Estreinaldiak: urtarrilak 1

Estreinaldiak: urtarrilak 1 –

Estreinaldiak: urtarrilak 1

Estreinaldiak: Urtarrilak 1

.

Heretic (Scott Beck, Bryan Woods)

Beldurra | Thrillerra | Erlijioa

Bi misiolari gaztek beren fedea frogatu beharko dute, ate okerra jo ondoren, Reed jaunak harrera egingo dienean. Izan ere, hirurak katuaren eta saguaren joko bortitz batean murgilduko dira ekaitz gau luze batean.

2025 | Urrezko Globoak: Aktore protagonista onenaren sarirako hautagai

.

We Live in Time (John Crowley)

Drama | Gaixotasuna

Almutek eta Tobiasek ustekabeko topaketa batean ezagutuko dute elkar. Bizitza komuneko pasarteen bidez ?maitemindu egingo dira, etxe bat eraikiko dute, familia bat osatuko dute, etab.? egia korapilatsu bat erakutsiko zaigu, bikotearen funtsak suntsitzeko arriskua dakarrena. Denboraren mugek desafiatzen duten bide bati ekiten dioten heinean, euren maitasun-istorioak ezohiko norabide bat hartu eta une bakoitza balioesten ikasiko dute protagonistek hamarkada batean zehar.

2024 | Donostia Zinemaldia: Sail Ofiziala (lehiaz kanpo, itxiera filma)

.

Queer (Luca Guadagnino)

Drama | 50ko hamarkada | Homosexualitatea

1950. William Lee, Mexiko Hirian bizi den 50 urte inguruko atzerriratu estatubatuarrak, ia bakarrik ematen bere egunak, komunitate estatubatuar txikiko beste kide batzuekin izandako aldizkako harreman gutxiak salbu. Eugene Allertonekin, hirira iritsi berria den ikasle gaztearekin, izango duen topaketak erakutsiko dio, lehen aldiz, posible izan litekeela norbaitekin lotura estua eraikitzea.

2025 | Urrezko Globoak:  Aktoren protagonista onenaren sarirako hautagai

2024 | Veneziako Mostra: Sail Ofiziala

2024 | EFA – Europar Zinemagintzaren Sariak: Aktore onenaren sarirako hautagai

.

Absolution (Hans Petter Moland)

Thrillerra | Ekintza | Mafia | Familia

Gangster ondu batek oroimena galtzen hasi dela jakingo du. Alabarekin duen harreman gaiztotua leundu eta iraganeko akatsak zuzentzeko itxaropenez deliberatuta, edozer egiten saiatuko da bere burua sendatzeko. Baina mundu kriminalaren atzaparrek ez dute hain erraz askatuko, eta 20 urte baino gehiagoz zerbitzu eman dion erakundeari aurre egin beharko dio.

.

All We Imagine as Light (Payal Kapadia)

Drama | Adiskidetasuna

Mumbain, Prabha erizainaren errutina korapilatu egingo da senarraren ezusteko opari bat jasotzen duenean. Prabharen gelakide gaztea –Anu– alferrik ahalegintzen da hirian mutil-lagunarekin bakarka egoteko leku bat aurkitzen. Kostaldeko herri batera bidaiatuko dute, eta hor izango dute aukera euren desioak azaleratzeko.

2025 | Urrezko Globoak:

2024 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Epaimahaiaren Sari Nagusia

2024 | Donostia Zinemaldia: PERLAK – TVE ‘Beste begiradak’ saria

.
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: urtarrilak 1

Estreinaldiak: urtarrilak 1

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude