Estreinaldiak: Abenduak 9
Estreinaldiak: Abenduak 9 –
Mrs. Harris goes to Paris (Anthony Fabian)
Komedia | Drama |50eko hamarkada | Moda
Londres, 50eko hamarkadan. Alargun geratuko den garbitzaile bat Dior markako soineko batez maiteminduko da, eta halako bat eskuratu nahiko du.
Paul Gallico idazlearen eleberrian oinarritutako filma.
.
Mantícora (Carlos Vermut)
Drama | Thrillerra
Julian bideo-jokoak diseinatzen dituen gazte arrakastatsu bat da, baina sekretu ilun batek atsekabetzen du. Halako batean, Diana ezagutuko du, eta zoriontsu izateko aukera gertu ikusiko du.
2022 | TIFF Torontoko Nazioarteko Zinema Jaialdia
2022 | Sitgesko Fantasia eta Beldurrezko Zinemaldia
.
Nostalgia (Mario Martone)
Drama | Adiskidetasuna
40 urteren ostean, Felice Lasco Egiptotik jaioterrira itzuliko da, Napolira. Bertan, amarekin elkartuko da, eta Sanità auzoko harri, etxe eta elizak berrezagutuko ditu.
Mario Martonek zuzendutako filma Oscar sarietarako herrialdea ordezkatzeko aukeratu du Italiak.
2022 | Cannesko Zinema Jaialdia
.
RABBIT ACADEMY: Pazko arrautzen lapurreta handia (Ute von Münchow-Pohl)
Animazioa | Komedia | Haurrak
Maxek bere helburua lortu du: lehen untxi kaletarra izango da Pazko untxiek beren maisu eskolan onartuko dutena. Berak eta lagunek nork bere super boterea aurkitu beharko dute, Pazkoa babesteko. Baina orduan inork espero ez zuena gertatu da: Pazko untxien ondasunik preziatuena, urrezko arrautza, belztu egin da… eta horrek esan nahi du Pazkoa arrisku larrian dagoela! Izan ere, Leok, hiriko untxi-talde bateko buruak, Pazkoa hondatu nahi baitu, eta azeri familia bat engainatu du arrautza guztiak lapurtzeko.
Maxek aukera bakarra du Pazkoa salbatzeko: laguntza eskaini dion Ferdinand azeri txikiarekin indarrak batzea. Baina benetan fidatu ote daiteke untxi txiki bat azeri batekin? Agian etsaia besarkatzea da lagun bat egiteko modurik onena.
Zinema Euskaraz programaren baitan zinema aretoetan ikusgai izango den bederatziagren filma da.
.
(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Abenduak 9