Asteko zinema estreinaldien errepasoa

Estreinaldiak: Azaroak 9

Abuztuak 10, estreinaldiak

Ana de día

Ana izeneko emakume baten istorioaren kontaketa egitea da filmaren oinarria. Maila ertaineko familia batean hazi den neska gazte otzana da Ana. Zuzendaritza ikasketak amaitu berri ditu, eta lanean hasi eta ezkontzea dira ustez eman behar dituen hurrengo pausuak. Bizi eredu honek, ordea, ez du emakumea asetzen.

Egun batean, ikusiko du nola bere itxura duen emakume batek lekua hartuko dion, eta berari dagozkion betebehar guztiak beteko dituen. Lehenago izan ez duen askatasun baten jabe denaren jakitun, anonimotasunari eta askatasunari etekin handiena ateratzen saiatuko da, bere mugak probatuz eta existentziaren zentzua bilatuz.

Dogman

1988 urtea, Erroma ondo herri txiki batean. Tokiko txakur ileapaindegi bateko jabea da protagonista. Bizitza lasaia darama, bere jardunaren errutinan murgildurik. Herriko gaizkile bat ezagutuko du egun batean, eta hark eraginda, atzera bueltarik gabeko kiribil zoroa bilakatuko du bere egunerokoa.

El mayor regalo

Barkamenaren inguruko dokumentala. Testigantza mordoa bilduko du: inoiz barkamena eman duten horietatik, jasotako minaren aitorpena jaso dutenen esperientzetara arte. Barkamena aldarrikatzea du helburu, haren aldeko apologia egitea. Barkamena erreparazioa delako, liskar txikienetik guda kalte handienera.

The Girl in the Spider’s Web

Stieg Larssonek abiatutako istorioaren jarraipena. Lisbeth Salander hacker gazte bat da, Mikael Blomkvist kazetariaren laguntzarekin espia, ziber-gaizkile eta funtzionario ustelen sare batean infiltratu egin da.

Izen bereko David Lagercrantz kazetariaren eleberria oinarrituta, Larssonen Millennium trilogiaren hurrengo alea.

Tu hijo

Jaime Jimenez medikuaren mendeku istorioa da. Haren semeak izugarrizko jipoia jasoko du diskoteka bateko irteeran, eta honek eragindako kalteek egoera begetatiboan utziko dute. Justiziaren eraginkortasun ezarekin etsiturik, bere kabuz jokatzea erabakiko du Jimenezek.

Overlord

Bigarren Mundu Gerra. ‘D’ egunaren aurretik, paraxutista talde estatubatuar bat eremu etsaietan lurreratzeko zorian da berebiziko misio bat gauzatzeko. Lurrera hurbiltzen ari diren heinean, ordea, ikusiko dute eremua jazotzen ari den hori tropa Nazien okupazio militar bat baino askoz gehiago dela.

estreinaldiak
Gaiaren inguruan gehiago jakiteko, zatoz ZINEAra!

Euskal pantailaren gunea