Estreinaldiak: Irailak 3

Estreinaldiak: IRAILAK 3 –

Estreinaldiak: Maiatzak 14

Estreinaldiak: Irailak 3

NORA

Norak 30 urte ditu, Nicolás aitite argentinarrarekin bizi da eta Meri lagunaren seme-alabak zaindu ohi ditu. Herriko aldizkariaren horoskopoa idazten du, baina bere ametsa bidaia-idazle izatea da. Aititeren heriotzak Dyane 6 zahar bat utziko dio herentzian. Norak gaizki gidatzen badu ere, noraezeko road trip-a egingo du Euskal Herriko kostaldean zehar, aititeren errautsak amatxiren errautsen ondora eramateko.

Bideak laster erakutsiko dio ez dela bidaiari izateko jaio, eta bere ametsak ez zuela zerikusirik berarekin, baizik eta libre izateko, hazteko, zauriak ixteko eta lehenengo aldiz bere buruari zoriontsu izateko aukera emateko aitzakia besterik ez zela.

Lara Izagirre zornotzarraren azken lana Donostia Zinemaldiaren 68. edizioko Zinemira sailean aurkeztu zuten. Jarraian duzue Julen Ansa kritikariak filmaren inguruan idatzitako iruzkina.

.

OLTXIAK

Oltxiak bizileku berri leku baten bila dabiltza, baina inon ez dira ongi etorriak sentitzen. Usain txarra dute, eta gizaki gehienek ez dituzte ondoan nahi. Familiaren dragoia Kirasterriko zabortegian lurreratuko denean, oltxiak etxean bezala sentitu eta bertan bizitzen jartzea erabakiko dute.

Baina gauzak ez dira hasieran uste bezain errazak izango. Izan ere, Kirasterriko herritarrei frogatu beharko diete elkarrekin bat eginda hiria salba dezaketela.

Zineuskadi Elkartearen ZINEMA EUSKARAZ programari esker, aurten euskaraz bikoiztutako zortzigarren animazioa duzue honakoa.

.

SHANG-CHI AND THE LEGEND OF THE TEN RINGS

Steve Englehartek eta Jim Starlinek 1973an sortutako heroiaren zinemarako egokitzapena. Jatorri erdi txinatar- erdi amerikarreko protagonista, zeinak kung-fu, nunchaku eta su-armak nahasten zituen. Marvel estudio erraldoiaren azken proposamena.

.

(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
.

-Estreinaldiak: Irailak 3-

 

Euskal pantailaren gunea