Otsailaren 22ko estreinaldiak!

Estreinaldiak: Otsailak 22

Destroyer

Iraganean desertuko delinkuente banda arriskutsu batean infiltratutako polizia da Erin Bell (Nicole Kidman) protagonista. Polizia operazio hark ustekabeko ondorio latzak eragin zituen emakumearengan, urteen igarotzarekin apaltzen joan den mina.

Haatik, ikertu zuen mafia horretako buruaren agerpenarekin, minak, antsietateak eta krisi existentzialak itzuliko dira protagonistaren burura.

Can You Ever Forgive Me?

Lee Israelen, gainbeheran dagoen biografoaren istorioaren kontakizuna egiten du filmak. Diru zorrak itota, idazle eta pertsonaia famatu desberdinen gutun faltsuak zabaltzen hasiko da emakumea, horiekin salerosketan jardungo du, eta lortuko duen dirua alkilerra ordaintzeko erabili asmoz. Gezurrari beti ikusten omen zaizkio oinak, eta halako batean bere asmakizunak ageriko bilakatuko dira iritzi publikoaren begietara.

AEBetako estreinaldi datatik urrun, nazioarteko ibilbide arrakastatsua beteta jasoko dugu filma gure zinema-aretoetan. Zinemaldi andana ez ezik, 2018ko sari banaketa nagusienetako hautagai errepikatua izan da zen.

Holmes and Watson

Gai zarete Sherlock Holmes eta bere laguntzaile Watson pantaila handian ikusi dituzuen aldiak zenbatzeko? Film ugari errodatu dira historiako detektibe famatuenaren inguruan, eta zerrendara gehitzeko ale berri bat dugu hau ere.

Edo ez. Istorio berri batez ariko gara agian. Ethan Coenek ukitu berezia ematen baitio errodatzen duten kontakizun bakoitzari. Saiakera eginda, kritikaren aurreikuspenetik urrun geratu da filma, eta 2018 urteko Razzie Sari zigortzaileen faborito nagusia izan zen 6 hautagaitzarekin.

Arras oinarrizkoa, Coen maitea…

On the Basis of Sex

Ruth Bader Ginsburg, AEBko Auzitegi Goreneko epailearen irudian oinarritutako biopic moduko filma. Izan ere, bigarren emakumea izan zen AEBen historian postu horretara heltzen, eta, urteetan borrokatu zuen diskriminazio kasu luze baten ondorioz, justizia arloko berdintasunaren oinarrien ezartzea zor zaio.

Obey

Hackney auzoguneko kaleetan girotutako istorioa dugu Jamie Jones zuzendariaren Obey. Auzo langilea izaki, Londresko East End-en jazotako gertaeren erdigune izan zen 2011ean. 19 urteko Leon da protagonista, eta amarekin, emakuke ezegonkor eta alkoholikoarekin, bizi da bertan. Hain jasangaitza da etxean duen egoera, bere burua entregatuko diela gizarte zerbitzuei.

Hala, boxeoa praktikatzen eta, tarteka, lapurketa txikiak egiten emango ditu egunak. Twiggy ezagutuko duen arte…

Zinemaren inguruko albiste gehiago ezagutzeko, zatoz ZINEAra!

Otsailaren 22ko estreinaldiak!

Euskal pantailaren gunea