Estreinaldiak: Otsailak 14
Estreinaldiak: Otsailak 14 –
Captain America: Brave New World (Julius Onah)
Ekintza | Thrillerra | Marvel
Captain America frankiziaren laugarren atala, Marvel unibertsoaren baitakoa.
Thaddeus Ross AEBetako presidente hautatu berriarekin bildu ondoren, Samek nazioarteko krisialdi baten erdian nahastuta aurkituko du bere burua. Konplot global negargarri horren atzean dagoen arrazoia bilatu beharko du, berandu baino lehen.
.
Bridget Jones: Mad About the Boy (Michael Morris)
Drama | Komedia | Sekuela
Bridget Jones pertsonaia gogoangarriaren itzulera. Mark senarra misio humanitario batean hil ondoren, lau urtez apenas harremanik izan ez duen ama alarguna da egun, bederatzi urteko Billy eta lau urteko Mabelen zaintza lanetan murgilduta bizi dena.
Daniel Cleaver maitale ohiak, Shazzer, Jude eta Tom lankideek, Mirandak, bere amak eta Rawlings ginekologoak osatutako familia urbanoak presionatuta, bizitzaz eta maitasunaz interesatzera behartuta sentituko da. Bere lanpostura itzuliko da, eta zita app batekin probatuko du ere. Bada, azken horren bidez, bera baino gazteagoa den tipo ameslari bat ezagutuko du.
.
Armand / La tutoría (Halfdan Ullmann Tøndel)
Drama | Thrilerra | Psikologikoa
Armand 6 urteko mutikoari bere lagun eta ikaskide Jonekin muga batzuk gainditzea leporatu diote. Inork ez daki zehazki zer gertatu den; beraz, ikastetxeko zuzendaritzak gurasoei dei egiten die gaia eztabaidatzeko, eta gatazka bizia sortuko da: sexualitatea haurtzaroan, erruduntasuna edo indarkeriaren eta jolasaren artean dauden gune grisen konplexutasuna.
2024 | EFA – Europar Zinemagintzaren Sariak: Discovery saria
2024 | SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea: Sail Ofiziala
2024 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Opera Prima Onenaren saia
.
Vermiglio (Maura Delpero)
Drama | Bigarren Mundu Gerra | Familia | 40ko hamarkada | Erlijioa
Bigarren Mundu Gerraren amaieran Italiako Alpeetako mendiko herri urrun batean girotutako garaiko drama. Istorioak bertako maisuaren familian barneratzen gaitu: soldadu desertore baten etorrerak bere bizitza nola aldatuko duen, kide guztiak ustekabeko patu batera eramanaz.
2025 | Urrezko Globoak: Ingelesaz Besteko Film Onenaren sarirako hautagai
2024 | EFA – Europar Zinemagintzaren Sariak: Film Onenaren eta Zuzendari Onenaren sarietarako hautagai
2024 | SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea: Sail Ofiziala
2024 | Veneziako Nazioarteko Zinemaldia: Epaimahaiaren Sari Nagusia
.
Mary Superchef (Enzo D’Alò)
Txikientzat | Animazioa | Abenturak | Familia
Maryk 11 urte ditu eta sukaldaritzarekiko grina bizia du: chef handi bat izatea du amets. Bere amona Emerrek, haurraren konplize leialenak, amets hori errealitate bihurtzera animatzen du.
Baina edozein bidetan daude oztopoak, eta horiei aurre egitea abentura handi bat bilaka daiteke batzuetan…
.
Los exploradores / Giants of la Mancha (Gonzalo Gutiérrez)
Txikientzat | Animazioa | Abenturak
Hamaika urteko Alfonsoren urratsak jarraitzen ditu filmak, irudimenezko bere hiru untxiekin eta Pancho eta Victoria adiskideekin biziko duen abenturan. Ezinezkoa amesten dute, euren beldurrak gainditzen dituzte eta euren irudimena erabiltzen dute, Mantxako lekuren batean kokaturiko jaioterria ekaitz handi batetik salbatzeko.
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Otsailak 14