Estreinaldiak: Abuztuak 20

-Estreinaldiak: ABUZTUAK 20-

Estreinaldiak: Maiatzak 14

Estreinaldiak: Abuztuak 20

D’ortagnan eta hiru Mosketxakurrak

Mosketxakur izateko ametsa betete asmoz, Parisera bidaiatuko duen txakur sutsu eta inuzentea da D ‘Ortagnan protagonista. Lagun leiala bilakatuko den Pom sagua ezagutuko du bertan, eta haren babesari esker bat bat egingo du Mosketxakur ospetsuekin (Athos, Portos eta Aramis); Juliettekin maiteminduko da; Milady izeneko katu espioiarekin txundituta geldituko da eta Richelieu kardinal gaiztoari aurre egingo dio.

Zineuskadi Elkartearen Zinema Euskaraz programaren bidez bikoiztutako lana da, 2021eko zazpigarrena, eta Hego Euskal Herriko hainbat aretotan izango da ikusgai: Donostiako Antiguo Berri zinemetan, Bilboko Golem Alhondigan eta Multicines 7 aretoetan, Gasteizko Gorbeia zinemetan, Iruñeko Golem La Morean, Durangoko Zugaza zineman, Getxoko Zinemak aretoan eta Errenteriako Niessenen, besteak beste.

.

A Taste of Hunger

Maggik eta Carstenek osatzen dutena arrakasta handiko bikotea da: Kopenhageko Malus jatetxe ezaguna zuzentzen dute, elkar maite dute, bi seme-alaba dituzte eta nahi duten guzti horren gabe dira. Edo ez. Izan ere, Michelin Izar gutiziatua dute faltan, eta edozer gauza sakrifikatzeko prest daude hura eskuratzeko aukera suertatuz gero. Etengabeko ahaleginean, grinan eta ezagutzarik handienaren bila, ahaztu egingo dute bizitzaren mokadu goxoek zapore hobea dutela elkar partekatuz gero.

.

Annette

Henry umorezko bakarrizketak egiten dituen komiko arrakastatsua da. Ann, aldiz, nazioartean ospea eta errekonozimendua duen abeslaria. Begirada guztien erdigunea, elkarrekin bikote zoriontsu bat osatzen dute, glamurrez inguratua. Bere alaba nagusia den Annetteren jaiotzak, ordea, errotik aldatuko du haien bizitza.

.

 

(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
.

-Estreinaldiak: Abuztuak 20-

.

Euskal pantailaren gunea