Estreinaldiak: Urriak 11
Estreinaldiak: Urriak 11 –
O corno (Jaione Camborda)
Drama | 70ko hamarkada | Landa bizitza
Illa de Arousa, 1971. María itsaskitan bizimodua ateratzen duen emakumea da. Beste emakume batzuei bere erditzeetan arreta eta ardura bereziz laguntzeagatik ere ezaguna da uhartean. Ustekabeko gertaera baten ondoren, ihes egin behar izan du eta bere biziraupenaren alde borrokaraziko duen zeharkaldi arriskutsu bat hasiko du. Bere askatasunaren bila, Maríak Galizia eta Portugal arteko kontrabandoko bideetako batetik muga zeharkatzea erabakiko du.
2023 | 71. Donostia Zinemaldia: Urrezko Maskorra film onenari
Ikusi Ander Makazaga kideak filmaz idatzitakoak, hemen.
.
Los colonos (Felipe Galvez)
Drama | Ekintza | 1900
Txile, XX. mendearen hasieran. Lurjabe aberats batek hiru zaldiko kontratatuko ditu bere jabetza zabal-zabalaren perimetroa mugatu eta Patagonia handian zehar Ozeano Atlantikorako bide bat irekitzeko. Txileko mestizo gazte batez, mertzenario amerikar batez eta teniente britainiar ausart batez osatutako espedizio hori erasoaldi “zibilizatzaile” bihurtuko da laster.
2023 | 71. Donostia Zinemaldia: Horizontes Latinos
.
Glupcy / Fools (Tomasz Wasilewski)
Drama
Marlena (62 urte) eta Tomasz (42) pozik bizi dira kostaldeko etxe batean, beren mundu propioan gordeta. Baina Marlenak bere seme gaixoa etxera eramatea erabaki izanak bere bizitza abegikorra irauli egingo du.
.
Sound of Freedom (Alejandro Monteverde)
Thrillerra | Drama | Biografia
Tim Ballard Ameriketako Estatu Batuetako Segurtasun Nazionaleko agente ohiaren istorioa kontatzen du. Bere lana utzi zuen Latinoamerikan zehar pertsonen trafikoaren azpimunduan murgiltzeko, bere bizitza ehunka haurren bizitzak salbatzera eskaintzeko.
.
Across the River and Into the Trees (Paula Ortiz)
Drama | 40ko hamarkada
Italia, Bigarren Mundu Gerraren ondoren. Richard Cantwell gudaroste estatubatuarreko koronel bat da, gerrak eta gaixotasun terminal batek jota, axolagabe bizi dena. Neska gazte bat ezagutzeak, elkartzeak bere burua berritzeko itxaropena berpizten dio.
Ernest Hemingway idazlearen nobela ezagunaren egokitzapena.
.
Orlando, ma biographie politique (Paul B. Preciado)
Dokumentala | Literatura | Transexualitatea
1928an, Virginia Woolfek Orlando argitaratu zuen, istorioaren erdian pertsonaia nagusiak sexuz aldatzen duen lehen eleberria. Mende oso baten bueltan, Paul B. Preciado filosofoak Virginia Woolfi gutun bat idaztea erabaki zuen: bere Orlando fikziotik atera da eta inoiz imajinatuko ez zuen bizitza darama.
.
(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Urriak 11