneziako Nazioarteko Zinemaldia: Urrezko Lehoia Zuzendari Onenari; FIPRESCI saria

2024 | SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea: Sail Ofiziala

.

Mala influencia (Chloé Wallace)

Drama | Thrillerra | Nerabezaroa

Reese Russellek bizitza perfektua darama, bere inguruan gertaera arraro batzuk gertatzen hasi eta mehatxu anonimoak jasoko dituen arte. Horren aurrean, bere aitak Eros Douglas kriminal gaztea kontratatuko du alabaren babesaz arduratu dadin. Horrela, Eros beldurgarria Reese xaloaren bizkartzain bilakatuko da.

Biak mundu oso desberdinetakoak dira, baina elkarrekin daudenean kimika berezia sentitzen dute. Ideia ona izan ote da haiek elkartzea?

.

Flow (Gints Zilbalodis)

Animazioa | Abenturak | Txikientzat

Katu bat urez estalitako mundu berri batean esnatuko da, non badirudi giza arraza desagertu egin dela. Itsasontzi batean bilatuko du babesa du beste animalia batzuekin. Baina haiekin ondo moldatzea urari dioten beldurra gainditzea baino erronka handiagoa da. Denek ikasi beharko dute beren ezberdintasunak orekatzen eta bizi duten mundu berri honetara egokitzen.

.

Une affaire d’honneur (Vincent Pérez)

Drama | XIX. mendea | Esgrima

Paris, 1887. Bilakaera azkarra duen gizarte batean, duelua da ohorea defendatzeko azken heldulekua. Testuinguru horretan aurkitzen da Clément Lacaze, esgrima-maisu karismatikoa, indarkeria suntsitzailearen espiral batean harrapatuta. Marie-Rose Astié ezagutuko du, bere garaira aurreratutako feminista, eta dueluaren arte konplexua irakastea erabakiko du. Probokazioei aurre egin eta bat egingo dute beren ohorea defendatzeko.

2023 | Karlovy Vary Zinemaldia: Publikoaren saria

.

We Have a Dream (Pascal Plisson)

Dokumentala | Drama

Nork esan zuen desgaitasun batekin bizitzeak zure ametsik handienei uko egin behar izatea dakarrela? Munduaren beste aldean, Xavier, Charles, Antonio, Maud, Nirmala eta Khendo ezagutu zituen Pascal Plisson protagonistak, maitasunak, hezkuntza inklusiboak, umoreak eta kemenak mendiak mugi ditzaketela eta patua batzuetan sorpresaz beteta dagoela erakutsiko duten haurrak.

.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Urtarrilak 24

Estreinaldiak: Urtarrilak 24

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude