Maiatzaren lehenarekin, estreinaldiak!

Estreinaldiak: Maiatzak 3

Estreinaldiak: Apirilak 5

Vitoria, 3 de marzo

Milaka langilek greba egin zuten Gasteizko kaleetan 1976ko martxoaren 3an, beren eskubideen defentsan. Madrildik diseinatutako polizia operatiboak, ostera, sekulako indarkeria erabili zuen haien aurka, eta bost hildako eta ehunka zauritu utzi zituzten egun hartan jazotako erasoek. Egileak ez dira sekula epaituak izan.

Maiatzaren 1ean, Langileen Nazioarteko Egunaren sinbolismoaz baliatuz, estreinatuko dute Hego Euskal Herriko zinema-aretoetan Victor Cabaco zinemagileak gertakizun horretan oinarrituta zuzendutako filma.

.

Pupille

Ume jaioberria da Theo. Erditu bezain pronto, bere ama biologikoak adopzio programa bati emango dio haurra, eta guraso berriak bilatzeko prozesuari hasiera emango diote bertan. Bestalde, 41 urte ditu Alicek, eta ia hamar urte eman ditu ama izateko saiakeran. Bi protagonisten egoeraz jabeturik, haien bideak elkartzeko lanean hasiko da profesional talde bat.

Zinema frantsesak 2018 urtean emandako uztaren harribitxietako bat. Interpretazio indibidual bikainez josita, haur baten adopzio prozesuaren argi-itzalak erakutsiko ditu, modu garbi eta goxoan.

.

UglyDolls 

Orain urte asko sortu zituzten panpinak, munduko haurrei zoriontasuna banatu asmoz. Baina, ba al daki norbaitek nondik sortzen diren? Ba al da horientzako propio eraikitako mundu perfekturik?

UglyDoll delako panpin inperfektuak, bestalde UglyVile izeneko herrixka urrunean pilatzen dira, inork epaitzen ez dituen eremu aske eta seguruan. Zer gertatuko litzateke, baina, aurkako bi mundu hauek elkartuko bagenitu?

.

The Vanishing

Utzitako urruneko uhartea batera helduko dira Thomas, James eta Donald protagonistak, bizitza berri bat eraikitzeko asmo irmoz. Errutina berriak bere egin gabe oraindik, arrotza den zerbaitekin egingo dute topo, farozain lana egiten duen norbaitek ikuskatu beharko ez lukeen zera bat.

Okerrera egingo du denak ustez erantzunak ekarriko dituen barku baten agerpenarekin. Flannan Uhartearen kondaira zaharrean oinarritutako filma.

.

The White Crow

Errusia, 1961ean. Rudolf Nureyev protagonistak, inoizko dantzari ospetsuenak, lehen aldiz bidaiatuko du Sobietar Batasunetik kanpo Kirov Ballet Company entzutetsuan. KGBren itzalpean, eta deserzioak suposatzen zuen arriskuari izkin eginez, ihes egitea erabakiko du, bere bizitza guztiz baldintzatu dezakeen erabaki batekin.

.

Zinemaren inguruko albiste gehiago ezagutzeko, zatoz ZINEAra!

Maiatzaren lehenarekin, estreinaldiak!

Euskal pantailaren gunea