Estreinaldiak: Martxoak 28
Estreinaldiak: Martxoak 28 –
Estreinaldiak: Martxoak 28
…
Una ballena (Pablo Hernando)
Fantasia | Thrillerra | Neo-noir
Ingridek gatilloa sakatzen duenean, bere biktimek ez dakite nork egin duen tiro. Arrastorik gabe infiltratzeko eta desagertzeko duen gaitasun paregabeak kontratupeko-hiltzaile errukigabe bilakatuko du. Baina botere horrek beste mundu batean du jatorria: izaki ikaragarriz osaturiko leku iluna, apenas gizatasunik ez duena.
2025 | FANT – FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoa: Aurrestreinaldia
2024 | Sitgesko Zinema Fantastikoaren Kataluniako Nazioarteko Jaialdia: Sail Ofiziala
.
.
A Working Man (David Ayer)
Ekintza | Thrillerra | Krimena
Behingoz zintzo portatzeko erabakiari eutsita, Levon Cadek atzean utziko du bere bizimodu eroa. Bizitza xumea nahi du, aita ona izan bere alabarentzat. Baina Jenny bere nagusiaren alaba nerabearen desagerpenarekin, berriro ere murgildu beharko du ezkutuko eragiketen mundu iluneko profesional arrakastatsua bilakatu zuten jokurtria horietan.
Neska desagertuaren bilaketak, ordea, konspirazio kriminal beldurgarri baten bihotzera eramango du, zeinak kate-erreakzio bat sortu eta bere bizimodu berria mehatxatuko duen.
.
.
Tierra de nadie (Albert Pintó)
Thrillerra | Drogak | Laguntasuna | Gertakari errealetan oinarrituriko istorioa
Aspaldiko hiru lagunen istorioa da honakoa. Mateo el Gallego, guardia zibil heroikoa, Juan El Antxale, zorte txarrak eta langabeziak narko bihurtutako arrantzalea, eta Benito el Yeye, gordailuzain judizial etsia eta adimentsua, beti legearen eta delinkuentziaren arteko hegian dantzari dabilena.
Toki batek -Cadiz- eta une batek -oraina- bananduriko hiru lagun, erakundeen utzikeriaren, narkotrafikoaren igoera bortitz eta geldiezinaren eta gizartearen nahigabearen gorakada arriskutsuaren atzaparretan gatibu. Hiru lagun, bere adiskidetasuna probatuko duen bolborategi batean harrapatuta.
2025 | Malagako Zinemaldia: Sail Ofiziala (lehiaz kanpo)
.
.
En fanfare / Por todo lo alto (Emmanuel Courcol)
Drama | Komedia | Musika
Thibaut nazioarte-ospe handiko orkestra-zuzendaria da, mundu osoan bidaiatzen duena. Adoptatu egin zutela jakitean, anaia gaztea duela jakingo du: Jimmyk eskola-kafetegi batean lan egin eta musika-talde txiki batean tronboia jotzen du. Zeharo desberdinak dira, antza, musika maite dutela izan ezik.
2024 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala
2024 | Donostia Zinemaldia: PERLAK – Donostia Hiria Publikoaren Saria
.
.
Ghostlight (Kelly O’Sullivan)
Drama | Komedia | Antzerkia
Dan familiako tragedia batek atsekabetutako adin ertaineko eraikuntzako peoia da. Sharon emaztearengandik eta Daisy alaba talentudun baina konfliktiboarengandik urrun, egokitu gabeko aktoreen konpainia amateur batean aurkituko ditu kontsolamendua eta komunitatea.
Protagonistak bere emoziorik sakonenei aurre egin beharko die, Shakespeareren tragediarik handienaren aurrekontu txikiko antzezpen batean.
2024 | Sundance Film Festival: Sail Ofiziala
.
.
Modi, Three Days on the Wing of Madness (Johnny Depp)
Drama | Biografikoa
- Hirurogeita hamabi orduko eromena Lehen Mundu Gerrak urratutako Parisko kale bizietan. Poliziarengandik ihesi, bere bizitza aldatuko duen salmenta-tratua sinatu eta hiria atzean utzi nahi du Amedeo Modigliani –Modi– artistak. Alta, bere ametsari uko egitea suposatzen duen ihes horren aurka azalduko dira Maurice Utrillo eta Chaim Soutine kolega bohemioak, eta baita Beatrice Hastings musa eta maitalea ere.
Modik aholkua eskatuko dio Leopold Zborowski bere lagun eta arte-merkatariari. Alabaina, gaua haluzinazioak izaten igaro ondoren, Modiren buruan kaosa gailenduko da artistaren bizitza aldatzeko ahalmena duen bildumagile amerikar bati aurre egingo dionean.
#Kritika | ‘MODI, THREE DAYS ON THE WING OF MADNESS’: Deppen itzulerarena
2024 | Donostia Zinemaldia: Sail Ofiziala (lehiaz kanpo)
2024 | Sevillako Zinema Europarraren Jaialdia: Sail Ofiziala
.