Estreinaldiak: Azaroak 15
Estreinaldiak: Azaroak 15 –
Azken erromantikoak (David P. Sañudo)
Drama | Komedia
Irunek, joera hipokondriakoak dituen emakume zalantzati eta bakartiak, herri industrial baten kanpoaldeko fabrika batean egiten du lan. Iruneren bizitza ezagunen zirkulu txiki batera mugatzen da: bere lankideak, adiskidea edo halako zerbait den bizilagun bat eta inoiz hartzen ez dituen trenen ordutegiak kontsultatzen dizkion Renfeko operadore bat. Iruneren oreka hauskorra apurtu egingo da bularrean koskor bat detektatzen diotenean eta, aldi berean, lan-gatazka bati aurre egin beharko dionean.
Orduan, emakumearen bizitzak ustekabeko norabide bat hartuko du: baliteke ez jakitea, baina beti itxaron duen aukera izango du.
2024 | Donostia Zinemaldia: Zuzendari Berriak
.
Gladiator II (Ridley Scott)
Ekintza | Abenturak | Drama
Miresten zuen Maxime heroiaren heriotza ikusi eta urte batzuetara, Luciok, Erroma burdinazko ukabilaz zuzentzen duten enperadore tiranikoek bere etxea konkistatu ondoren, Koliseora itzuli beharko du, Erromatar Inperioari galdutako loria itzuliko dion indarraren eta ohorearen bila.
Scott berak 2000. Urtean estreinaturiko Gladiator film arrakastasuari jarraipena emango dion sekuela da honakoa.
.
Never Let Go (Alexandre Aja)
Beldurra | Naturaz gaindikoa | Amatasuna
Ama larri bat eta bere bi seme bikiak basoko txabola batean bizi dira, espiritu gaizto baten eraginpean. Uneoro konektatuta egon behar dute, elkarri helduta, eta sokaz ere lotu behar dira. Baina, haur batek bere buruari galdetzen dionean ea mehatxatzen dituen gaitza benetakoa den, elkartzen dituzten loturak hautsi egiten dira, biziraupenaren aldeko borroka beldurgarria eraginez.
.
Polvo serán (Carlos Marques-Marcet)
Maitasuna | Drama | Gaixotasuna
Gaixotasun terminal bat diagnostikatuko diotenean, Claudiak Suitzara helmuga duen azken bidaia egitea erabakiko du. Izan ere, bertan, bere bizitza nola eta noiz amaitu erabaki ahal izango du, lagundutako suizidio elkarte baten laguntzari esker. Flaviok, berrogei urte baino gehiagoan bere ondotik aldendu ez den senarrak, itzulerarik gabeko bidaia horrekin bat egitea erabakiko du ere.
Bitartean, Violeta alaba bere gurasoen eta atzean uztera doazen horren guztiaren arteko nahi gabeko bitartekari bilakatuko da, istorio berri honetan bere lekua aurkitzen saiatzen den bitartean.
.
Des Teufels Bad (Severin Fiala, Veronika Franz)
Beldurra | Drama | XVIII. mendea
Austria, XVIII. mendea. Baso sakonez inguratutako muino baten gainean, haurtxo bat hil duen emakume bat exekutatuko dute jendaurrean. Ohartarazpena al da? Iragarpena?
Bitartean, Agnes, guztiz erlijiosoa eta oso sentibera den emakumea, Wolf maitearekin ezkontzeko prestatzen ari da. Denbora gutxira, burua eta bihotza astuntzen hasiko zaizkio; egunez egun, gero eta harrapatuago ikusiko du bere burua pentsamendu gaiztoetara daraman bide ilun eta bakarti horretan…
2024 | Berlinale – Berlingo Nazioarteko Zinemaldia: Zilarrezko Hartza
2024 | Zinema Europarraren Sariak: Jantziteria Diseinu Onenaren saria
2024 | Sitgesko Zinemaldia: Film Onenaren saria
.
La alcoba del sultán (Javier Rebollo)
Drama | Metazinema | Gertakari errealetan oinarrituriko istorioa
1901ean, Gabriel Veyre frantziarra, Lumière anaien asmatzaile eta kamera-operadorea, Sultan Beneragarriaren proposamen liluragarria onartu eta Nour herrialde exotikoan lehorreratu zen zinematografoaren misterioak Ekialdera eraman asmoz.
SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea: Sail Ofiziala
.
Waldo (Charlie Arnaiz, Alberto Ortega)
Dokumentala | Musika
77ko martxoaren 28ko goizean zabaldu zen ezbeharra: ‘Alaitasunaren Ereserkia’ izeneko piezaren konpositore ospetsua, Waldo de los Ríos, hilda agertu zen, aurpegian bi eskopeta-tiro zituela.
Bada, Waldo dokumentala musikari argentinar ospetsuaren irudi publikoaren atzean dauden sekretu guztiak argitzen saiatzen den proiektua da. Filmaren ikerketan zehar, ospea, luxua, pasioa, homofobia, diktadura, esoterismoa, depresioa, bakardadea, suizidio enigmatiko bat… eta ahanztura azaleratuko dira.
SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea: Tiempo de Historia saila
.
Blur: To the End (Toby L.)
Dokumentala | Musika
Historiako talderik gartsuenetakoa izandakoaren itzulera, 8 urtez bananduta egon ondoren. Kantu berriei, oroitzapen askori eta Wembleyko kontzertu bati aurre egin behar dieten lau lagun zaharren elkartzea.
.
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Azaroak 15