Estreinaldiak: Azaroak 8

Estreinaldiak: Azaroak 8 –

Estreinaldiak: Urriak 8

Estreinaldiak: Azaroak 8

.

Marco (Aitor Arregi, Jon Garaño)

Drama | Thriller | Biografikoa

Enric Marco inoiz existitu gabeko deportatua izan zen, iritzi publikoaren eta bere familiaren aurrean imajinatzen zaila zen gezur bati eusteko gai izan zen gizona: nazien kontzentrazio-esparru batean preso hartu zutela. Karismatikoa eta sinesgarria, Holokaustoaren Biktimen Espainiako Elkarteko presidente izateraino iritsi zen Marco, eta bertan, mirespena piztu zuen bere ustezko ausardia eta sufrimenduagatik. Harik eta egun batean historialari batek bere kontakizuna erabat faltsua dela jakin zuen arte.

2024 | Veneziako Nazioarteko Mostra: Orizzonti saila

2024 | Donostia Zinemaldia: PERLAK

.

Amanece en Samaná (Rafa Cortés)

Komedia | Komedia dramatikoa

Elkarren lagunak diren bi bikotek, Ale eta Santi eta Nataliak eta Mariok, Errepublika Dominikarrera egindako bidaia batekin ospatuko dituzte elkarrekin igarotako 20 urteak. Hasiera batean oporraldi idiliko baten itxura hartuko du topaketak: egunean jartzen dira, parrandan ateratzen dira… Harik eta Alek, ronak eragindako lotsagabekeriak hauspotuta, laurek elkar ezagutu zuten egunean tranpak egin zituela aitortzeko eguna dela erabakitzen duen arte.

.

Harold and the Purple Crayon (Carlos Saldanha)

Animazioa | Fantasia | Abenturak

Harold abenturazalea edozer gauzari bizitza emateko gai da marraztuz gero. Adinean hazi eta bere burua benetako munduan marraztea egokitzen zaionean, ordea, konturatuko da asko duela oraindik ikasteko. Eta baita bere arkatz magiko leialak inoiz imajinatuko zituen bihurrikeriarik dibertigarrienak eragin ditzakeela ere.

.

Knox Goes Away (Michael Keaton)

Thrillerra | Drama | Neo noir

John Knox (Michael Keaton) soldatapeko hiltzaileari dementzia diagnostikatuko diote egun batetik bestera, egoera aurreratuan. Bere azken egunak semeari (James Marsden) laguntzen igarotzea erabakiko du orduan, denbora luzez bananduta egon baitira.

.

La cocina (Alonso Ruizpalacios)

Drama | Sukaldea | Migrazioa

Bazkaltzeko puntako ordua da The Grillen, New Yorkeko turistentzako tranpa gisara funtzionatzen duen jatetxean, eta milaka bezerori arreta eskaintzeko prestatzen ari dira langileak. Gertakari batek, ordea, eguna zaildu du: Kutxatik dirua desagertu da eta langile guztiak galdekatzen ari dira. Horietako gehienak legez kanpoko etorkinak dira, eta beren lana defendatzeko borrokatzen dute, hiri erraldoian duten leku bakarra, plater ugari prestatzen dituzten bitartean, jantokitik iristen diren eskaeren etengabeko fluxuaren erritmoari jarraitzea besterik ez baitute.

.

Dogs at the Opera (Vasiliy Rovenskiy)

Animazioa | Komedia | Animaliak

New Yorkeko Opera Metropolitarra, leku ospetsu eta entzutetsua, eta Carmen, munduko ballet-lanik ospetsuena, dira abentura honetako eszenatokiak, non Samsonek, kaleko txakurren talde bateko buruak, obra mitiko bat salbatuko duen.

 .

No Other Land (Basel Adra, Hamdan Ballal, Yuval Abraham, Rachel Szor)

Documental | Israel – Palestina gatazka

Basel Adra, Zisjordaniako Masafer Yattako ekintzaile gazte palestinarra, haurtzarotik ari da Israelgo agintariek bere komunitatea masiboki kanporatzearen aurka borrokan. Bere jaioterriko herriaren erauztea dokumentatzen dihardu, non gobernu israeldarrak zabaldutako soldaduek pixkanaka etxeak eraitsi eta bertako biztanleak kanporatzen dituzten. Halako batean, Yuval kazetari israeldarra ezagutuko du, bere ahaleginetan laguntzeko prest agertuko dena.

2024 | Berlinale – Berlingo Nazioarteko Jaialdia: Panorama saila –  Publikoaren Saria; Berlinale Doc Award

.
.
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Azaroak 8

Estreinaldiak: Azaroak 8

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude