Estreinaldiak: Irailak 27
Estreinaldiak: Irailak 27 –
Soy Nevenka (Iciar Bollain)
Drama | Benetako gertakarietan oinarrituta
2000n, Ponferradako Udaleko Ogasun zinegotzi Nevenka Fernándezek jazarpen gupidagabea pairatu zuen arlo politikoan eta pertsonalean nahi zuena egitera ohituta zegoen gizon batengandik: udalerriko alkatea. Nevenkak badaki oso garesti ordaindu beharko duela salaketa jartzeko erabakia. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio honetako protagonista #metoo mugimenduaren aitzindari izan zen, itzal handiko politikari bat sexu- eta lan-jazarpenagatik epaitegietara eraman zuen lehen emakumea izanik.
2024: Donostia Zinemaldia (Sail Ofiziala)
.
La Virgen roja (Paul Ortiz)
Drama | Thrillerra
Hildegart etorkizuneko emakume bihurtzeko izan eta hezi zuen Aurorak, alaba 30eko hamarkadako pertsona adimentsuenetako bat izateraino Espainian, baita emakumeen sexualitatearen erreferenteetako bat ere. 18 urterekin, Hildegartek eta Abel Vilella ezagutu eta gizonak mundu emozional berri bat esploratzen eta amaren habia latzetik aldentzen lagunduko dio. Aurora alabaren gaineko kontrola galtzeko beldur da. 1933ko udako gau batean, ama-alabek elkarri aurre egingo diote: Hildegart Proiektuaren amaiera da.
2024: Donostia Zinemaldia (Sail Ofiziala, lehiaz kanpo)
.
Emmanuelle (Audrey Diwan)
Drama
Emmanuelle galdutako plazer baten bila dabil. Hong Kongera joango da bakarrik negozio-bidaia batean, eta hiri sentsual global horretan jende ugarirekin elkartuko da. Kei ezagutuko du, baina gizonak behin eta berriz saihestuko du Emmanuelle.
2024: Cannesko Zinema Jaialdia (Sail Ofiziala)
2024: Donostia Zinemaldia (Sail Ofiziala)
.
Megalopolis (Francis Ford Coppola)
Zientzia fikzioa | Drama | Distopia
New Romek aldatu beharra du, baina horrek gatazka eragiten du Cesar Catilinaren ?artista talentudun baten? eta Franklyn Cicero alkatearen ?bere oposiziogilearen? artean: etorkizun utopiko eta idealista baterantz jauzi egin nahi du lehenak, eta gutizia, interes partikularrak eta gerra alderdikoia betikotuz statu quo atzerakoi batekin konprometituta jarraitzen du, ordea, bigarrenak.
2024: Donostia Zinemaldia (Perlak)
.
Bagman (Colm McCarthy)
Beldurra
Mendeetan zehar, gurasoek Zakuaren Gizon beldurgarriaz ohartarazi dituzte seme-alabak, haur errugabeak bahitu eta familietatik betirako aldentzen dituen izaki gaiztoaz. Patrickek (Sam Claflin) bere atzaparretatik ihes egin zuen haurtzaroan, baina topaketa hark sortu zion traumak itzala utzi dio. Emaztearekin eta semearekin familiako etxe zaharrera joan ondoren, Patrick konturatu da izaki ilun horrek han jarraitzen duela, amesgaiztoak zelatatzen eta munduan gehien maite duena kenduko diola mehatxatzen.
.
Subservience (S.K. Dale)
Zientzia fikzioa | Thrilerra
Emaztea ospitalean dela, larri dabilen aita batek Adimen Artifiziala zerbitzuak erabiliko du etxeko lanetan laguntzeko. Robotak jabe berria begiko duen heinean, mugak gurutzatzen hasiko dira. Laster, bere zorionerako benetako mehatxutzat duena, bere familia, ezabatzen saiatuko da.
.
A Sacrifice (Jordan Scott)
Drama | Thrilerra
Ben idazle eta gizarte-psikologoa da. Berlinera joan da sekten boterea ikertzera, Mazzy, bere alaba, asmo gaiztoak dituen mutil batekin maiteminduko den bitartean. Egoera beldurgarria bihurtu da, izan ere, sekta arriskutsu batek haien bizitzak mehatxatuko ditu.
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Irailak 27