Estreinaldiak: Otsailak 7
Estreinaldiak: Otsailak 7 –
Basatiak /Sauvages (Claude Barras)
Txikientzat | Animazioa | Zinema Euskaraz
Borneon, oihan tropikalean kokatutako herrixka batean, bizi da Keria, eta orangutan kume bat aurkituko du aitak lan egiten duen olio-palmondoen landaketan. Natura biziki maite du eta basoa suntsitzearen aurka borrokatuko du, Selai izeneko bere lehengusuarekin batera. Abentura honi esker bere jatorriarekin konektatzeko aukera izango dute.
Zineuskadi Elkartearen Zinema Euskaraz egitasmoari esker, filma euskarara bikoiztuta helduko da Hego Euskal Herriko Zinema aretoetara.
.
Maria (Pablo Larraín)
Drama | Biografikoa | Opera | 70ko hamarkada
Maria Callasen, munduko opera-abeslari garrantzitsuenaren, bizitzaren historia iskanbilatsu, eder eta tragikoa, hirurogeita hamarreko hamarkadako Parisen eman zituen azken egunetan berpiztua eta irudikatua.
2025 | Oscar sariak: Argazki Onenaren sarirako hautagai
2025 | Urrezko Globoak: Emakumezko Aktore Onenaren sarirako hautagai (Angelina
2024 | Veneziako Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala
.
Greedy People (Potsy Ponciroli)
Komedia | Krimena
Will eta Terry, egun batetik bestera, beren krimen eskandalagarri batean nahastuta aurkituko duten bi polizia-agente dira. Milioi bat dolarreko botin baten aurkikuntzak, arazoak biderkatu egingo dizkie.
Herriko biztanleak ere, gutiziatsuak bezain bereziak, harrapakinaren jabe egiteko lehia abiatuko dute, horretarako gero eta erabaki ankerragoak hartuaz eta orain arteko komunitate baketsu guztia hankaz gora jarriko duen legea alde batera utzita.
.
Les fantômes (Jonathan Millet)
Thrillerra | Drama | Gertakari errealetan oinarrituriko istorioa
Hamid, erbestean dagoen irakasle siriarra, erregimeneko buruzagi iheslarien atzetik dabilen talde sekretu bateko kidea da. Bere misioak Frantziara darama, bere torturatzaile ohiaren arrastoaren atzetik. Urteetan prestatu eta desiratu duen mendekua pauso bakarrera dago.
2025 | Cesar sariak: Aktore Berri Onenaren eta Opera Prima onenaren sarietarako hautagai
.
La Fille de son père (Erwan Le Duc)
Drama | Komedia | Familia
Etiennek hogei urte besterik ez zituen Valerierekin maitemindu eta, urte beteren bueltan, Rosa izeneko alaba jaio zenean. Denbora gutxira, ordea, Valériek alde egitea erabaki zuen.
Egoera horren aurrean, Etiennek ez dramatizatzea erabaki zuen, eta horri esker, alabak eta berak bizitza zoriontsua eraikitzea lortu zuen. Hamasei urte geroago, Rosa kanpora ikastera joan eta bere bizitza bizitzeko zorian dagoenean, Étiennek emaztea ezagutuko du telebistako erreportaje batean. Iragana bortizki berpiztuko da orduan eta, aita-alabek, familiako azken bidaia kaotiko bat abiatzea erabakiko dute.
2023 | Cesar sariak: Aktore berri onenaren sarirako hautagai (Céleste Brunnquell)
2023 | Cannes – 62e Semaine de la Critique: Itxiera filma
.
Becoming Led Zeppelin (Bernard MacMahon)
Dokumentala
2019an iragarri zen proiektu dokumental honek inoiz ez bezalako sarbidea izan du Led Zeppelin banda ikonikoan. Izan ere, taldeak, bere 50 urteko ibilbidean, dokumental batean parte hartu duen lehen aldia izan da honakoa.
2021 | Veneziako Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala
.
Bodegón con fantasmas (Enrique Buleo)
Komedia beltza | Landa bizitza
Mahastiek eta zereal-lurrek inguratuta, Mantxako herri bateko biztanleek normaltasunez igarotzen dituzte beren egunak. Batzuek, bizidunek, bizitzaren estualdien aurka borrokatzen dute, eta beste batzuek, mamuek, heriotzaren zaporeei aurre egiten diete.
2024 | Sitgesko Fantasia eta Beldurrezko Zinemaldia: Sail Ofiziala
2024 | Feroz sariak: Komediazko Film Onenaren sarirako hautagai
.
Finnick (Denis Chernov)
Txikientzat | Animazioa | Fantasia | Abenturak
Jende askok ez daki Finns delakoak ditugula etxeetan, etxearen zaintzaz arduratzen diren izaki iletsuak. Hain zuzen, Finn gazte bat da Finnick protagonista, etxea zaindu beharrean, eguna txantxak egiten ematen duena.
Hori dela eta, familia batek ere ez du denbora luzez etxean horretan bizi nahi. Harik eta Finnicken trikimailuek aztoratzen ez duten familia berri bat iristen den arte.
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Otsailak 7