Estreinaldiak: Otsailak 28
Estreinaldiak: Otsailak 28 –
Nosotros (Helena Taberna)
Drama
Maria Vazquezek eta Pablo Molinerok interpretatutako bikote protagonistaren istorioa kontatuko du: beste askok egin bezala maitemindu egin ziren, ilusio bat bizi izan zuten, seme-alabak izan zituen, oztopoen aurrean borrokatu eta sekula amore eman ez zuten.
Baina maitasuna amaitzen denean, galderak sortzen dira: non okertu zen dena? Zergatik amaitu dugu horrela? Beren harremanaren argi-itzaletan zehar egindako bidaian, Angela eta Antonio prekarietatearen, desioaren interferentzien edo maitasunaren idealizazioaren aurka borrokatuko dira.
2018an kritikarengatik oso txalotua izan zen Isaac Rosaren Final Feliz eleberriaren egokitzapena da, eta gidoia altsasuarrak berak idatzi du Virginia Yagüerekin batera.
.
Hard Truths (Mike Leigh)
Drama | Familia
Pansyren bizitzak etengabe borrokatzea esan nahi du. Min fisiko eta mentala izanik, haserrearen eta konfrontazioaren bidez erlazionatzen da munduarekin; etengabe liskartzen da denekin: familia, dentista, medikua, supermerkatuko kutxazaina… Bere senar Curtleyk denbora luzea darama emaztea ezin trataturik, eta semea, Moses, bere munduan murgilduta bizi da, ia hitzik esan gabe, hirian noraezean ibiltzea izanik egun osoan egiten duen gauza bakarra. Bere ahizpa maitekor Chantelle da ulertzen duen eta lagundu diezaioken bakarra.
2025 | BAFTA Sariak: Film Britainiar Onenaren eta Emakumezko Aktore Onenaren sarirako hautagai
2024 | Donostia Zinemaldia: Sail Ofiziala
2024 | TIFF – Torontoko Nazioarteko Zinema Jaialdia: Sail Ofiziala
.
A Complete Unknown (James Mangold)
Drama | Biografikoa | 60ko hamarkada
60ko hamarkadaren hasierako New Yorkeko musika eszena eraginkorrean girotua, Bob Dylan 19 urteko folk abeslariaren igoera meteorikoaren istorioa kontatzen du, bere hastapenetatik kontzertu aretoetara eta arrakasta zerrenden gorenera iritsi arte. Bere abestiak eta bere mistika mundu mailako fenomeno bilakatu ziren, 1965ean, Newport Folk Festivalaren baitako emanaldi gogoangarri batekin historia egin arte.
2025 | Oscar sariak: 8 hautagaitza, tartean, film onenarena
2025 | Urrezko Globoak: 3 hautagaitza, tartean, film onenarena
2025 | BAFTA sariak: 3 hautagaitza, tartean, film onenarena
2025 | SAG – Aktore Sindikatuaren Sariak: Aktore onenaren saria (Timothée Chalamet)
.
Flight Risk (Mel Gibson)
Thrillerra | Ekintza
Pilotu batek mafiaren aurkako epaiketa batean deklaratzera doan lekuko bat eta hura zaintzeko misioa duen teniente jenerala daramatza hegazkinean. Alaskako mendiak zeharkatu ahala, tentsioak gora egingo du, ontzian dagoen jende guztia ez baita dirudiena. Eta 3.000 metroko altueran ez dago ihesbiderik…
.
Kuldi / Los indeseados (Erlingur Thoroddsen)
Thriller psikologikoa | Drama
Gazteen tratamendu-zentro batean duela hamarkada batzuk izandako heriotza batzuk ikertzen ari den Ódinn, susmatzen hasiko da aurkituko dituen sekretuak bere emazte ohiaren suizidio misteriotsuarekin lotuta daudela.
.
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Otsailak 28