Estreinaldiak: Urriak 25

Estreinaldiak: Urriak 25 –

Estreinaldiak: Urriak 25

Estreinaldiak: Urriak 25

.

Negu Hurbilak (Negu Kolektiboa)

Drama | *FILMIN ordainpeko plataforman estreinatuko da

Isolamenduari, itxaroteari eta nortasun irrikari buruzko lana da, eta ihesaldi baten historia kontatzen du: ETAk jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragarri du. Emakumezko gazte bat ihesi doa helburu argi batekin: muga zeharkatzea, bai baitaki hala etxetik urrundu ahal izango dela, jaioterrian ez baitago seguru. Ihesean doala, Zubieta herrira iritsiko da. Mugako herri horretan, antzinako mitoek eta gaur egungo konfliktoek bat egiten dute, antza. Herriko etxe bateko ganbaran ezkutatuta, harria bezain mugigaitza den hango egunerokotasuna ezagutuko du. Denbora igaro ahala, egunak gau eta gauak egun bihurtzen diren leku horretan, gaztearen ihesaldia gero eta korapilatsuagoa bilakatuko da.

Kritika | NEGU HURBILAK: Bakardade-min isila, lainopeko labirintoan

2023 | Locarnoko Nazioarteko Zinemaldia: Epaimahiaren Aipamen Berezia

2023 | SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea: Punto de Encuentro

2023 | Márgenes – Madrilgo Nazioarteko Zinemaldian: Epaimahaiaren Sari Berezia

.

El llanto (Pedro Martín-Calero)

Beldurra | Drama

Zerbait du zelatan Andreak, baina inork ezin du hori ikusi, ezta Andreak ere. Duela hogei urte, hamar mila kilometrora, presentzia berak Marie izutu zuen. Camila izan zen zer jazotzen ari zen ulertu zuen bakarra, baina inork ez zituen emakumeak sinetsi. Arrisku zapaltzaile horri aurre egitean, soinu bera entzungo dute hirurek. Negar bat.

Kritika | ‘EL LLANTO’: Ez ditugu inoiz sinetsi

2024 | Donostia Zinemaldia: Zilarrezko Maskorra zuzendari onenari (ex aequo)

.

Great Absence (Kei Chikaura)

Drama | Zahartzaroa | Familia

Takashi aktorea bere aita Yohji unibertsitateko irakasle erretiratuarengandik urrun bizi izan da duela 20 urte, zehazki, amarekin dibortziatu zenetik. Apenas dute kontakturik, harik eta egun batean poliziaren dei batek Takashi Yohji bisitatzera daraman arte.

Dementziak jota dagoen Yohji gaixotasunaren aurka borrokatzen ari da bere etxean, Japoniako hegoaldean. Bertara iristean, Takashik Yohjiren bigarren emaztea, Naomi, desagertu egin dela jakingo du. Non dagoen galdetzean, Yohjik bere buruaz beste egin duela azalduko dio. Takashik, orduan, aitaren hitzetan egiaren bilaketari ekin beharko dio.

Kritika | ‘GREAT ABSENCE’: Dementziak giltzaperatutako espetxean preso

2024 | Donostia Zinemaldia: Zilarrezko Maskorra aktore onenarI (Tatsuya Fuji)

.

Amal (Jawad Rhalib)

Drama soziala | Nerabezaroa | Homosexualitatea

Amal Bruselako institutu bateko irakasle frantziarrak irakurzaletasuna lantzera, adierazpen askatasuna defendatzera eta tolerantzia sustatzera animatzen ditu bere ikasleak. Ideia horiek, ordea, talka eragiten dute bere irakaskuntza-metodoen guztiz kontra agertzen diren muturreko islamismoarekin lotutako ikasle eta irakasle batzuekin.

2023 | PÖFF – Tallingo Nazioarteko Zinemaldia: Aktore onenari saria (Lubna Azabal)

.

Woman Of… (Malgorzata Szumowska, Michal Englert)

Drama | Transexualitatea

Adrzej familiarekin bizi da Poloniako hiri txiki batean. Aita eta senarra ona izateko ahalegina egiten du, baina gero eta deserosoago sentitzen da bere benetako nortasuna islatzen ez duen gorputz batean.

Poloniak komunismotik kapitalismorako trantsizioa bizi duen une betean, filmak Aniela Wesolyren bidea jarraituko du, trans emakume gisa askatasun pertsonalaren bila.

2023 | Veneziako Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

.

Venom: The Last Dance (Kelly Marcel)

Ekintza | Fantasia | Superheroiak | Marvel

Eddie eta Venom ihesi doaz. Beren mundu banak harrapatuak izateko zorian, geroz eta harrapatuago, bikoteak erabaki suntsitzaile bat hartu beharko du.

.

The Great Escaper (Oliver Parker)

Drama | Zahartzaroa | II. Mundu Gerra

2014ko uda. Bernard Jordanek, 89 urteko Bigarren Mundu Gerrako beteranoak, Rene emaztearekin bizi den egoitzatik ihes egingo du, Normandiako hondartza batean gerrako kide beteranoekin bat egin eta D Eguneko Lehorreratzearen 70. urteurrenean eroritako lagunak oroitzeko.

.

Reagan (Sean McNamara)

Drama | Politika | Biografikoa | AEB

Ronald Reagan (1911-2004) AEBetako presidente izandako politikari errepublikarraren bizitza jasotzen duen Biopic filma: haurtzaroa, Hollywooden aktore gisara aritu zen aldia, sindikatuekin izan zituen borrokak, emakumeek bere bizitzan izan zuten eragina, politikan izan zuen ibilbidea eta, azkenik, 1981ean Etxe Zuriko Bulego Obalera iritsi zenean hartu zituen erabakiak (8 urte eman zituen bertan) izango ditu aztergai.

.

Rita (Paz Vega)

Drama | Haurtzaroa | 80ko hamarkada

Sevilla, 1984ko ekaina. Rita eta Lolo 7 eta 5 urteko bi anai-arreba dira, eta langile-familia xume batean jaiotakoak. Udako oporrak hasi berri dira eta herrialde osoa jokatzen ari den berri den Eurokopari begira dago, Espainia final-laurdenetara igaro baita. Beroak estutu egiten du eta Ritak hondartzara joatea du amets, baina auzoko egunerokoak beste sorpresa batzuk ditu gordeta harentzat.

.
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Urriak 25

Estreinaldiak: Urriak 25

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude