Estreinaldiak: Maiatzak 31

Estreinaldiak: Maiatzak 31 –

Estreinaldiak: Maiatzak 31

Estreinaldiak: Maiatzak 31

.

Lagunak erreskatera (Laurent Bru, Yannick Moulin, Benoît Somville)

Animazioa | Txikientzat | Zinema Euskaraz

Superbilau misteriotsu batek urarekin kontaktuan eztanda egiten duen apar arrosa toxiko batekin estaliko du oihana. Orduan, lagunak erreskatera aterako dira. Euriteen sasoitik hilabete baino gutxiagora, hasi da lasterketa!

Gure heroiak, aliatu berriekin, mundu osoan zehar ibiliko dira antidoto baten bila. Iparraldeko eskualde urrunetatik, Europatik, Asiatik eta Ekialde Ertainetik igaroz, historiako bilaketarik handiena egingo dute. Oraingoan, inoiz baino aurkari adimentsuago eta gaiztoago bati egin behar diote aurre. Mauricentzat eta bere lagunentzat, inoiz ez da hainbeste egon jokoan!

Zineuskadiren Zinema Euskaraz programaren eskutik euskaraz estreinatuko da filma Hego Euskal Herriko zinema-aretoetan.

.

Back to Black (Sam Taylor-Johnson)

Drama | Musikala | Biografikoa

Amy Winehouse abeslari eta konpositorearen bizitza pertsonala eta profesionala biltzen dituen pieza biografikoa. Jazz abeslari gisa hasi zen, eta hainbat Grammy sari irabazi zituen musikaren munduko superizar bilakatu arte. Harik eta 2011 urtean bizitza eten egin zitzaion arte, 27 urterekin, alkoholaren eta drogen kontsumoa eta abusua zirela eta.

.

The Exorcism (Joshua John Miller)

Beldurra | Thrillerra | Metazinema

Anthony Miller arazoak dituen aktorea da, naturaz gaindiko beldurrezko film bat filmatzen ari den bitartean hondatzen hasi dena. Horren aurrean, bere alabak bere buruari galdetzen dio aita iraganeko adikzioetara itzultzen ari ote den edo atzean beste ezbehar bat ote dagoen…

2019an filmatua, 5 urte behar izan zituen banatzailea aurkitzeko. Azkenean, 2023an heldu zitzaion aukera,  The Pope’s Exorcist filmaren arrakastatik eratorria.

.

Arthur the King (Simon Cellan Jones)

Ekintza | Drama

Mikael Lindnordek, abenturako atletismo modalitatearen talde suediarreko kapitainak, topaketa bitxia egingo du 400 miliako lasterketan, Ekuadorko oihanean barna, kaleko txakur bat gurutzatuko duenean. Lindnordek animalia elikatzearen ondorioz, txakurra atzetik joango zaio aurretik duen ibilbide osoan zehar, planetako tarterik zailenak ere zeharkatuz.

 .

La mujer dormida (Laura Alvea)

Thrilerra | Drama | Naturazgaindikoa

Ana (Almudena Amor), erizain laguntzailea, Agustinengandik erakarrita sentitzen hasiko da. Anak zaintzen duen, eta egoera begetatiboan dagoen emakumearen senarra da Agustin. Sentimendu berri horiek onartzen doan heinean, fenomeno paranormalak hasiko dira ematen bere inguruan, emakumea jazarri, etxetik bota eta Agustinengandik banatzen saiatuko direnak.

2024 | Malagako Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala (lehiaz kanpo)

.

Une année difficile (Olivier Nakache, Eric Toledano)

Komedia

Albert eta Bruno erosle konpultsiboak dira eta, ekidin ezineko joera horren ondorioz, zenbaki gorrietan eta zorpetuetan daude. Ingurumen-aktibista gazteez osaturiko talde bat ezagutuko dute halako batean eta, haren bileretan eskaintzen dituzten garagardoek eta patata frijituek beren argudioek baino gehiago konbentzitu arren, pixkanaka mugimenduan integratuko dira.

.

Irena’s Vow (Louise Archambault)

Drama | Biografikoa | II. Mundu Guerra

Naziek 1939an Polonia inbaditu zutenean, Irena Gut (erizaina alemaniar armadarentzat lan egitera behartu zuten, komandante nazi baten giltzain izendatzearekin batera. Bere estatusa eta jatorri judutarra ezkutuan mantentzeko erabateko diskrezioz jokatzen duen emakumeak dena arriskatuko du, dozena bat judu salbatu eta bere buruzagiaren etxean babestuko dituenean.

2023 | TIFF – Torontoko Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

.

Tatami (Zar Amir-Ebrahimi, Guy Nattiv)

Thrillerra

Leila judoka irandarra eta bere entrenatzaile Maryam Munduko Judo Txapelketara joango dira, ordezkatzen duten Iranentzat lehen urrezko domina irabazteko asmoz. Lehiaketaren erdian, ordea, Errepublika Islamikoaren ultimatua jasoko dute: Leilari lesio baten itxurak egitea eta, hartara, lehia atzean uztea eskatzen diona. Bere askatasun propioa galtzearen beldur, Leilak ezinezko erabaki bati aurre egin behar dio: lesio baten itxurak egitea eta Irango erregimenari obeditzea, Maryam entrenatzaileak ere aholkatu bezala, edo mehatxuari izkin egin eta urrea lortzeko borrokan jarraitzea.

2023 |  Veneziako Nazioarteko Jaialdia: Sail Ofiziala

2023 |  Tokyoko Nazioarteko Zinemaldia: Epaimahaiaren Sari Berezia; Emakumezko Aktore Onenaren saria (Zar Amir-Ebrahimi)

.

Iris et les hommes (Caroline Vignal)

Komedia | Drama

Irisek senar bikain bat dauka, bi alaba zoragarri, bezero jario etengabea duen hortz-klinika bat, eta apartamentu polit baten jabe maite duen eremu batean… Eta laster 50 urte beteko ditu. Eta orduan arrotz batek hazi bat landatuko du bere buruan: “Tori maitale bat”. Irisek Pandoraren kutxa ireki izan balu bezala, hautagaiak iristen hasiko dira.

 .

Haikyu!! La batalla del basurero (Susumu Mitsunaka)

Animazioa | Drama | Komedia

Karasuno eta Nekoma talde aurkarien arteko norgehiagokan tentsioa areagotuko da, bi taldeak boleiboleko txapelketa nazionalaren garaile izateko prest baitaude.

Haikyu! proiektuari itxiera emango dion sailaren lehen zatia.

.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Maiatzak 31

Estreinaldiak: Maiatzak 31

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude