Estreinaldiak: Martxoak 21
Estreinaldiak: Martxoak 21 –
Estreinaldiak: Martxoak 21
.
Snow White (Marc Webb)
Fantasia | Abenturak | Musikala | Remake
Sorgin eta printze maitagarrien ipuin klasikoaren egokitzapena. Erregina jeloskor batek jazartzen duen bitartean, Alemaniako landazabaleko zazpi ipotxen etxean babesa bilatzen duen printzesa gazte eder bati buruzkoa.
.
.
The Alto Knights (Barry Levinson)
Drama | Mafia | 50ko hamarkada | Gertakari errealetan oinarrituriko filma
Filmak New Yorkeko krimen antolatuaren buruzagi nabarmenetako biren urratsak jarraituko ditu, Frank Costello eta Vito Genovese, hiriko kaleen kontrola bere gain hartzeko duten lehia bizi horretan.
Izan ere, jelosia ziztrin bat tarteko, Mafiaren (eta AEBena ere) antolakuntza betiko aldatuko duen talka hilgarri batean murgilduko dira behinola lagunik onenak izandako gizonak.
.
.
Miséricorde (Alain Guiraudie)
Thriller | Drama | Intriga
Jérémie bere jaioterrira itzuliko da Jean-Pierre bere buruzagi ohiaren hiletara joateko. Bada, itzulera hori dela eta, Martine alargunaren etxean egun batzuk geratzea erabakiko du. Baina desagertze misteriotsu batek, auzokide mehatxagarri baten presentziak eta apaiz arraro baten agerpenak ustekabeko bira eragingo diote Jérémieren egonaldi labur eta lasaiari.
2025 | Cesar sariak: 8 hautagaitza, tartean, Film Onenarena, Zuzendari Onenarena, Gidoi Onenarena, Taldeko Aktore Onenarenak eta Aktore Berri Onenarena
2024 | Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea: Urrezko Galburua film onenari; Gidoi Onenaren saria (Alain Guiraudie)
.
.
8 (Julio Medem)
Drama | Maitasun istorioa
Octavio eta Adelaren 90 urteko bizitza 8 kapitulutan gertatzen da: 8 une, 8 plano bihurgunetsu Espainiako historiaren 8 data erabakigarritan, 1931 eta 2021 bitartean.
Octavio eta Adela Madrildik gertu dagoen mendilerro baten inguruko bi herritan jaio ziren, II. Errepublika aldarrikatu zen egunsenti berean. Horrela, lehenengo egunetik, eta haiek jakin gabe, euren bideak konektaturik daude, “8” forman lotuta, erdian gurutzaketa bat duten bi begiztaren gisara. Bitartean, Espainia aldatzen ari da.
2025 | Malagako Zinemaldia: Sail Ofiziala (lehiaz kanpo)
.
.
Novocaine (Dan Berk, Robert Olsen)
Ekintza | Thrilerra | Komedia beltza
Gizon barnerakoi eta baketsu bat, min fisikoarekiko immune bilakatu zuen nahaste genetiko arraro batekin jaio zena, da filmaren protagonista. Bere bikote berria banku bateko lapurretan bahitu gisa hartzen dutenean, bere atsekabea superbotere bilakatuko da.
.
.
Los aitas (Borja Cobeaga)
Komedia | Road movie | 80ko hamarkada
80ko hamarkadaren amaiera, Bilboko periferian. Gimnasia erritmikoko haur-talde batek txapelketa batean parte hartzeko aukera du Berlinen. Kontu horietaz arduratu ohi den ama taldeak ezin ditu lagundu oraingoan, eta aitek hartu beharko diete lekukoa. Hauek, ordea, ez dirudite oso interesatuak bidaian, kirol horretan, are, euren alabetan ere ez.
2025 | Malagako Zinemaldia: Sail Ofiziala (lehiaz kanpo)
.
.
Pigen med nålen / La chica de la aguja (Magnus von Horn)
Drama | Thrillerra | Amatasuna | Gertakari errealetan oinarrituriko istorioa
Karoline haurdun eta langabezian dagoen gazte bat da, Lehen Mundu Gerraren ondorengo Kopenhagen bizirauteko borrokan ari dena. Horretan, adineko karismatiko batek ezagutuko du, bere etxean hartu eta adopzio klandestinoko agentzia bat zuzentzen laguntzeko eskaintza egingo diona.
Ustekabeko lotura sortuko da haien artean, bat-bateko aurkikuntza batek dena aldatzen duen arte.
Estreinaldiak: Martxoak 21