Estreinaldiak: Apirilak 26

Estreinaldiak: Apirilak 26 –

Estreinaldiak: Apirilak 26

La pequeña Suiza

Imajina dezakezue euskal lurraldearen mugen barruan altxatutako herri espainolik? Eta, izaera administratibo gaztelaniara izanik ere, euskalduna izateko borrokan diharduenik? Trebi… Telleria. Oinarrian Burgosen zati den, baina EAEren jurisprudentzia barruan kokatzen den irudimenezko herria izango da Kepa Sojo arabarrak zuzenduriko azken filmaren ardatza.

Urteetako borroka administratibo, ideologiko eta judizialaren ostean, Telleria herriko ordezkari politikoak prest dira anexio aldarria ofizial egiteko. Lortuko dutela uste dutenean, Eusko Jaurlaritzak bidalitako mezulari baten oharra jasoko dute: aginteak atzera egin du erabakiari eman behar zion babesarekin.

Hari horretatik tiraka osatu du zuzendariak filma gorpuztuko duen istorioa. Argumentuaren oinarria ez ezik, ezagunak dira ere istorioa egikaritzeko Sojok aukeratu dituen aktoreak:  Karra Elejalde, Ramon Barea, Jon Plazaola, Mikel Losada, Maribel Salas, Lander Otaola, Maggie Civantos, Secun de la Rosa….

.

Leto

Uda Leningradon, 80ko hamarkada hasieran. Hiriko rock-eszena sasoi gorenean dago. Viktor Tsoï musikari gaztea, Led Zeppelin, T-Rex eta David Bowie musikariei entzuten hazia, bere burua ezagutzera emateko ahaleginetan da. Bere idoloa, Mike, eta haren emaztea, Natacha ederra, ezagutzen dituenean, bere zoria aldatuko da. Elkarrekin, betikotasunera eramango dituen legenda bat eratuko dute.

Gidoia, planteamendua, balio estetikoa… hamaika dira film honen berezitasunak, eta horiek guztiengatik hautatu zuten 2018ko Cannesko Zinemaldiko Sail Ofizialean.

.

Gloria Bell

Arima askeko emakume banandua da Julianne Moore aktoreak hezurtuko duen protagonista, bulego lanak betetzen duen eguneroko sinplea daramana. Gaua heltzearekin batera, ordea, eztanda egin eta Los Angelesko diskoteketan zehar banatzen du arima hori. Ordena eta lotura ezaren arteko balantza horri eutsiko dio, ustekabean Arnold (John Turturro) ezagutuko duen arte.

.

Avengers: Endgame

Marvel erraldoiak estreinatuko duen film honetan, ‘azken gatazka’ odoltsuenaren aurriak izango dira abiapuntu. Mendekatzaile eta superheroiek dena eman beharko dute Thanos boteretsuak ezarritako iluntasun eta kaos egoerari gailendu eta unibertsoaren ordena berreskuratzeko, ondorioak direnak direla ere. Avengers saga ezagunaren laugarren alea dugu hau, orain bai, istorioari amaiera emango dion atala.

.

The Happy Prince

Oscar Wilde poeta handiaren azken hiru urteak ekarriko ditu iruditara biopic baten eredua jarraituz osatutako kontakizun honek. Frantziako hotel ezkutu batean gorderik, eta bere bi adiskide minen konpainia besterik ez duela, bere barne bulkada kontraesanezkoak jarraitzea erabakiko du. Hala, Europa gurutzatu egingo du, bere emaztearen bila. Edo, akaso, maitalearen ondora joko dute bere pausuek?

.

Terra Willy: Planète inconnue 

Bere ontziaren kontrola galdu eta larrialdiko lurreratze bat egitera beharturik ikusiko du bere burua Willy protagonistak, harekin bidaiatzen ari diren gurasoekin kontaktu osoa galduz. Planeta ezezagun batean, bakarrik, bizirik irauteari eutsi beharko dio: lurralde ezezagunaren landare eta izaki bizidunak aztertuz, ezagutuz… eta, noski, arriskuaz jabetu.

Estreinaldiak: Apirilak 26

Euskal pantailaren gunea