Estreinaldiak: Apirilak 26
Estreinaldiak: Apirilak 26 –
The Fall Guy / El especialista (David Leitch)
Ekintza | Drama | Remake
Ekintza eszenak errodatzen dituen ordezko aktorea da eta, horretan jarduten duten gainerako kideen antzera, eztanda egiten du, tiroak jasotzen ditu, izartu egiten da, leihoak zeharkatzen ditu eta altuera handienetatik erortzen da, dena publikoaren entretenimendurako.
Bere ibilbidea ia amaitzen duen istripu batetik atera berritan, langile klaseko heroi protagonista honek desagertutako zinema izar bat aurkitu beharko du, konspirazio bat konpondu eta bere bizitzako maitasuna berreskuratzen saiatu, eguneroko lana egiteari utzi gabe. Zer atera liteke ondo?
.
Challengers / Rivales (Luga Guadagnino)
Drama | Maitasuna
Tenis profesionalaren mundu lehiakorrean girotua, non Tashi entrenatzaile bihurtutako jokalariak Art senarra Grand Slameko txapeldun bihurtzea lortu duen.
Porrot-bolada baten ostean, ordea, Tashik Challenger txapelketa batean inskribatuko du gizona, maila txikiagoko txapelketa profesionala, non Patricken, Tashiren mutil-lagun ohiaren, aurka lehiatu beharko den.
.
The Palace (Roman Polanski)
| Drama | Komedia beltza
Palace Hotela XX. mendearen hasieran diseinatutako gaztelu aparta da, Suitzako ibar elurtuan kokatua. Mundu osoko bidaiari eta turista dirudunak hartzen ditu urtero, giro gotiko eta maitagarrien ipuin testuinguruan.
2000. urtearen bezperan, urteari amaiera emateko bildu dira orain apopiloak. Zerbitzari, atezain, sukaldari eta harreragile ugari daude han beren premia arraroei erantzuteko. Bere partetik, Hansuelik, hoteleko berrogeita hamar urteko zuzendariak, gonbidatuak iritsi baino lehen ikuskatzen ditu langileak, milurteko berriaren egunsentia izan arren munduaren amaiera izango ez dela gogoraraziz. Benetan gertatzear dagoena, ordea, hoteleko apopiloen kapritxoek eta xelebrekeriek eragindako gerra dela ez daki.
2023 | Veneziako Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala
.
Mamífera (Liliana Torres)
Drama | Amatasuna
Lolak bizitza zoriontsua du bikotekidearekin, Brunorekin, ustekabeko haurdunaldi batek bere plan guztiak iraultzen dituen arte. Nahiz eta betidanik argi izan duen amatasuna ez dela bere nahia, gizartearen presioak zalantza eragingo dio eta horrek bere baitako beldurrak harrotu egingo ditu.
Klinikan hitzordua iritsi arte itxaron behar duten hiru egunetan, Lola lagunengana eta familiarengana hurbilduko da, erabakia berresteko asmoz. Brunok, bere partetik ere, ez zuen inoiz bere burua aitatzat hartu. Orain arte.
.
C’è ancora domani / Siempre nos quedará mañana (Paola Cortellesi)
Komedia | Drama | 40ko hamarkada
Udaberria da, eta familia oso bat Marcella alaba zahar maitearen berehalako ezkontzarekin aztoratuta dago. Honek, bere aldetik, klase ertaineko mutil atsegin batekin, Giuliorekin, azkar ezkontzea eta azkenean familia deseroso horretatik libratzea besterik ez du espero.
2024 | David di Donatello sariak: 19 hautagaitza
.
Dicks: The Musical (Larry Charles)
Musikala | Komedia beltza
Craigek eta Trevorrek, negozioetan aurkari diren bi gazte nartzisista eta harroputzek, jaiotzean bereizitako bikiak direla jakingo dute egun batean. Une horretatik aurrera, guraso dibortziatuak berriro elkarrekin egotea helburu duen elkar trukea abiatuko dute.
2023 | TIFF – Torontoko Nazioarteko Zinemaldia: Publikoaren saria
.
Àma Gloria (Marie Amachoukeli-Barsacq)
Drama | Migrazioa | Haurtzaroa
Cléok, sei urtekoa, beste inor baino gehiago maite du Gloria bere umezaina. Halako batean, Gloriak Cabo Verdera itzuli beharko du bere haurrak zaintzera, beraz, elkarrekin igaroko duten azken uda izango denari ahalik eta etekin handiena atera beharko diote.
2023 | FICX – Xixongo Nazioarteko Zinema Jaialdia: Retueyos atala
.
Joan Baez: I Am A Noise (Miri Navasky, Maeve O’Boyle, Karen O’Connor)
Dokumentala | Musika | Biografikoa
60 urteko ibilbide baten amaieran, Joan Baez abeslari eta aktibista mitikoak atzera begiratuko du, zintzotasunez, eta bere barnean sakonduko du historia egin duen bere bizitza luzeari eta pribatuan izan dituen borroka pertsonalei zentzua ematen saiatzen den bitartean.
.
La hierba del diablo (Ángel Ayllón)
Thrillerra | Beldurra
Lan-proiektu berri bati ekiteko asmoz, hiritik kanpo abiatuko dira bi gazte. Errepidea hartuta doazela, Érika (Lina Cardona) aurkituko dute bidean; emakume zaurgarri eta eder bat da, autoarekin matxura mekaniko bat izan ondoren laguntza behar duena.
Santiagok (Max Marieges) eta Maurok (Hamza Zaidi) laguntza eskaini, eta bere etxe urrun eta hondatura eramango dute. Neskak bakardadean bizi dela kontatu die, baina, egiaz, familiako trauma ilunez eta sekretuez inguraturik bizi da, presentzia gaizto ilun bat ezkutatuz.
.
Bull Run (Ana Ramón Rubio)
Dokumentala
Ana pandemia garaian kriptomoneten merkataritzan aritutako den zinemagilea da. Senarrak eta aitak terapiara joatea nahi dute, baina, horren ordez, Anak erabaki du bitcoin sukarrari buruzko dokumental bat egitea. Horretarako, ekoizle bat, espekulatzaile berriez osaturiko talde teknikoa eta aita ekonomista bilduko ditu harekin.
.
Un ángel llamado Rebeca (Jose María Zavala)
Dokumentala | Erlijioa
Rebeca Rocamora Nadal kanonizazio-prozesuan dagoen gaztearen istorioa kontatzen duen dokumentala. 1975ean jaio zen Alacanteko herri batean, eta hogei urte zituela hil zen gaixotasun baten ondorioz.
.
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Apirilak 26