Estreinaldiak: Apirilak 4
Kantauri (Xabier Mina eta Isaias Cruz)
Dokumentala
Kantauri dokumentalak itsasoaren sakonenean murgilduko du publikoa, apnean aditua den Marta Gilekin batera, “gure itsasoaren” aberastasun ekologikoa eta hura kontserbatzearen garrantzia deskubritzeko. Bestela esanda, Kantaurik Kantauri itsasoko edertasun eta biodibertsitate handiko itsas ekosistema azalduko du, kostaldeko uretatik 20 km-ko sakoneraraino, euskal kulturaren jatorriaren parte diren fauna eta flora ezagutzeko aukera eskainiz ikusleari, harekin gozatzeko eta hura zaintzeko eta babesteko gonbida luzatuz.
.
.
A Minecraft Movie (Jared Hess)
Fantasia | Ekintza | Abenturak | Zinema Euskaraz
Ongi etorriak Minecraften mundura. Bertan, berebiziko erraminta da sormena, sortzen laguntzeaz gain, ezinbestekoa baita bizirik irauteko. Moldakaitzak diren lau protagonistak -Garrett Garrison, Henry, Natalie eta Dawn- ohiko arazoekin borrokatzen ari dira, bat-batean atari misteriotsu bat zeharkatuta kanpoko mundura irtengo diren arte: irudimenaz elikatzen den kubiko mirarien herrialde arrotz bat.
Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker, filma euskaraz bikoiztuta estreinatuko da Hego Euskal Herriko hainbat aretotan.
.
.
William Tell / Guillermo Tell (Nick Hamm)
Abentura | Drama | Ekintza | Erdi Aroa
1307an, Austriako indarrek Suitzako herria zapaltzen dute. Gurutzadetan parte-hartu ondoren, Guillermo Tell protagonistak zin egin zuen ez zuela berriro indarkeria erabiliko, baina, odol-isuria gelditzeko, ezinbestean matxinadarekin bat egin beharko du. Zigor gisa, Gessler gobernadoreak bere seme Walterren buruan kokaturiko sagarra jomuga duen balezta jaurtiketa egitera behartuko du Tell.
.
.
Sorda (Eva Libertad)
Drama | Amatasuna
Angela emakume gorrak haur bat izango du Hectorrekin, bere bikote entzulearekin. Haurdunaldiak, ordea, amatasunarekiko eta alaba izango denarekin komunikatzeko moduari buruzko bere beldurrak azaleratzen ditu. Hala, neskaren etorrerak krisia areagotu besterik ez du egingo, bikote harremanean eragiteraino.
Izen bereko 2021eko film laburrean oinarritutako film luzea.
2025 | Berlinale – Berlingo Nazioarteko Zinemaldia: Publikoaren Saria (Panorama saila)
2025 | Malagako Zinemaldia: Urrezko Biznaga film onenari; Emakumezko aktore onenaren saria (Miriam Garlo); Gizonezko aktore onenaren saria (Alvaro Cervantes), Publikoaren saria
.
.
Quiet Life (Alexandros Avranas)
Drama | Gertakari errealetan oinarrituriko istorioa
Suedia, 2018. Ume errefuxiatuei eragiten dien sindrome misteriotsu batek kezka sortzen du medikuen eta politikarien artean. Sergeik eta Nataliak jaioterritik ihes egin behar izan dute, lehenengoa ia akabatu duen eraso baten ondorioz. Eginahalak egingo dituzte, gobernuaren frogak gainditu eta herritartasuna eskuratzeko.
2024 | Venezioako Nazioarteko Zinemaldia: Orizzonti saila
2024 | Sevillako Zinema Europarraren Jaialdia: Sail Ofiziala
.
.
La huella del mal (Manuel Ríos San Martín)
Thrillerra | Krimena
Ikastetxe batek Arkeologia Esperimentaleko Zentrora (CAREX) egindako bisita gidatuan, ikasle batzuek neska gazte baten gorpua aurkituko dute hilobi neandertal baten erreplikak egon beharko lukeen lekuan. Neska Eva Santos da, Atapuerca inguruko neska bat, eta hilda dago. Bere gorputza biluzik eta fetuaren posizioan jarrita dago.
Krimen erritual beldurgarria da honakoa, sei urte atzera gertatutako beste heriotza bat gogorarazten duena…
2025 | Malagako Zinemaldia: Aurrestreinaldia
.
Estreinaldiak: Apirilak 4