Estreinaldiak: Azaroak 22

Estreinaldiak: Azaroak 22 –

Estreinaldiak: Azaroak 22

Estreinaldiak: Azaroak 22

.

Wicked: Part One (Jon M. Chu)

Fantasia | Musikala | Egokitzapena

Oz Erreinuan girotua, Dorothy Gale Kansasera iritsi baino askoz lehenago. Elphabaren ikasketak eta bere ibilbidearen hasiera kontatuko ditu, Ekialdeko Sorgin Gaiztoa bilakatu bitartekoa. Gerora lagun izango duen Glinda ikaskidearekin -Iparraldeko Sorgin Ona- duen harremana ere ezagutuko dugu.

.

Raqa (Gerardo Herrero)

Thrillerra | Terrorismoa

2014a, Raqako kale arriskutsuetan. Haibala (Sahararra ezizenez ezagutua) nazioarteko espioiak Jornadinarra harrapatu beharko du, ISISeko buruzagi bilatua. Bestetik, Malika, Ceutako erizaina, Europolen aginduetara ari da lanean. Raqara iritsi berri da, helburu berdinarekin. Bakoitza bere aldetik saiatuko da helburua betetzen.

.

Las chicas de la estación (Juana Macías)

Drama | Prostituzioa | Nerabezaroa

Jara, Álex eta Miranda adigabeentzako zentro batean hazi dira, baldintzarik gabeko maitasuna zer den jakin gabe. Jararen urtebetetze eguna da, eta hirurek ospatu egin nahi dute beraien trap queen abeslari gogokoenaren kontzertura joanez. Dirua behar dute, baina ez dute lortzeko aukerarik. Beraiek baino helduagoa den emakume bat ezagutuko dute, beraien zentroko egoiliarra izan zena eta autobus geltokietan nagusiagoekin zitak lotzen dituena, dirua erraz lortzeko asmoz.

.

Hors du temps (Olivier Assayas)

Drama | Komedia

Paul -zinema zuzendari bat- eta bere anaia Etienne -musika kazetari bat-, haurtzaroko etxean harrapatuta daude beren bikoteekin. Kanpoko mundua gero eta kezkagarriago bilakatzen den bitartean, denboraren joanari aurre egin beharko diote laurek, beren oroitzapenei eta ezkutatutako sekretuei. Tentsioak azaleratzen doazen heinean, beren erremintarik onenak artea, erromantzea eta komedia direla deskubrituko dute.

.

A Whole Life (Hans Steiinbichler)

Drama

Andreas Eggerren bizitza jarraituko du zortzi hamarkadetan, XX. mendean zehar. Zailtasunez, konfliktoz eta biolentziaz betetako bizitza da, baina baita garai zoriontsu eta erromantikoz ere. Robert Seethlaterren izen bereko eleberrian oinarritutako filma da.

2023: Zinema Alemaniarraren Sariak: 4 hautagaitza

.

Borgo (Stéphane Demoustier)

Drama | Krimena | Kartzela

Espetxeetako zaindaria den Melissa Korsikako kartzela batera toki-aldatuko dute. Preso gazte batek bertan orientatzen lagunduko du, eta bere babesa eskainiko dio. Honek baina, laguntza bueltan eskatuko dio.

.

Prefiero condenarme (Margarita Ledo Andión)

Dokumentala | Drama

Diktadura garaian, 1972an, Ferroleko itsasadarreko itsaski-biltzaile baten aurka adulterioagatik egindako epaiketa batetik abiatuko da istorioa. Compostelako Eliz Auzitegiak eskumen zibilak bere gain hartu ditu, eta, pronostiko guztien kontra, 33 urteko Sagrario Ribela Fra absolbituko du.

.
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Azaroak 22

Estreinaldiak: Azaroak 22

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude