Estreinaldiak: Martxoak 17
Estreinaldiak: Martxoak 17 –
Los reyes del mundo (Laura Mora Ortega)
| Drama | Roadmovie | Adiskidetasuna |
“Egun batean gizon guztiak lo geratu eta Lurraren ertzak erre egin ziren”. Los reyes del mundo desobedientziari, adiskidetasunari eta erresistentzian existitzen den duintasunari buruzko filma da. Rá, Culebro, Sere, Winny eta Nano Medellíngo bost kale-mutil dira; aginte bila abiatuko diren erresumarik, legerik eta familiarik gabeko bost errege lur. Klan basati eta maitagarri baten bidez kontatutako ipuin subertsiboa, errealitatearen eta eldarnioaren artekoa. Bidaia bat ezerezera, den-dena gertatzen den lekura.
2022 | Donostia Zinemaldia: Urrezko Maskorra (film onena)
2022 | Feroz Zinemaldia saria
.
Watcher (Chloe Okuno)
| Beldurrezkoa | Thriller psikologikoa |
Neska gazte bat etxebizitza berri batera lekualdatu da, bere bikotekidearen alboan elkarbizitza hasteko asmotan. Bertan, pareko eraikin batetik begira ari zaion gizon baten jazarpenari egin beharko dio aurre.
2022 | Sundanceko Jaialdia: Sail Ofiziala
.
Shazam! Fury of the Gods (David F. Sandberg)
| Fantasia | Komedia | Ekintza | Superheroiak |
Billy Batson gaztearen istorioaren jarraipena. “SHAZAM!” hitz magikoa esatean bere superheroi alter-egoa bilakatzen da gaztea: Shazam.
2019an estreinaturiko Shazam! Film fantastikoaren jarraipena.
.
Bajo terapia (Gerardo Herrero)
| Komedia | Drama |
Hiru bikote ezohiko talde-terapiako saio batera joaten dira. Psikologoak gutunazal batzuk utzi dizkie jarraitu beharreko kontsignekin, eta bikoteek guztien artean ebatzi beharko dituzte. Proposamen mekanikoa egiten zaie, zeinak denei beren iritzia eman, eztabaidatu eta, azkenean, diren bezala adierazi daitezen bultzatzen du. Umorea tresna nagusitzat hartuta, topaketa korapilatzen joango da.
2023 | Malagako Zinemaldia: Sail Ofiziala
.