Estreinaldiak: Otsailak 5

Estreinaldiak: Otsailak 5-The Kid

Baliabide gutxiko emakume ezkongabe batek (Edna Purviance) haur bat izan eta, haren aita denaren arbuioa jaso eta gero, adopzioan emango du familia aberats batek hartuko duenaren esperantzan. Baina umeak arlote baten (Charles Chaplin) eskuetan amaituko du. Ganora eta esperientziarik gabeko gizona izan arren, umea maitatzen ikasi eta aurrera aterako du, nola edo hala. Ehun urte beteko dira 2021ean filma estreinatu zenetik, eta efemeride berezia ospatzeko 4K formatuan berreskuratuko dute aretoek.

.

The Painter and the Thief

Barbora Kysilkova margolari txekiarraren bi koadro Osloko arte-galeria batetik lapurtzen dituztenean, Norvegiako agintariek berehala identifikatuko dituzte bi lapurrak, baina ez dute artelanen arrastorik topatuko. Zer gertatu den jakiteko, Barbora Karl-Bertil Nordland lapurrarengana hurbilduko da. Berari buruzko erretratu bat egiteko prest dagoen galdetu, eta Nordlandek onartu egin du. Atzetik etorriko dena (urteetan zehar egindako erretratu sorta bat) giza loturari eta adiskidetasunari buruzko istorio aparta da.

.

2046

Etorkizunaz idazten zuela uste zuen idazle bat iraganaz idazten ari zen. Bere eleberrian, zen noizean behin 2046. urtera bidaiatzen zuen tren misteriotsu bat zen protagonista. Bertara igotzen ziren guztiek helburu berarekin egiten zuten: galdutako oroitzapenak berreskuratzea. Esaten zenez, 2046an ez zen ezer aldatzen. Inork ez zekien ziur hori egia ote zen, bidaiatu zutenetako inor ez baitzen inoiz itzuli. Zinema-aretoek 4K formatuan berreskuratuko dute film gogoangarri hau.

.

Asteko estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEAn!

Estreinaldiak: Urtarrilak 14Abestien bideoak, arrakastatsuenak Youtuben

Estreinaldiak: Otsailak 5

Euskal pantailaren gunea