Estreinaldiak: Abuztuak 14

Estreinaldiak: Abuztuak 14 –

Estreinaldiak: Abuztuak 14

Estreinaldiak: Abuztuak 14

.

Buffalo Kids (Juan Jesús García Galocha, Pedro Solís García)

Animazioa | Ekintza | Txikientzat

Tom eta Mary, bi anaia umezurtz, New Yorken lehorreratu ziren XIX. mendearen amaieran. Osabarekin elkartzeko, Mendebalde Basatia zeharkatzeko tren batean polizoi gisa abenturatuko dira, eta Nick ezagutuko dute, beren bizitzak betirako aldatuko dituen lagun berri eta aparta. Elkarrekin bidaia arriskutsu batean murgilduko dira, bilau gaiztoei aurre eginez, ustekabeko lagunak eginez eta egoera paregabeak biziz.

Zineuskadi Elkartearen Zinema Euskaraz programari esker, filma euskaraz estreinatuko da Hego Euskal Herriko zinema-aretoetan.

.

Bernadette (Léa Domenach)

Komedia | Gertakari errealetan oinarrituriko istorioa

Bernadette Chirac, Jacques Chirac Frantziako presidente ohiaren emazteari buruzko filma. Eliseora iritsi zenean lortu zuen Bernadettek hainbeste bilaturiko xedea: senarra Errepublikako Lehendakari hautatu zezaten burutu zuen itzaleko lan handi baten ondoren, bera ere gailurrean da. Baina iritzi orokorrak zaharkitu eta antipatikotzat jo ondoren, Bernadettek mendeku hartzea erabakiko du, eta horretan,irudi mediatiko garrantzitsua bilakatuko da.

2023: César sariak: Film Onenaren sarirako hautagai

“Dena garrantzirik gabe igarotzen da, eguneko telenobela hutsal batean bezala”
Peter Bradshaw: The Guardian

.

The Sweet East (Sean Price Williams)

Drama | Komedia | Nerabezaroa | Road movie

Lillian institutuko ikasle gazteak ihes egingo du eskolako txango batetik. Maitagarrien ipuin bat edo Mirarien Herrian galduriko Alizia ganberro bat gogoraraziko digun bidaia zoro honetan, neska gazteak mundu harrigarri bat ezagutuko du.

2023 | SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

2024 | BAFICI – Buenos Airesko Zinema Independentearen Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

.

Alien: Romulus (Fede Álvarez)

Zientzia fikzioa | Ekintza | Beldurra

Abandonatutako espazio-estazio baten sakonean bilatzen ari diren bitartean, espazioko kolonizatzaile gazte talde bateko kideek aurrez aurre aurkituko dute unibertsoko izakiarik beldurgarriena.

Alien sagaren film berria.

.

Spider-Man 3 (Sam Raimi)

Fantasia | Ekintza | Superheroiak

Peter Parker gaztearen abenturen hirugarren atala. Badirudi Parkerrek oreka lortu duela Mary Janerenganako sentitzen duen maitasuna eta superheroi gisa dituen eginbeharren artean. Baina, egun batetik bestera, botere berriak eskuratu eta bere jantzia beltz bilakatuko da; horrekin batera, bera ere eraldatu egingo da, bere nortasunaren alderik ilun eta mendekatzaileena erakutsiz.

Jantzi berriaren eraginpean, Peter izaki berekoi bilakatuko da, bere buruaz bakarrik arduratzen dena. Beraz, dilema bati aurre egin behar dio: botere berriez gozatu ala heroi errukiorra izaten jarraitu? Bien bitartean, bi etsai beldurgarriren mehatxua sentituko  bizkar gainean du: Venom eta Hondar Gizona.

.

Coraline (Henry Selick)

Animazioa | Fantasia | Beldurra

Neil Gaimanen eleberri batean oinarrituta, bere etxeko pareta bat zeharkatzean bere bizitzaren bertsio hobetua aurkitzen duen neskato baten istorioa kontatzen du filmak: bere gurasoak zuhurrago jokatuko dute harekin, baina sentsazio zoragarriak beldurra eta larritasuna bilakatuko dira berehala.

Filmaren berrestreinaldi berezia, 3D-n, 15. urteurrena dela eta.

.

Un lugar común (Celia Giraldo)

Komedia | Drama

Pilar (Eva Llorach) ama entregatua da, eta lan egiten duen klinikako erizainik errespetatuena. Edo, behinik behin, hori pentsatzen du egun batetik bestera kaleratu egingo duten arte. Bat-bateko hutsune horren aurrean deslekututa, etsi-etsian eutsiko dio beti egin duen horri: familia zaintzeari. Baina noraezean, tarteka trakets eta deseroso, Pilar berri bat esploratu eta aurki dezakeela jakingo du.

.

Una madre de Tokio / Konnichiwa, Kaasan (Yôji Yamada)

Drama | Familia

Giza baliabideen buru gisa egiten duen lanak antsietate betean murgildu du Akio Kanzaki. Hori gutxi ez, eta emaztearengandik dibortziatzear dago; gainera, unibertsitate adinean dagoen alabarekin duen harremana ez dago bere unerik onenean. Egun batean, ama duen bisitatuko du Tokioko erdiguneko auzo zaharrean. Baina berehala nabarituko du zerbait aldatu dela…

2024: Japan Academy Awards: 11 hautagaitza

.

Rocky IV – Rocky vs. Drago (Sylvester Stallone)

Drama | Kirola | Boxeoa | Sekuela

Filmaren 35. urteurrenarekin, honen edizio berri bat aurkeztu zuen Sylvester Stallone zinemagileak. Bertsio hau, aktore eta zuzendariak filma idatzi zuenean buruan zuenari zintzotasun handiagoz erantzuteko saiakera da.

.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Abuztuak 14

Estreinaldiak: Abuztuak 14

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude