Estreinaldiak: Otsailak 23

Estreinaldiak: Otsailak 23 –

Estreinaldiak: Otsailak 23

Estreinaldiak: Otsailak 23

.

Negu Hurbilak (Negu Kolektiboa)

Drama 

Euskal Herriak bizi izan duen gatazka luzea amaitzear dago 2011n. Neska gazte bat ihesi doa. Helburu garbi bat dauka: muga pasatzea, bai baitaki, hala, bere jaioterritik, bere jaiotetxetik urrun eramango duela, bertan ez baitago seguru. Ihesean doala, Zubietara iritsiko da. Mugako herri horretan, antzinako mitoek eta gaur egungo gatazkak bat egiten dutela ematen du. Herriko etxe bateko ganbaran ezkutatuta, harria bezain mugigaitza den hango egunerokotasunaz jabetzen hasiko da.

Denbora lauso eta mugagabea igaro ahala, egunak gau eta gauak egun bihurtzen diren horretan, protagonistaren ihesa gero eta trakets eta korapilatuagoa bihurtuko da, eta behe-laino trinkoak erabat inguratuko du.

Isolamenduari, itxaroteari eta nortasun irrikari buruzko filma da Negu Hurbilak, eta ihesaldi baten historia kontatzen du. Zubietan (Nafarroa) burutu dituzte errodaje lanak eta, hain zuzen, bertako herritarrak aritu dira antzezle lanetan. Haiekin batera, Jone Laspiur da aktore profesional bakarra, neska protagonistaren azalean.

2023 | Locarnoko Nazioarteko Zinemaldia: Cineasti del Presente – Epaimahaiaren aipamen berezia

2023 | SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea: Punto de Encuentro

2023 | Madrilgo Márgenes Zinemaldia: Epaimahai Gaztearen saria

2023 | Bartzelonako L’Alternativa: Sail Ofiziala

2024 | Atenasko KINO – Zinema Independentearen Nazioarteko Jaialdia

2024 | Uruguayko Nazioarteko Zinematografia Zinemaldia

Museoaren zaindariak (Koty Ermitazha)

Animazioa | Abentura | Txikientzat

Vincent katu gaztea Maurice izeneko sagutxo batekin elkartzen da piano zahar batean uholde batetik ihes egiteko. Marinel talde batek instrumentua jaso eta museora bidaltzen du.

Hemen, Vincentek eliteko katuen eskuadroi bat ezagutzen du, urteetan karraskarien eta beste piztien maisulanak babesten aritu dena. Vincentek benetako katu-familia bat aurkitzea du amets, baina ez du bere lagun Maurice galdu nahi, bizitza salbatu baitzion, eta ezkutatzera behartuta dago. Baina bere lagunak badu ahulezia bat: maisulanik ospetsuenak marruskatzea.

Munduko pinturarik onenetako bat, La Gioconda, museora eramaten dutenean dena zailtzen da: sagu eta arratoi guztien ametsa murtxikatzea da.

Hala ere, ez Vincentek, ez Mauricek, ez Hermitageko katuek ez dakite norbaitek lapurtzeko asmoa duela, eta, orain, Vincentek kemenez eta adimenez jokatu behar du Da Vinciren obra salbatzeko, museoaren ospea babesteko eta Kleopatraren, Egiptoko ganberan bizi den katu eder baten, bihotza irabazteko.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten euskaratutako bigarren filma da honakoa.

.

La estrella azul (Javier Macipe)

Drama | Musika | 90ko hamarkada

90eko hamarkada. Rockero espainiar ospetsu batek Latinoamerika zeharkatuko du, bere bokazioarekiko lotura berreskuratzeko asmoz. Han, gainbeheran dagoen musikari zahar bat ezagutuko du eta topaketa horretatik erabateko porrot komertziala izateko itxura duen bikote kixotesko bat jaioko da.

2023 | Donostia Zinemaldia: New Directors – Epaimahai Gaztearen TCM saria; Espainiar Kooperazioaren saria

2023 | Sevillako Zinema Europarraren Jaialdia: Sail Ofiziala

.

May December (Todd Haynes)

Drama | Metazinema

Gracie Atherton-Yuren eta bere senar Joe gaztearen arteko harreman mediatikoak herri oso bat eskandalizatu eta hogei urtera, bere istorioari buruzko film bat errodatuko dute. Elizabeth Berry aktoreak familiarekin emango du denbora bat Gracie hobeto ulertzen saiatzeko eta pertsonaia eraikitzeko. Kanpo begirada honek eragindako presioak, ordea, familia dinamikaren desegitea eragingo du.

2024 | Oscar sariak: Jatorrizko gidoi onenaren sarirako hautagai

2024 | Urrezko Globoak: Lau hautagaitza

2023 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Sail ofiziala

.

All of Us Strangers (Andrew Haigh)

Fantasia | Drama | Homosexualitatea

Gau batean, gaur egungo Londresko hustutako dorre batean, Adamek ustekabeko topaketa bat izango du bizilagun misteriotsu batekin, Harryrekin, zeinak bere eguneroko bizitzaren erritmoa hankaz gora jarriko duen. Haien artean harreman bat sortu ahala, Adam iraganeko oroitzapenetan ito eta jaioterrira eta haurtzaroko etxera itzultzuliko da, non gurasoak bizirik daudela dirudien.

.

No estás sola: La lucha contra La Manada (Almudena Carracedo, Robert Bahar)

Dokumentala

2016ko sanferminetan neska gazte batek jasandako sexu-erasoa abiapuntu hartuta, emakumeek egunero bizi duten sexu-indarkerian jarriko du fokua, Estatu Espainiarrean #MeToo mugimenduaren baliokidea den “Hermana, yo sí te creo” eta sareetako isiltasuna hausten dute #Cuéntalo mugimenduetara iritsi arte.

.

Políticamente incorrectos  (Arantxa Echevarria)

Komedia | Politika

Espainia sutan dago, herrialdea erabat polarizatuta dago eta sare sozialak egunero erretzen dira… NUEVA IZQUIERDA eta ESPAÑA LIBERAL alderdiak aurrez aurre izango dira hurrengo hauteskunde orokorretan. Laura “perroflauta” progrea eta Pablo “fatxalekoa” daraman pijoa, prest daude lohi politikoan borrokatzeko, beren alderdi buruen garaipenaren izenean.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Otsailak 23

Estreinaldiak: Otsailak 23

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude