Estreinaldiak: Ekainak 14
Estreinaldiak: Ekainak 14 –
Sleeping Dogs (Adam Cooper)
Thrillerra | Neo-noir
Memoria galtzen ari den hilketen detektibe ohi bat (Russell Crowe), unibertsitateko irakasle baten hilketa basatiari buruzko kasu zaharrean murgilduko da berriro. Alzheimerraren aurkako tratamendu berri bat jasotzen ari den bitartean, bere ikerketa lanak iraganeko sekretu berriak eta ikaragarriak azaleratuko ditu.
.
Mothers’ Instinct (Benoît Delhomme)
Thrillerra | Drama | 60ko hamarkada
Alice (Jessica Chastain) eta Celine (Anne Hathaway) protagonisten bizitzak idilikoak dira, ustez: ibilbide profesional arrakastatsua duten senarrak dituzte, seme alaba modelikoak eta harreman estua eraiki duten haien artean. Haarik eta bizitzaren harmonia perfektu hori istripu tragiko baten ondorioz hautsi egingo den arte.
Erruaren, susmoaren eta paranoiaren nahasketa arriskutsu batek batek Aliziaren eta Celineren arteko lotura suntsitu du eta lehia psikologiko gogorra piztuko du haien artean. Izan ere, bakoitzaren instintu ilunenak azaleratuko dira etxekoak defendatzerako orduan.
.
La bandera (Martín Cuervo)
Komedia | Drama
Tomasek, familia bateko aita adinekoak, afaltzera gonbidatu ditu bere bi semeak, Jesus eta Antonio, albiste garrantzitsu bat emateko. Horiekin batera, Lina, eta bere biografia idazten laguntzen ari zaion neska bat.
Seme-alabek uste dute zerbait larria gertatzen zaiola, Tomasek denbora tarte luzea hartu baitu eskuartean duen horren berri emateko…
2024 | Malagako Nazioarteko Zinemaldia: Aurrestreinaldia
.
Breathe (Stefon Bristol)
Ekintza | Thrillerra | Zientzia Fikzioa
Etorkizun hurbilean, aire-hornidura urria da. Aterpe oxigenatu batean gotorturiko ama-alaba bikote ausartak aterpe bila helduko diren bi arrotzen aurka borrokatu beharko dira, bizirik atera nahi badute.
.
Green Border (Agnieszka Holland)
Drama | Migrazioa
Bielorrusia eta Poloniaren arteko “muga berdea” osatzen duten baso zingiratsu eta traizionatuetan, Europar Batasunera iritsi nahi duten Ekialde Hurbileko eta Afrikako errefuxiatuak Alexander Lukashenko diktadore bielorrusiarrak zinikoki diseinatutako krisi geopolitikoan harrapatuta daude.
Europa zirikatzeko ahaleginean, EBrako sarbide erraza agintzen duen propagandaren bidez, errefuxiatuak mugara erakartzen dira. Isilpeko gerra honetan, Juliaren, bere bizitza erosoari uko egin dion aktibista gaztearen, Janen, mugazain gaztearen, eta siriar familia baten bizitzak gurutzatu egingo dira.
2023 | Veneziako Nazioarteko Zinemaldia: Epaimahaiaren Sari Berezia
2023 | SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea: Sail Ofiziala
.
The Arctic Convoy (Henrik Martin Dahlsbakken)
Ekintza | Thrillerra | Drama | II. Mundu Gerra
1941ean, Hitlerren menpeko Alemaniar tropa nazidk Sobietar Batasuna inbaditu zuten, piztuta zegoen gerra izugarri zailduz. Galera gehiago saihesteko, aliatuek beren interbentzioa prestatzen hasiko dira.
Hala, Gerra-materialez betetako zamaontzi zibilen konboiek Murmansk eta Arkhangelsk hiri errusiarretarako bidaia arriskutsuari ekingo diote. Itsasoan harrapatuta, defentsan edo gerran esperientziarik gabe, marinel zibilek aurrez aurre egingo diote aurre indar alemaniarrari Artikoko itsaso basatian.
.
Eureka (Lisandro Alonso)
Drama | Westerna | Fantasia
Alaina aspertuta dago Pine Ridgeko erreserban polizia ofizial lanak egiteaz, eta bere irratiari erantzuteari uztea erabaki du. Sadie ilobak gau luzea emango du bere zain, arrakastarik gabe.
Minduta, bere aitonaren laguntzarekin bidaiatzea erabakiko du: denboran eta espazioan zehar Hego Amerikaraino hegan egingo du, aspaldiko zuri-beltzezko westernak ikusteari utziko dio, eta dena desberdina sentituko du.
2023 | Sevillako Zinema Europarraren Jaialda: Sail Ofiziala
2023 | FICX – Xixongo Nazioarteko Zinemaldia: Banaketaren saria
.
Afire / El cielo rojo (Christian Petzold)
Drama | Komedia | Literatura
Uda bero eta lehorra, azken urteetan beste asko bezala. Baso-suteak kontrolaezinak dira. Lau gazte oporretako etxe batean elkartzen dira, Itsaso Baltikoaren ondoan, Ahrenshoopetik gertu. Sugarrek astiro eta oharkabean inguratzen dituzte. Zeru gorri bat dute gainean.
Zalantza egiten dute, beldur dira, baina ez suteengatik; maitasunak beldurtzen ditu. Zoriona, lizunkeria eta askapena ez ezik, jeloskortasuna, erresuminak eta tentsioak dira nagusi. Sinbolismoaren eta errealismoaren artean etendako filma, oso dibertigarria eta zeharo tragikoa.
2023 | BERLINALE- Berlingo Nazioarteko Zinemaldia: Epaimahaiaren Sari Nagusia
2023 | Donostia Zinemaldia: PERLAK
.
Goldbeak (Nigel W. Tierney, Dong Long)
Animazioa | Komedia | Txikientzat
Oilo artean hazitako arrano gazte batek etxetik alde egingo du, bere benetako nortasuna eta arbasoak aurkitzeko asmoz.
.
Campeón (Camiel Schouwenaar)
Drama | Gertakari errealetan oinarrituriko istorioa
Bi lagun protagonistek, Dylanek eta Youssefek, futbolari bihurtzeko ametsa dute. Zorigaiztoko egun batez, ordea, istripu baten ondorioz, Dylan ezindua geratuko da. Horren aurrean, bere aitak eta entrenatzaile ohiak desgaitasuna onartu dezan egingo du lan, semeak futbolaren ideiari uko egin nahi ez badio ere.
.
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Ekainak 14