Estreinaldiak: Otsailak 21
Estreinaldiak: Otsailak 21 –
Ainda estou aqui / Aún estoy aquí (Walter Salles)
Drama | Biografikoa | Politika | 70ko hamarkada
Brasil, 1971. Diktadura militar gogor baten atzaparretan harrapaturik dago herrialdea. Ama batek bere burua berrasmatu beharko du indarkeria arbitrarioko ekintza batek bere familiaren bizitza suntsitzen duenean.
2025 | Oscar sariak: Film Onenaren, Nazioarteko Film Onenaren eta Emakumezko Aktore Onenaren sarirako hautagai
2025 | Urrezko Globoak: Drama Generoko Emakumezko Aktore Onenaren saria (Fernanda Torres)
2024 | Donostia Zinemaldiak: PERLAK
2024 | Veneziako Nazioarteko Zinemaldia: Gidoi Onenaren saria
.
The Monkey (Osgood Perkins)
Beldurra | Komedia | Naturaz gaindikoa
Hal eta Bill bikiek aitaren jostailuzko tximu zaharra atikoan aurkitzen dutenean, hainbat heriotza trumoitsu gertatzen hasiko dira inguruan. Horren aurrean, anaiek tximinoa bota eta beren bizitzekin jarraitzea erabakitzen dute, urteen poderioz elkarrengandik aldenduz.
Baina heriotza misteriotsuak gertatzen hasiko dira berriro eta, inguruko guztien bizitzak ukitu baino lehen, anaiak tximinoa suntsitzeko elkartu egin beharko dira.
.
Paddington in Peru: Lost in The Jungle (Dougal Wilson)
Txikientzat | Animazioa | Fantasia | Abenturak
Erresuma Batuko hartz gogoangarriaren abentura berri bat. Paddingtonek eta Brown familiak Perun bizi den izeba Lucy bisitatuko dute, baina misterio batek Amazoniako oihanean eta Peruko mendietan barrena galduko ditu. Hirian ikasitakoak alde batera utzi, eta, ezinbestean, bere alde basatiarekin berradiskidetu beharko du animaliak.
.
Firebrand (Karim Aïnouz)
Drama | Thrillerra | Historikoa | XVI.Mendea
Ingalaterrako Enrike VIII .a errege zitalaren Tudor gorte odoltsuan giroturiko filma, eta Katalina Parr erreginaren ikuspuntutik kontatua. Henrikeren seigarren eta azken emaztea izan zen, eta erbestea edo heriotza saihestu zuen bakarra.
2024 | British Independent Film Awards (BIFA): Jantziteria Onenaren Saria
2024 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala
.
Daniela Forever (Nacho Vigalondo)
Zientzia fikzioa | Distopia
Daniela neskalagunaren galerarekin, bizitzak zentzua galdu duela irudituko zaio Nicolas protagonistari. Egun batean, bere ametsak kontrolatzeko aukera emango dion entsegu kliniko batean parte hartzera gonbidatzen dute. Horri esker, Nicolasek Danielarekin amets egin dezake gauero, eta inoiz baino idilikoagoa bilakatuko duen bere harremanari ekin.
Ametsetan bada ere. Eta bertan betiko galtzeko arriskuan.
2024 | TIFF – Torontoko Nazioarteko Zinema Jaialdia: Platform
2024 | Sitges – Zinema Fantastikoaren Kataluniako Nazioarteko Jaialdia: Sail Ofiziala
.
Kimi no Iroaka / The Colors Within (Naoko Yamada)
Animazioa | Drama | Ekintza | Nerabezaroa | Laguntasuna
Totsuko ikasle sinestesikoak kolore gisa ikus ditzake bere kideak. Kimik, ohorezko matrikula duen ikasleak, ikasketak utzi ditu, baina amonaren aurrean plantak egiten ditu. Biak elkartu eta Ruirekin batera talde bat osatzeko ideia dute. Sintetizadore analogikoekin konposatzearekin amesten Ruik, baina bere amak harengandik mediku bilakatzea espero du.
Elkarren laguntzaz eta babesaz aurkituko dituzte taldekideek askatasuna, alaitasuna eta maitasuna.
2024 | Sitges – Zinema Fantastikoaren Kataluniako Nazioarteko Jaialdia: Sail Ofiziala
.
Limonov: The Ballad (Kirill Serebrennikov)
Drama | Biografikoa | Politika
Eduard Limonov poeta erradikal sobietarraren istorio eskandalagarria: New Yorken arlote izendatua, sentsazio hutsa Frantzian eta antiheroi politikoa Errusian.
.
Padres (José Ángel Bohollo)
Thrillerra | Drama | Familia
Bere lagunik onenarekin musika jaialdi batera joan ondoren etxera itzuli ez den alaba nerabearen bilaketari ekiteko, behinola familia-etxea izandako txalet zaharrean elkartu beharko da banandu berri den guraso bikotea.
Desagerpena misteriotsuagoa bilakatuko da mugikorraren arrastoa lokalizatzen dutenean…
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Otsailak 21