Estreinaldiak: Ekainak 28

Estreinaldiak: Ekainak 28 –

Estreinaldiak: Ekainak 28

Estreinaldiak: Ekainak 28

.

Kinds of Kindness (Yorgos Lanthimos)

Drama | Gurutzatzen diren istorioak

Triptiko itxurako fabula honek hiru istorio kontatzen ditu: bere bizitzaren agintea hartu nahi duen gizon harrapatuarena; itsasoan desagertutako bere emaztea itzuli delako eta beste pertsona bat dirudielako izututako poliziarena; eta buruzagi espiritual miresgarri bihurtzeko dohain berezia duen norbait aurkitzeko erabakia hartu duen emakumearena.

2024 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Gizonezko Aktore Onenaren saria (Jesse Plemons)

.

Horizon: An American Saga – Capítulo 1 (Kevin Costner)

Western | Abenturak | Drama

Denbora tarte bat -15 urte- AEBetako mendebaldea nola hedatzen eta finkatzen den ikusteko. Gerra Zibilaren aurretik eta ondoren.

Datorren abuztuaren erdialdean estreinatuko da bigarren atala.

2024 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala (lehiaz kanpo)

.

Casa en flames (Dani de la Orden)

Komedia | Drama | Familia

Montse urduri dago Cadaqueseko bere etxean familia guztiarekin asteburu bat pasatzear dagoelako. Aspaldi banandu zen, eta bere bikotekide ohiak bikote berria du; seme-alabak, aldiz, hazita ditu eta aspaldi ari dira bere bizitza egiten. Denbora gehiegi darama une honen zain: asteburu honetan behar du izan, oso asteburu aproposa izango baita…horretarako dena erre behar badu ere.

.

 Detective Conan: The Million-dollar Pentagram (Tomoka Nagaoka)

Animazioa

Istorioa Hakodaten gertatzen da. Teaser bisualean, Heiji eta Kazuha elkarri begira daude, masailak gorrituta. Haien gainean Heijiren betiereko aurkari maltzurra dago, Kid Mamu Lapurra, irribarretsu, beldurrik gabe.

 .

Shayda (Noora Niasari)

Drama | Familia | Migrazioa | Amatasuna

Shayda, Australian bizi den emakume irandar bat, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako harrera-zentro batean dago, Mona bere 6 urteko alabarekin. Hossein senarrarengandik ihes egin eta dibortzioa eskatu ondoren, Shaydak borroka egingo du Monari bizitza lasaiago bat eman ahal izateko.

Egoera berri horretara ohitu beharrak eta legeak ezarritako bisita-erregimenak tentsioa areagotzen badie, bizitza berri horri heltzeko grina ez da apalduko.

2023 | Sundanceko Jaialdia: Publikoaren Saria

.

Big Boys (Corey Sherman)

Drama | Nerabezaroa | Homosexualitatea

Heldutasunerako trantsizioari buruzko komedia honetan, nerabe batek sexu-esnatze bat bizituko du familia-kanpaldi batean bere lehengusinaren bikotekidearekin maitemintzen denean.

.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Ekainak 28

Estreinaldiak: Ekainak 28

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude