Estreinaldiak: Urtarrilak 12
Estreinaldiak: Urtarrilak 12 –
El suplente (Diego Lerman)
| Drama | Irakaskuntza |
Luciok, unibertsitateko literatura-irakasle itzaltsu batek, ikasgela baten ardura hartuko du, Buenos Aires hiriko aldirietan, haurtzaroko auzoan kokatutako eskola batean. Bertan, Dilan –narkoen talde batek jazarritako ikasle bat– salbatzen lagunduko dio haren aitari.
Aktore taldean ageri dira Juan Minujín, Alfredo Castro edota Bárbara Lennie bezalako izenak.
2022 | Donostia Zinemaldia: Sail Ofiziala – Talde-interpretazio lanik onenaren saria (Renata Lerman)
.
Poker Face (Russell Crowe)
| Thrillerra | Jokoa | Pokerra |
Jake Foley (Russell Crowe) poker jokalari aberatsak inoiz amestu baino diru gehiago irabazteko aukera ematen die bere lagunik onenei, inoiz ahaztuko ez duten gaualdia igarotzera doazenaren promesan. Baina jolasteko, beren sekretu ilunenetako batzuk azaldu beharko dituzte mahai gainera. Gauak aurrera egin ahala, parte hartzeko gonbitaren atzean ezkutatzen den benetako arrazoia ezagutuko dute…
Russell Crowe, Liam Hemsworth, Elsa Pataky, RZA edota Jacqueline McKenzie ezagunen tankerako izenek osatzen dute aktore-taldea.
.
Entre les vagues (Anais Volpé)
| Drama | Adiskidetasuna | Antzerkia |
Alma eta Margot banaezinak dira, gaztaroko energiari eta mundua konkistatzeko gogo sutsuari eusten dioten lagun minak. Aktore arrakastatsuak izatearen ametsa partekatzen dute, bide horretan urrats bat gehiago emateko aukera helduko zaienean: Parisen profil handiko lan batean protagonista eta ordezko gisa aukeratuko dituzte.
.
Savage Salvation (Randall Emmett)
| Thrillerra | Ekintza | Mendekua |
Church sheriffa eta Zeppelin detektibea dira bere herri zaileko bakearen zaindariak. Bere aldetik, Shelby John eta Ruby Red elkarrekin bizitzen hasteko, familia bat osatzeko eta bizitza txarra atzean uzteko gogoz helduko dira tokira.
Jack Huston, Robert De Niro, John Malkovich, Dale Dickey, Willa Fitzgerald ezagunen tankerako izenek osatzen dute aktore-taldea.
.
Holy Spider (Ali Abbasi)
| Thriller | Drama | Neo-noir |
Iran, 2001. Teherango kazetari bat Mashhad hiri santuan ospe txarrena duten auzoetan murgildu da feminizidio batzuk ikertzeko asmoz. Laster konturatuko da krimen horien ebazpena ez dela lehentasuna tokiko agintari zein segurtasun indarrentzat.
2022 | Cannesko Jaialdia: Aktore Onenari saria (Zar Amir-Ebrahimi)
2022 | Sevillako Jaialdia: Aktore Onenari saria (Zar Amir-Ebrahimi)
.
(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Urtarrilak 12