Estreinaldiak: urtarrilak 10

Estreinaldiak: urtarrilak 10 –

Estreinaldiak: urtarrilak 10

Estreinaldiak: Urtarrilak 10

.

Ciento Volando (Arantxa Aguirre)

Dokumentala | Biografikoa

Udako egunsentia. Donostiako neska gazte bat Haizearen Orrazira doa. Eduardo Chillida zaharra datorkio gogora, txikitatik maiz joaten baitzen eskultorea hara. Gaur egun, harkaitzetan sustraitutako hiru eskulturak, itsasoarekin eta haizearekin etengabeko elkarrizketan, bere hiriaren eta euskal kostalde osoaren ikur izatera iritsi dira. Egunsentian, Jone gazteak eskultoreaz galdetzen dio bere buruari, eta haren bila joango dela hitz ematen du.

2024 |  Donostia Zinemaldia: Zinemira

.

A Real Pain (Jesse Eisenberg)

Drama | Familia | Holokaustoa

Amonaren heriotza dela eta, bi lehengusuk Poloniara bidaiatuko dute, Bigarren Mundu Gerra lehertu baino lehen non bizi izan zen ikusteko eta haren familia nondik datorren ulertzeko. Hala, holokaustoaren ingurukoak azaltzen dituen bidaia abiatuko dute.

2025 | Urrezko Globoak: Taldeko aktore onenaren saria (Kieran Culkin)

2024 | Sundanceko Nazioarteko Zinemaldia: Gidoi onenaren saria

.

Sing Sing (Greg Kwedar)

Drama | Espetxea | Gertakari errealetan oinarrituriko istorioa

Sing Sing izeneko zentzategian, munduko segurtasun handieneko espetxe ospetsuenetarikoko batean, espetxeratutako preso talde txiki batek bere antzezlan propioa muntatu nahi du antzerki-tailer baten ariketa gisara. Arte eszenikoen bidez, gizon horiek mundua borrokarako leku gisa ikusten hasiko dira.

2025 | Urrezko Globoak: Aktore protagonista onenaren sarirako hautagai (Colman Domingo)

.

Asphalt City (Jean-Stéphane Sauvaire)

Thrillerra

Ollie Cross paramediku gaztea Medikuntza Fakultateko sarbide azterketa prestatzen ari da eta, bitartean, New Yorkeko kaleak zeharkatzen ditu anbulantzian Gene Rutovsky adiskidearekin.

 Rutovsky, mila batailatan onduriko hiriko paramediko beteranoenetako bat da, eta bere lagun eta aholkularia bilakatuko da berehala. Harengandik ikasiko du Crossek pazienteak tratatzeko eta eguneroko kaosetik bizirik ateratzeko behar duen guztia.

2023 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

2023 | Sitgesko Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaldia: Sail Ofiziala

.

Bambi, L’histoire d’une vie dans les bois (Michel Fessler)

Drama | Txikientzat | Fantasia

Felix Saltenen Bambi. Eine Lebensgeschichte aus dem Walde/Bambi, la historia de una vida en el bosque (1923) liburuaren egokitzapena. Filmak bere amaz eta basoko animaliez inguratuta bizi den oreinkume gazte baten bizitza zoriotsua erakusten du. Baina udazkena iristearekin batera, Bambik bizitzaren alde lazgarria ezagutu beharko du, ehiztariek amarengandik betiko bereizten dutenean.

.

Desmontando un elefante (Aitor Echevarría)

Drama | Drama psikologikoa

Marga, arrakasta handiko arkitektoa etxera itzuliko da, bi hilabetez bere familia urteetan isilean bizi izan den adikzio-arazo batengatik errehabilitazio-zentro batean egon ondoren.

Bere itzulerarekin, bizitza berregiten saiatuko da…

.

Las novias del sur (Elena López Riera)

Dokumentala

Emakume heldu batzuek ezkonbizitzaz, beren lehen aldiaz eta sexualitatearekiko harreman estuaz hitz egiten dute.?Antzinako erritu horiek errepikatzean, zuzendariak zalantzan jartzen du ezkondu gabe egoteko eta seme-alabarik ez izateko bere errealitatea, ama-alaben arteko harreman-kate bat iraungi egingo baita hala.

#Kritika | ‘LAS NOVIAS DEL SUR’: Tradizio baten azken katebegiarena

2025 | Goya sariak: Film labur dokumental onenaren sarirako hautagai

2024 | Donostia Zinemaldia: Zabaltegi Tabakalera

.

La mitad de Ana (Marta Nieto)

Drama | Amatasuna | Transexualitatea

Anak museo bateko areto-zaindari lana eta Son zortzi urteko alabaren zaintza uztartzen ditu. Aspalditik bananduta, bere errutina guztiz irauli egingo da, ikasturtearen hasierarekin batera, Son nortasuna esploratzen hasiko denean.

Noraezean, Ana gauzak beste modu batera ikusten hasiko da, eta pixkanaka ama izan aurretik izan zen emakumearekin elkartu beharko du berriro. Alabari lagundu ahal izateko, Anak Ana izan beharko du berriro.

2024 | SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea: Sail Ofiziala

.
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: urtarrilak 10

Estreinaldiak: urtarrilak 10

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude