Estreinaldiak: Irailak 20

Estreinaldiak: Irailak 20 –

Estreinaldiak: Irailak 20

Estreinaldiak: Irailak 20

.

Treasure (Julia von Heinz)

Drama | Komedia | Holokaustoa | 90ko hamarkada

1990a da, eta Ruth musika kazetaria eta bere aita Edek, Holokaustotik bizirik atera zen gizona, bere jaioterria berrezagutzera daramatzan bidaia bat egiten ari dira Polonian barrena; bideak, Varsoviara, Konderrira, Krakoviara eta Auschwitz-Birkenauko kontzentrazio-esparrura eramango ditu.

Ruthek bere sustraiak aurkitu nahi ditu eta bere familiaren historia esploratu. Edekek, garai hartan Polonia betiko utzi eta iragana suntsitzeko erabakia hartu zuenak, ordea, alaba zaindu besterik ez du nahi. Biek familiaren etxe zaharra bisitatzen dutenean, orain bertan bizi den poloniar familia ezagutzen dute, eta Edeken jarrera aldatzen hasten da.

2024 | Berlinale – Berlingo Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

.

Marcello mio (Christophe Honoré)

Komedia | Metazinema

Chiara Mastroiannik, bere aitaren itzal luzeagatik alde guztietatik presionatuta, aktore arrakastatsua izandako hari bizitza itzultzea erabakitzen du. Hala, Marcello izena hartuko du, bera bezala janzten hasiko da, eta gizonezko aktoretzat har dezaten eskatuko du. Ingurukoek txantxa iragankorra dela uste dute, baina Chiarak ez dio nortasun berriari uko egingo…

2024 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

.

Topuria: Matador (Giampolo Manfreda)

Dokumentala | Biografikoa

Ilia Topuria txapeldunaren gainditze pertsonalaren istorioa da, bere jaioterria zen Georgiatik hasita Espainiara iritsi arteko bidearen eta baita munduko txapelduna izan zen artekoa ere bai. Emazteak, familiak, lagunek eta entrenamendu kideek babestuta, orain bere bizitzako erronka handienari aurre egiteko unea iritsi zaio orain.

.

Transformers One (Josh Cooley)

Animazioa | Ekintza | Abenturak

Optimus Prime eta Megatronen jatorriaz inoiz kontatu ez den istorioa da: nola Cybertronen patua betiko aldatu zuten arma-anaia izatetik etsai sutsu izatera igaro ziren.

.

L’amour et les forêts  (Valérie Donzelli)

Drama | Thriller

Blanche Renardek Greg Lamoureux ezagutzen duenean, gizon egokia aurkitu duela uste du. Beren arteko lotura abiadura handian estutuko da: grina handi batek harrapatuta daude. Bere beldurrak alde batera utzirik, Blanchek bere familia eta ahizpa bikia, Rose, uzten ditu, bere burua berrasmatzeko ametsekin, eta poliki-poliki gizon guztiz posesibo eta arriskutsu baten atzaparretan harrapatuta aurkitzen da.

2023 | Cesar sariak: Egokitutako gidoi onenaren saria

.

Kneecap (Rich Peppiatt)

Komedia | Drama | Musika | Hip Hop

Irlandan 80.000 irlandar hiztun daude, 6.000 iparraldean bizi dira eta horietako hiruk hankaz gora jarriko dute dena Kneecap izeneko rap hirukotea osatzen dutenean. Anarkikoak, basatiak eta edozertarako prest daudenak ama-hizkuntza salbatzeko.

.

Puntos suspensivos (David Marqués)

Thrillerra | Drama

Leo misteriozko eleberrien idazle arrakastatsuak Cameron Graves ezizenarekin sinatzen ditu bere lanak. Bere hurrengo liburua txalet isolatu batean idazten ari dela, Jota pertsonaia kezkagarriaren bisita bitxia jasoko du. Inork ez du ezagutzen Leoren nortasun ezkutua, eta Victoriak bere editoreak bakarrik daki han dagoela, beraz: Nola lortu du Jotak harengana iristea? Zein dira bere asmoak?

2024 | Malagako Nazioarteko Zinemaldia: Aurrestreinaldia

.

All Fun and Games (Eren Celeboglu, Ari Costa)

Beldurra | Thrillerra | Slasher

Salemeko nerabe talde batek daga madarikatu bat aurkituko du, ohiko haur-jokoen bertsio krudel eta odoltsuetan jokatzera behartzen dituen deabru bat askatzen duena: ez da irabazlerik izango, bizirik dirauten pertsonak bakarrik.

.

El aspirante (Juan Gautier)

Thrillerra

Hasiberrien Zero Jardunaldia hasi da unibertsitate-egoitzan. Halabeharrez onartuko dute Carlosek eta Danik 24 orduko erronka, integratzeko eta lagunak egiteko itxaropenez. Jolas dibertigarri bat bezala hasten den hori, ordea, laster bilakatuko da sufrimenduzko kiribil gaizto bat.

.

Solos en la noche (Guillermo Rojas)

Komedia | 80ko hamarkada

Espainian, 1981eko otsailaren 23ko estatu-kolpea ematen ari den unean, politikoki modu argian lerraturiko abokatu laboralisten talde bat etxe batean ezkutatuko da. Zer egin oso ondo jakin gabe, herrialdetik ihes egitearen, gertakizunen zain ezkutatuta egotearen edo Espainiako demokrazia gaztea defendatzeko zerbait egiten saiatzearen hautuen artean eztabaidatuko dute.

2024 | Malagako Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

2024 | Atlántida Mallorca Film Festival: Sail Ofiziala

.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Irailak 20

Estreinaldiak: Irailak 20

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude