Estreinaldiak: Martxoak 14

Estreinaldiak: Martxoak 14 –

Estreinaldiak: Martxoak 14

Estreinaldiak: Martxoak 14

.

Todos lo sabían (Iratxe Perez Barandalla)

Dokumentala | Sexu abusuak | Eliza

2023ko urrian, Arartekoak Espainiako Eliza Katolikoko sexu abusuei buruzko ikerketa txostena aurkeztu zuen Kongresuan. Testigantza hauen oihartzuna Europako Parlamentura ere iritsiko da.

José Luisek bere anaia Javierrek idatzitako agur gutuna jasoko du bere koinataren eskuetatik. Bertan, biek txikitan ikasi zuten barnetegian jasandako sexu abusuak kontatzen dizkio. Erakunde arduradunen erantzuna lortzeko huts egin ostean, bere kasua publiko egitea erabakitzen du.

.

La vie devant moi (Nils Tavernier, Emmanuel Mathieu)

Drama | Nazismoa | Holokaustoa | 40ko hamarkada | Gertakari errealetan oinarrituriko istorioa

Paris. 1942ko uztaila. Familia juduen aurkako errepresioa eta sarekadak ugaritu ahala, 13 urteko Taubak eta bere gurasoek gela txiki batean bilatuko dute babesa, hiriko teilatuen azpian. Bere bizitzako muturreko zirkunstantziak gorabehera, 6 metro karratuko ganbara batera mugatuta, Taubak itxaropenari eutsiko dio, nazien okupazio betean, gauza txikietan alaitasuna aurkituz.

.

Santosh (Sandhya Suri)

Thrillerra | Krimena | Landa-bizitza | Neo-noir

Gobernuaren plan bati esker, alargundu berri den Santoshek bere senarraren Indiako iparraldeko landa-eremu bateko polizia-agente lana jasoko du oinordetzan du. Behe kastako neskato bat bortxatuta eta eraila agertzen denean, Sharma inspektore feminista karismatikoak abiatuko duen ikerketan murgilduko da.

2024 | BAFTA sariak: Zuzendari berri onenaren sarirako hautagai

2024 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Un Certain Regard

2024 | EFA – Europar Zinemagintzaren Sariak: Discovery Saria jasotzeko hautagai

2024 | Sevillako Zinema Europarraren Jaialdia: Gidoi onenaren saria

2024 | 27º British Independent Film Awards: Gidoi onenaren saria; Ekoizle berri onenaren saria

.

Morlaix (Jaime Rosales)

Drama

Gwenek, bigarren hezkuntzako ikasle gazteak, bere lagunengan bilatuko du babesa amaren heriotzari aurre egiteko. Talde horretako kide da ere bere maitalea den Thomas, okin ikasle bat. Jean-Luc, arte-bokazioa duen ikasle paristarra, inguruan kokatzen denean, haren zaletasunek erakarrita gerturatuko da mutilarengana. Hala, zinemara joango den egun batean, bere bizitzan inspiratuta dagoela dirudien film bat aurkituko du.

.

Wolfgang (Extraordinario) (Javier Ruiz Caldera)

Komedia | Drama | Autismoa | Musika

Wolfgang hamar urteko mutikoa da, 152ko adimen-kozientea eta autismoaren espektroko nahasmendua ditu. Ama bat-batean hil ondoren, Carles aitak gogotsu helduko dio aitatasunaren erronkari, baina Wolfgangek ezin ditu jasan bere desordena eta antolaketa falta, eta ustezko adimen falta bati atxikitzen dizkio jarrera horiek.

Egoera horretatik ihes egiteko asmoz, Wolfgangek bere ametsa lortzeko ezkutuko asmoa jarraituko du: Parisko Grimald musika-akademian sartu eta munduko piano-jotzailerik onena izatea.

.

Les femmes au balcon (Noémie Merlant)

Komedia | Beldurra

Bero-bolada batek astindutako Marseillako auzo zalapartatsu batean, hiru pisukidek pareko balkoiko bizilagunari begira ematen dituzte orduak. Harik eta, alhokola tarteko, egoera odoltsu bihurtzen den arte.

2024 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Midnight Screenings

.

Lumière! L’aventure continue (Thierry Frémaux)

Dokumentala | Zinema

Lumière! L’aventure commence (2016 ) film arrakastatsuaren bigarren zatia. Lumière anaiek errealizatutako beste ehun pelikula erakusten dizkigu film berriak, guztiak ezin hobeki zaharberrituak.

Film luzeak helburu nagusi bat du: zinema munduan asmatu zeneko istorioa sakonago aztertzea, baita obra zinematografiko handi eta ederrenen funtsak arte horren beraren jatorrian daudela berrestea ere.

2024 | Donostia Zinemaldia: Sail Ofiziala (Emanaldi Berezia, lehiaketatik kanpo)

.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Martxoak 14

Estreinaldiak: Martxoak 14

Nola zaude?

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude