Estreinaldiak: Ekainak 16
Estreinaldiak: Ekainak 16 –
Superheroien familia (Helt super)
Animazioa | Ekintza | Txikientzat
Hedvigek 11 urte ditu eta aitaren superheroi-mozorroa txikitu egin du, horregatik, aita ezingo da gehiago ‘Super lehoi’ izan. Baina bere bizitzak sekulako aldaketa jasango du, aita ordezkatuz, hiriko superheroi bihurtzeko aukeratzen duenean. Horretarako, ordea, arazo bakarra dago: baldarra eta nagia da, ez dago oso sasoian eta superheroi izateko baino interesa handiagoa du bideojokotan jolasean ibiltzeko. Aitak, hurrengo superheroi bihur dadin, bere lehengusu Adrian aukeratzen du. Orduan, Hedvigek erreakzionatzeko ordua dela ikusiko du. Aurkitu ahal izango al ditu superbotereak?
Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten estreinatuko den seigarren filma da.
.
The Flash (Andy Muschietti)
Ekintza | Fantasia | Zientzia-fikzioa | Drama
Bi mundu desberdinek talka egingo dute Flash filman, Barry protagonistak bere superbotereak denboran zehar bidaiatzeko eta iraganeko gertaerak aldatzeko erabiliko dituenean. Izan ere, bere familia salbatzeko helburuz jardungo du Barryk, baina, jakin gabe, etorkizuna aldatu du eta Zod jenerala itzuli den errealitate batean harrapatuta geldituko da. Mundu osoaren desagerpenaren mehatxua da nagusi, baina, oraingoan, biztanleak salba ditzakeen superheroirik gabe.
.
Asteroid City (Wes Anderson)
Komedia | 50ko hamarkada
1955. Fenomeno astronomikoak behatzeko eskola-lehiaketa batek elkartuko ditu herrialde oso bateko ikasle eta gurasoak (Junior Stargazer Convention), AEBetako basamortuko Asteroid City izeneko fikziozko hiri batean. Konbentzioa modu ikusgarrian etengo dute mundua aldatzen duten gertaerek.
2023 | Cannesko Zinemaldia: Sail Ofiziala
.
Kandahar (Ric Roman Waugh)
Ekintza | Thrillerra
Irango erreaktore nuklear bat saboteatu ondoren, Tom Harris (Gerard Butler) CIAko agenteak bere nortasuna hedabideei jakinarazi zaiela jakingo du, informatzaile batek CIAk erreaktorearen suntsiketan duen inplikazioa azaldu ondoren. Harrisek 30 ordu baino ez ditu, hortaz, Kandaharreko(Afganistan) aireportura iritsi eta eraila ez izateko. Horretarako, Mo (Navid Negahban) izeneko afganiar itzultzaile baten laguntza beharko du, gerra gatazkak eragindako indarkeria eta odol isurketa mespretxatzen dituena.
.
Mascarade (Nicolas Bedos)
Komedia | Drama
Adrien dantzari limurtzaileak, motorreko istripu baten ondorioz bere ibilbidea amaitutzat jotzen duenak, bere gaztaroa alferrik galtzen du Kosta Urdinaren alferkeriak eramanda. Izan ere, Marthak, zinema industriatik igarotako loriak, mantentzen du.
Bere bizitza guztiz irauli egingo da, ordea, Margot ezagutzen duenean; iruzur eta maitasun manipulazioen bidez bizi den izaki liluragarria. Elkarrekin bizitza hobe batekin amets egingo dute eta amarru deabruzko bat, fartsa sentimental bat, jarriko dute martxan.
2022 | Cannesko Zinemaldia: Sail Ofiziala
.
Kepler Sexto B (Alejandro Suarez Lozano)
Drama | Fantasia
Zaida auzo xume batean bizi den neskato bakartia da. Jonas agure bakartia da bere bizilaguna, bere egunak irudimenezko munduan ematen dituena: bere pisua espazio-ontzi bat delakoan, Orion, planeta arrotz eta urrun batera bidaiatzen dutela amesten dute maiz. Hala, piskanaka, bien arteko elkartze kasual hori harreman berezi eta berezi batean bilakatuko da, non biek elkar deskubritu, elkarri lagundu eta elkar salbatuko duten.
2023 | Malagako Zinemaldia: Sail Ofiziala
.
(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!