Estreinaldiak: Maiatzak 17
Estreinaldiak: Maiatzak 17 –
If (Imaginary friends) (John Krasinski)
Komedia | Fantasia | Drama | Txikientzat
Bolada zaila igarotzen ari den neskato baten egunerokoari erreparatzen dio filmak. Bizitza errealeko bere lagunak hazi dira jada, baina bera atzean geratu diren mundu osoko irudimenezko lagunak ikusten hasi da.
.
Un métier sérieux (Thomas Lilti)
Drama | Komedia | Hezkuntza
Ikasturte berri bat hastera doa. Benjamin bekarik gabeko doktoregoko ikaslea da, etorkizunerako perspektibarik ez duenez, Parisko institutu bateko irakasle lana onartzen duena. Prestakuntzarik eta esperientziarik gabe, baliabide kroniko faltak eragindako hezkuntza-sisteman maisu-lanbidearen argilunak ezagutuko ditu.
Gainerako irakasleen laguntza eta konpromisoarekin, eta zorte pixka batekin, bokazioa agertzen hasiko da…
2023 | Donostia Zinemaldia: Sail Ofiziala (lehiaz kanpo; klausura filma)
.
Caída libre (Laura Jou)
Thrillerra | Drama
Marisol gimnasia erritmikoko entrenatzailea da, metodikoa, zorrotza eta autoritarioa. Badator Munduko Txapelketa, eta berak itxaropen guztiak jarri ditu urrezko domina eskuratzean; horretarako Angelikaren alde egingo du apustu, etorkizun oparoena duen taldekidea. Finala baino bi aste lehenago, Marisolek jakingo du senarrak abentura bat duela askoz gazteagoa den emakume batekin, eta baita neska haurdun dagoela ere.
Marisolek ez du porrota onartzen, eta lehia desesperatu bati ekingo dio, bere motibo eta sentimendu errealei erreparatu gabe.
.
What Happens Later (Meg Ryan)
Maitasuna | Komedia
Willa eta Bill maitale ohiek aireportu batean egingo dute topo, banandu eta azkenekoz elkar ikusi zutenetik hamarkada batzuk igaro direnean. Elurrak harrapatuta, etxera lehenbailehen iristea besterik ez dute nahi.
Elkarrekin igaroko duten gau horretan, iraganeko sugarrak berpiztu eta, pixkanaka-pixkanaka, erakarpena sentitzen hasiko dira, beren arteko harremana eta berriro izan zitekeena berrikustera behartuta.
.
Quitter la nuit (Delphine Girard)
Drama
Festa okertzen ari da: Daryk Aly erasotzen du. Alyk poliziari deitzen dionean, Annak erantzuten eta erasoa gehiagora joan dadin saihesten du.
Hurrengo egunean, Aly bere bizitzarekin jarraitzen saiatzen da, ezer gertatu izan ez balitz bezala, eta erasoaren ondorioak erlatibizatzen ditu. Daryk, ordea, gertaeraren bertsio berri bat sinestarazi nahi dio bere buruari konbentzitu, kontuak loa ken ez diezaion. Annak, aldiz, tartean jarraitu nahi du. Epaiketa iritsiko da.
2023 | Donostia Zinemaldia: Zabaltegi-Tabakalera
.
Disco, Ibiza, Locomía (Kike Maíllo)
Drama | Musika | Biografikoa
80ko hamarkadaren erdialdea, Espainiar Estatuan. Xavi Font buru duen lagun talde bat Eivissara iritsi berri da modari ekiteko ametsa jarraituz. Bertan, José Luis Gil ekoizleak ezagutuko ditu; musika industriako handiki horrek talentu berriak bilatzen ari da irlan, eta talde bat sortzeko proposamena luzatuko die.
Inoiz kantuan aritu ez den kuadrilak, Eivissan hippie gisa bizitzetik, Latinoamerikan estadioak betetzera eta mundu erdiko diskotekak iraultzera eramango dituen karrera bati ekingo dio.
2024 | Malagako Zinemaldia: Sail Ofiziala (lehiaz kanpo)
.
Calladita (Miguel Faus)
Drama | Satira | Arrazismoa
Ana, Kolonbiatik etorri berria, etxeko langilea da arte-ibiltarien familia dirudun batek uda igarotzeko daukan luxuzko etxean. Neska gazteak eguzkitik eguzkira egiten du lan, kontraturik gabe, diskretua eta isila bada, uda amaieran baldintza duinak lortuko dituenaren promesa pean.
Gisela aldameneko etxeko langilearen bitartez, Anak errealitatea bestelakoa dela ikusi eta Costa Bravako udan dibertitzen ikasiko du.
.
Un sol radiant (Mònica Cambra, Ariadna Fortuny)
Drama
Mila, hamaika urteko neska, mundua amaitu aurreko bizitzako azken egunei aurre egiten ari da bere familiarekin batera. Hamar hilabete lehenago, bizirauteko aukerarik utziko ez zuen meteoro bat hurbildu zen lurrera. Handik aurrera, Verdi familiak, Aliciak (45), Milaren amak; Gabrielek (71), Milaren aitonak, eta Íngridek (16), Milaren ahizpa zaharrenak, geratzen zaien denbora ahalik eta lasaien bizitzeko hautua egingo dute.
Filma mundua amaitu baino bost egun lehenago hasiko da, azken momentuak elkarrekin pasatzeko festa bat egitea bururatzen zaienean.
Maiatzaren 18an, Donostiako Tabakaleran egingo duten aurkezpen berezia izango da filma Euskal Herrian ikusteko aukera bakarra.
.
3 jours max (Tarek Boudali)
Komedia | Ekintza | Sekuela
Rayane (Tarek Boudali) polizia baldar baina asmo onekoa da. Egun batean, reality show ezagun baten izarra izateko hautagaia den bere amona bahitu duela jakingo du, eta bahiketaren arduradun den narkotrafiko kartelak hiru egun baino ez dizkio emango ezinezko erreskate bat entregatzeko.
Bere talde leiala ondoan duela, amona salbatzea helburu duen misio harrigarri bati ekingo dio Frantzian, Abu Dhabin eta baita Mexikon barrena ere bidaiatuz.
.
Black Box (Asli Özge)
Thrillerra | Drama
Berlingo erdiguneko eraikin bateko maizterrak, eraikinak dituen higiezin-agerkarien ondorioz tentsio handia jasaten ari direnak, goiz batean, inolako azalpenik gabe, poliziak itxita eta inguratuta aurkituko dira. Inor ezin da eraikinera sartu ez irten. Informaziorik gabe, egoiliarrak espekulatzen hasiko dira.
.
Manolo Kabezabolo (Si todavía te kedan dientes es ke no estuviste ahí) (J. Alberto Andrés Lacasta)
Dokumentala
Manuel Méndez “Manolo Kabezabolo” espazioa eta denbora transzenditu dituen azken punk musikaria da, 40 urtetik gorako ibilbide artistikoa duen fenomeno kontrakultural bihurtu dena, eta erreferentziazko pertsonaia dena underground kulturan.
Bere gaztaro zail, baina, era berean, barregarriak eragin zuen filosofia okupara jauzi egitea, intsumisiora, kalera, bizimodu punkera… baita drogetara, gaixotasun mentalera eta ospitale psikiatrikoetara ere. Hori guztia hala izanda, bere horretan diraute bere heldutasun bareak eta espiritu akrata erostezin eta oldarkorrak, eta zorrotz jarraitzen du bere gitarrak.
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Maiatzak 17