Estreinaldiak: Martxoak 11

-Estreinaldiak: Martxoak 11 –

Estreinaldiak: Otsailak 25

Estreinaldiak: Martxoak 11

Cyrano

Cyrano de Bergerac XVII. mendeko eleberrigile eta antzerkigile frantziarraren bizitza, kutsu afektibo, dotore eta gorabeheratsuz jositako musikal handi baten formatuan.

.

Malnazidos

Espainiako Gerra Zibilean, hilabetez luzatuko diren borroka odoltsuek milaka hildako utzi dituzte lubakietan. Jan Lozano, bosgarren brigadako kapitaina, preso dago. Heriotza-epaiari ihes egiteko aukera bakarra etsaien eremuan ezinezkoa den misio bati aurre egitea da. Horretan, aurreikusitakoa baino handiagoa den arrisku batek, etsai diren bandoak elkar ulertzera eta borroka komuna abiatzera behartuko ditu. Alde batera utzi beharko dute elkarrenganako gorrotoa.

.

Jackass Forever

Jackass taldearen gurutzada berria. Johnny Knoxville, Steve-O eta gainerako taldekideek dibertigarriak, basatiki zentzugabeak eta, sarritan, arriskutsuak diren erronkei helduko diete.

.

The Worst Person in the World

Juliek hogeita hamar urte beteko ditu aurki, eta bere bizitza hondamendi existentziala da. Propio zuen talentuaren zati bat galdu du jada, eta bere mutil-lagun Akselek, bera baino zaharragoa den nobelagile grafiko arrakastatsuak, presio egiten dio bere sormen-energiari eutsi eta bizimodua finkatzeko.

Gaueko festa zoro batean, Eivind gazte eta xarmanta ezagutuko du. Inflexio-puntua ekarriko du gertakari honek bere bizitzara: bere egunerokoak ikuspegi berri bat izango duelakoan, denbora gutxi beharko du Akselekin zuen harremana eten eta berri batean murgiltzeko.  Berandu baino lehen, ordea, konturatu beharko du beranduegi dela zenbait bizi-aukeren alde egiteko.

 

(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
.

Estreinaldiak: Otsailak 25-Estreinaldiak: Martxoak 11

Euskal pantailaren gunea