Estreinaldiak: Urriak 11
Estreinaldiak: Urriak 11 –
La infiltrada (Arancha Etxevarria)
Drama | Thrillerra | Gertakari errealetan oinarriturikoa
Zortzi urtez ETA talde armatuan infiltratu zen Aranzazu Berradre Marín polizia nazionalaren benetako istorioan oinarritua. 20 urte besterik ez zituenean, Logroñoko Kontzientzia-Objetoreen Mugimenduko militante gisa aurkeztuz ezker abertzalean murgiltzea lortu zuen, ETAko buruzagiekin etxebizitza batean bizi izan zen emakume bakarra bilakatuz.
.
Super/Man: The Christopher Reeve Story (Ian Bonhôte, Peter Ettedgui)
Dokumentala | Biografikoa
Christopher Reeve mundu mailako izar bilakatutako aktore ezaguna izan zen, 1995ean zaldi istripu ia hilgarri batek lepotik behera paralizatuta utzi zuen arte. Orduan geroztik, bizkarrezur-muineko lesioen tratamenduen eta desgaitasuna duten pertsonen eskubideen aldeko aktibista bilakatu zen.
.
The wild robot (Chris Sanders)
Animazioa | Zientzia fikzioa | Abenturak
DreamWorks Animation etxearen abentura epiko bat, biztanlerik gabeko uharte batean galdu eta ingurune gogor batera egokitzen ikasi beharko duen robot baten bidaiari buruzkoa. Hango faunarekin harremanak eratzen ikasi beharko du apurka, eta antzarakume umezurtz baten adopziozko ama bihurtuko da.
2024 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Gidoi onenari saria
2024 | TIFF – Torontoko Nazioarteko Zinemaldia: Publikoaren saria
2024 | Donostia Zinemaldia: PERLAK
.
The Substance (Coralie Fargeat)
Zientzia fikzioa | Beldurra | Drama
“Zu, baina hobea zentzu guztietan”. Hori da Substantziaren promesa. Zelula-zatiketan funtsatutako produktu iraultzaile horrek alter ego gazteagoa, ederragoa, perfektuagoa sortzen du.
2024 | Donostia Zinemaldia: PERLAK
.
El lugar de la otra (Maite Alberdi)
Drama | 50ko hamarkada | Gertakari errealetan oinarritutako istorioa
(*NETFLIx plataforman estreinatuko da)
Txile, 1955. María Carolina Geel idazle ospetsuak bere maitalea hil du; Mercedes –akusatua defendatzeko ardura duen epailearen idazkari lotsatia– liluratuta dago kasuarekin. Idazlearen apartamentuan izan ondoren, Mercedes bere bizitza, identitatea eta emakumeak gizartean duen rola zalantzan jartzen hasiko da, etxe hori askatasun-oasi baten gisara ikusten hasten denean.
2024 | Donostia Zinemaldia: Sail Ofiziala
#Kritika | ‘EN EL LUGAR DE LA OTRA’: ‘Etxe bat’ norberarena
.
My Hero Academia: You’re Next (Tensai Okamura)
Animazioa | Ekintza | Fantasia
Bakearen eta kaosaren izenean heroiak eta bilauak etengabe borrokan ari diren gizarte batean, Deku, U.A. High School-eko ikasle batek aspalditik miresten duen heroia imitatzen duen bilauari aurre egingo dio. Harekin batera, U.A. institutuko 1-A klaseko gainerako kidea batuko dira mundua babestea helburu duen borroka horretara.
.
The Apprentice. La historia de Trump (Ali Abbasi)
Drama | Biografikoa | 70-80ko hamarkadak
Enpresa munduko marrazo zahar baten, Roy Cohn abokatu boteretsuaren, eta marrazo are handiago baten, Donald Trump enpresari eta AEBetako presidentearen, harremana ahalbidetu zuen istorioa:
Trump gazte bat (Sebastian Stan), 70eko hamarkadako New Yorkeko familia dirudun baten bigarren semea, Roy Cohn (Jeremy Strong) abokatu gupidagabearen sorginkeriaren pean erori da. Cohnek babestu beharreko pertsonaia perfektua ikusiko du Trumpengan: neurrigabeko anbizioa duen norbait, arrakasta egarria duena eta irabazteko behar dena egiteko prest dagoena.
.
The Radleys (Euros Lyn)
Komedia | Komedia beltza
Radleytarrak beste edozein familia bezalakoak dira, xehetasun txiki bat izan ezik: banpiroak dira. Bizimodu abstemioa aukeratuz, harmonia osoz bizi dira auzokoekin, susmorik sortu gabe. Hala ere, bere seme-alaba nerabeak giza odolaren egarri jasanezin baten pean erortzen direnean, familiaren sekretua agerian geratuko da.
.
Strange Darling (J.T. Mollner)
Thrilerra | Beldurra
Neska gazte batek gau bateko abentura bat izango du serieko hiltzaile batekin, amesgaizto bati hasiera emango diola irudikatu gabe.
.
Un volcán habitado (Jose Víctor Fuentes, David Pantaleón)
Dokumentala
Zinemagileek espero zuten egunen batean sumendiaren erupzioa Kanariar Uharteetako La Palmako euren etxetik ikusi ahal izatea. Ez zekiten, ordea, lagunen etxetik bi kilometrora jazoko zenik. WhatsApp bidez trukatutako ahots-mezuak uhartean filmatutako irudiekin osatzen dira, fenomeno tragiko, baina nabarmenki liluragarria eta hipnotikoa, azaleratuz.
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Urriak 11