
Estreinaldiak: Ekainak 24
Le bonheur des uns…
Lea eta Marc; Karine eta Francis. Aspalditik elkar ezagutu eta lagun taldea osatu duen bi bikote dira. Senar matxista, andregai istrionikoa… rol markatua jokatuko du bakoitzak istorio honetan. Bizi duten armonia hautsi egingo da, ordea, Leak, denetan diskretuenak, eleberri bat idazten ari dela eta salmenten arrakasta bihurtzen ari dela esango dien egunean.
.
Operación Camarón
Hampako kideen artean ezezaguna, inozo itxura eta kontzertista klasiko baten dohainekin, Sebas polizia hasiberriak profil ezin hobea du misio arriskutsu baterako: bertako trafikatzaile baten alabaren ezkontzan joko duen ‘Los Lolos’ flamenko-trap talde baldar batean teklatu gisa infiltratzea.
Song ‘e Napule film italiarraren remake espainiarra. Malagako Zinema Jaialdian estreinatu berri dute.
.
Sheytan vojud nadarad (There Is No Evil)
Sendotasun moralari eta heriotza-zigorrari buruzko lau istorio, gizabanakoaren askatasuna erregimen despotikoan zenbateraino adieraz daitekeen zalantzan jarriko dutenak.
.
Spirit Untamed
Lucky Prescotten bizitza errotik aldatuko da hiri handiko etxetik mugako herri txiki batera lekualdatuko denean. Izan ere, Spirit izeneko zaldi basatiaren adiskidetasuna topatuko du bertan.
.
-Estreinaldiak: Ekainak 24-