Estreinaldiak: Irailak 6

Estreinaldiak: Irailak 6 –

Estreinaldiak: Irailak 6

Estreinaldiak: Irailak 6

.

Beetlejuice Beetlejuice (Tim Burton)

Beldurra | Fantasia | Komedia

Ezusteko familia-tragedia baten ondoren, Deetz familiako hiru belaunaldi Winter Riverrera itzuliko dira. Lydiaren bizitza, oraindik Beetlejuicek oinazetua, irauli egingo da bere alaba nerabe errebeldeak, Astridek, hiriaren maketa misteriotsua ganbaran aurkitu eta haraindiko ataria nahi gabe zabalduko duenean. Bi erresumek pilatzen duten arazo mordoarekin, denbora kontua da norbaitek Beetlejuicek izena hiru aldiz esan eta deabru bihurria itzultzea.

Beetlejuice (Tim Burton, 1998) film arrakastatsu eta gogoangarriaren sekuela. Oraingoan ere, Michael Keaton, Winona Rider, Catherine O’Hara izango dira filmaren aktore-taldean; haiekin batera, Justin Teroux, Monica Bellucci, Jenna Ortega, Willem Dafoe eta Dani DeVito aktoreen lanaz gozatu ahal izango dugu ere.

2024 | Veneziako Nazioarteko Jaialdia: Sail Ofiziala (lehiaz kanpo)

.

El 47 (Marcel Barrena)

Drama | Gertakari errealetan oinarritutako istorioa

Desobedientzia baketsuan oinarrituriko ekintza baten historia kontatzen du, baita 1978an Bartzelona eraldatu eta periferiako irudia betiko aldatu zuen oinarrizko auzo-mugimenduarena ere. Udalak behin eta berriz errepikatzen zuen gezur bat – autobusek ezin zituzten Torre Baro barrutiko aldapak igo- desmuntatzeari ekin zion Manolo Vitalek, 47. lineako autobus baten gidariak.

.

Reinas (Klaudia Reynicke)

Drama | Familia

Peru, 90eko hamarkada. Herrialdearen egoera politikoa oso nahasia da, eta gobernuak militarrak bidali ditu kaleak kontrolatzera. Bi ahizpa nerabe herrialdetik alde egiteko zorian daude, aita ausente batekin topo egiten dutenean. Perutik irteteko, amak haren baimena beharko du ezinbestean.

2024 | Berlinale – Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdia: Generation Kplus – Epaimahaiaren Sari Nagusia

2024 | Sundanceko Naziorteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

.

Un silence (Joachim Lafosse)

 Drama | Sexu abusuak

Astrid abokatu ezagun baten emaztea da. 25 urtez isilik egon ondoren, emakumearen familiaren egonkortasuna pitzatu egingo da bat-batean, seme-alabek justizia bilatzeari ekiten diotenean.

2023 | Donostia Zinemaldia: Sail Ofiziala

2023 | Sevillako Zinema Europarraren Jaialdia: Sail Ofiziala

.

Estación Rocafort (Luis Prieto)

Beldurra | Thrillerra

Urteetan zehar Bartzelonako Rocaforteko metro geltokia astindu duen misterioa bete-betean sartuko da Lauraren  bizitzan, geltoki zahar eta lasai honetan lanean hasten denean. Izan ere, hasi bezain laster egingo du topo jazartzen hasiko zaion elezaharrarekin: egoera arraroan hilik aurkitutako jende asko pilatzen tu tokiak.

Egia aurkitzeko prest, laguntza eskatuko dio Romani (Javier Gutiérrez), kasuarekin zerikusia duten deabruak gordetzen dituen polizia ohi bati.

.

My Penguin Friend (David Schurmann)

Drama | Gertakari errealetan oinarritutako istorioa

Brasilgo kostaldearen parean dagoen urrutiko uharte bateko hondartza batean, Joao arrantzale brasildarrak petrolioz beteta eta heriotzaren atarian dagoen pinguino bat erreskatatu du, Din Dim.

.

The Amazing Spider-Man (Marc Webb)

Fantasia | Ekintza | Komikia | Marvel

Bere adineko nerabe gehienak bezala, Peter bere jatorria arakatzen ari da: nor den eta nolakoa den jakiten jakiteko. Bere iraganeko hari-mutur guzti horiek lotzeko bidaian, aitak gordetzen zuen sekretu bat deskubrituko du, Spiderman bezala bere patuari forma emango dion zera hori.

  1. urtean aurkezturiko filmaren berrestreinaldia.
.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Irailak 6

Estreinaldiak: Irailak 6

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude