Estreinaldiak: Abuztuak 2
Estreinaldiak: Abuztuak 2 –
Longlegs (Oz Perkins)
Thrillerra | Beldurra
Lee Harkerri, FBIko agente talentudun berriari, serieko hiltzaile baten ebatzi gabeko auzia ezarri diote. Ikerketa zaildu eta froga berriak agertzen joango diren heinean, Harker konturatuko da hiltzailearekin lotura pertsonala duela, eta beste heriotza berri bat gertatu aurretik hura atxilotu beharko du.
.
10 Lives (Mark Koetsier eta Chistopher Jenkins)
Animazioa | Komedia
Rosek Beckett hartuko du adopzioan, txakurtegitik ihes egiten saiatzean berau harrapatu ostean. Hainbeste mimatuko du katutxo berekoia bilakatuko dela, baina ezustean, Becketek bere bederatzigarren eta azken bizitza galduko du. Ez du egoera onartu nahi, eta zeruko ateetan erregutuko dio bertako zaindariari azken aukera bat eman diezaion. Bederatzi bizitza berri emango dizkio, baina bakoitza animalia ezberdin baten haragitan biziko du.
.
Dogman (Luc Besson)
Drama | Thrillerra
Umetan, Douglasek aita bortitzaren indarkeria pairatu zuen, txakurretara ere botaz. Hauek baina, eraso egin ordez, babestu egin zuten. Traumak hartuta, zoro bilakatuko da Douglas.
2023 | Veneziako Mostra: sail ofiziala
.
Tu madre o la mía: Guerra de suegras (Chus Gutiérrez)
Komedia
Paco eta Regina ezkontzear daude, baina ez dakite beren amen arteko borroka piztuko duela ospakizunaren detaile bakoitza erabakitzeko prozesuak. Carmen, Pacoren ama, xantaia sentimentalean aditua da; Catalinak, Reginaren amak, bere kapritxo guztiak betetzeko kontaktuak erabili ohi ditu nahieran.
.
Le retour (Catherine Corsini)
Drama
Khédidjak Parisko familia dirudun batentzako egiten du lan, eta udan Korsikan haurren ardura har dezan eskatuko diote. Jaioterrira itzultzeko aukera paregabea da, izan ere, urteak pasa dira Jessica eta Farah alabekin bertatik alde egin zuenetik. Iraganeko oroitzapenak bizi mantenduko dituen bitartean, bi gaztetxoek udako tentazioei aurre egin beharko diete: ezusteko topaketak, gaiztakeriatxoak, lehen maitasun esperientziak…
2023 | Cannesko Zinema jaialdia: Sail ofiziala
2023 | Xixongo Zinema Jaialdia: Albar saila
.
The Monk and the Gun (Pawo Choyuning Dorji)
Drama | Abenturak
2006. urtea. Bhutan demokraziara bidean da. Hauteskundeak begi bistan daudela, gobernuak simulakroak antolatuko ditu, herritarrek inoiz ezagutu gabeko ekintzarako prestatzeko. Ura hirian, lama zahar batek arma bat ekar diezaion eskatuko dio monje bati, baina bildumagile estatubatuar bat agertuko da eszenan, lortutako errifleak duen baliozko pieza bat eskuratu nahiko baitu.
.
Sages-femmes (Léa Fehner)
Drama | Amatasuna
5 urtez emagin lanbidea ikasi ondoren, Louise eta Sofia ospitale batean hasi dira lanean. Lan-munduari aurre egiteko unea da, erantzukizun handiak hartzekoa, dena erritmo frenetikoan igarotzen den eta pentsatzeko ia denborarik ez dagoen leku batean. Egunerokotasunean bizi duten prekarietateak jazarriak, etengabe egin behar diete aurre jaiotzari, amatasunari eta, zenbaitetan, heriotzari, haien bokazioa proban jarrita.
2024 | Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!