Estreinaldiak: Urriak 31
Estreinaldiak: Urriak 31 –
Williamstarrak / Los Williams (Raúl de la Fuente)
Dokumentala
Migratzaile asko euren burua ezagutzeko ispilu baten bila bizi dira; ez dira hemengoak, baina hangoak ere ez dira. Los Williams / Williamstarrak film luze dokumental eta familiarra da, kirolari buruzkoa, Iñaki eta Nico Williamsek lehen pertsonan kontatua.
Bi anai futbolari, euskal herritar eta beltzek (ghanatarren ondorengoak) euren historia harrigarria erakusten digute euren bizitzako bi urte erabakigarrienen bidez. Qatarreko Munduko Txapelketan bi selekzio ezberdinekin parte hartu zutenekoa, 40 urteren ostean Athletic Clubek Errege Kopa irabazi zuenekoa, Nicok Eurokopan irabazi zuenekoa, etab. Nazioarteko bi izar, euren iraganarekin eta etorkizunarekin aurrez aurre, bizitza markatu dien gatazketan zehar: arrazakeria, nortasuna, frustrazioa, anbizioa, eta arrakasta.
2024 | Donostia Zinemaldia: Zinemira
.
Anora (Sean Baker)
Komedia | Drama | Prostituzioa
Anora Brooklyngo sexu-langile gazteak aukera izango du Errauskinen ipuina egia bihurtzeko oligarka baten semea ezagutu eta harekin bulkada batean ezkontzen denean. Baina albistea Errusiara iritsi eta emakumearen maitagarri-ipuina desagertzeko arriskuan egongo da, gurasoak New Yorkera joango baitira ezkontza baliogabetzera.
2024 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Urrezko Palma film onenari
2024 | Donostia Zinemaldia: PERLAK
.
Escape (Rodrigo Cortés)
Komedia | Thrillerra
N hondaturiko gizona da, badu barruan ondo ez doan zerbait. Ez du erabaki bakar bat hartu nahi, mundutik jaitsi besterik ez. Aukerak izateari utzi.
Tratatzen duen psikologoak ere ez daki nola heldu; ezta bere ahizpak ere, fruiturik jaso gabe laguntzen saiatzen baita. Kartzelara itzultzea da bere desio bakarra, eta hori lortzeko behar den guztia egingo du.
.
Terrifier 3 (Damien Leone)
Beldurra | Slasher | Sekuela
Art pailazoak kaosa eragingo du Miles konderriko biztanleen artean, Gabon gauean lasai lo egiten duten bitartean.
Zuzendari beraren Terrifier (2016) eta Terrifier 2 (2022) filmen jarraipena.
.
Yo no soy esa (Maria Ripoll)
Komedia | Erromantikoa
Azken hogei urteak koma egoeran eman dituen Susana esnatu egingo da. Orain, XXI. mendean, emakume gorputz batean harrapaturiko nerabe bat da. Ezagutzen ez duen mundu batean bizitzen ikasi beharko du.
2024 | Malagako Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala, lehiaz kanpo
.
Salve María (Mar Coll)
Drama | Thrillerra | Amatasuna
Mariak, ama izan berri den idazle gazteak, gertaera izugarri baten berri izango du: emakume frantziar batek 10 hilabeteko bikiak ito ditu bainuontzian. Maria obsesionatu egiten da infantizidarekin: Zergatik hil zituen? Une horretatik aurrera, infantizidioaren itzalak aukera zorabiagarri bat bezala zelatatuko du.
Katixa Agirre idazle eta irakasle gasteiztarraren Amek ez dute (2018) eleberri ezagunaren zinemarako egokitzapena.
2024 | Locarno Film Festival: Sail Ofiziala
.
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Urriak 31