Estreinaldiak: Abenduak 25
Estreinaldiak: Abenduak 25 –
Klara eta hazi magikoen misterioa (Will Ashurst)
Animazioa
Eta euririk, eguzkirik edo lurrik gabe ere loratu litekeen hazirik balego? Eta norbaitek lapurtu badu? Klara behi nerabe ausartak misterio bat argitu beharko du Agatha Christensen untxi detektibearekin: hazi miraritsuaren desagerpena ganadua daraman trenaren barruan.
2024ko Zinema Euskaraz programaren baitako hamaikagarren filma.
.
Parthenope (Paolo Sorrentino)
Drama
Parthenoperen bizitzaren bidaia luzea, jaio zenetik (1950) gaur egun arte. Epopeia femenino honek ez du inolako heroismorik, baina grina gogorrez gainezka dago: askatasuna, Napoli eta maitasunaren aurpegiak, benetako baina alferrikako eta ezin adierazizko maitasun horiek guztiak. Uda perfektua Caprin, gazteen berezko lotsagabetasuna, tranpa batean amaituko dena. Eta gero beste guztiak: napolitarrak, gizon-emakumeak, behatuak eta maitatuak, etsia hartuak eta biziak, euren malenkonia-olatu eta ironia tragikoekin.
2024 | Cannesko Zinema Jaialdia: Sail ofiziala
2024 | Donostia Zinemaldia: Perlak saila
.
Nosferatu (Robert Eggers)
Beldurra | Remake | XIX. mendea
F. W. Murnau zinemagile alemaniarrak 1922an zuzendu zuen Nosferatu klasiko mutuaren bertsio berria. Bram Stoker idazlearen Drakula eleberriaren egokitzapena.
2024 | Satellite Awards sariak: Aktore-talde onena
2024 | National Board of Review: Argazki onena
2024 | Chicago Film Critics Association: Zuzendaritza artistiko onena
2024 | Critics Choice Awards: 4 hautagaitza
Oh Canada (Paul Schrader)
Drama
Leonard Fiferi –Vietnamgo gerran Kanadara ihes egin zuen erbesteratu bati– buruzko drama da. Hiltzear, Fifek bere sekretuak azalduko ditu Malcolm ikasle ohiari emango dion azken elkarrizketa batean, eta emaztearen aurrean egingo du aitorpena. Russell Banksen testuan oinarrituta, ezegonkor eta koldarra izanik inolako asmo politikorik gabe Kanadan babesa bilatu zuen gizon baten bizitza aztertzen du filmak. Schraderrek oroimenezko eta damuzko kontakizun bat ehuntzen du, iraganeko akatsak eta erredentzio-nahia islatuz.
2024 | Cannesko Zinema Jaialdia: Sail ofiziala
2024 | Donostia Zinemaldia: Perlak saila
.
Sin instrucciones (Marina Seresesky)
Komedia | Drama
Leo Kanariar Uharteetako herrixka txiki batean bizi den gizon ezkongabe eta andrezalea da. Halako batean Bilbotik Julia iritsiko da bertara, iraganean berarekin abenturatxo bat izan duena; hilabete gutxi dituen haur bat dakar, Leoren alaba dela dioena. Emakumeak alde egingo du, eta Leo haren bila joango da Bilbora. Zortzi urte geroago, berriz azalduko da Julia, eta Alba alaba berarekin eraman nahiko du.
.
Sonic the Hedgehog 3 (Jeff Fowler)
Abenturak | Fantasia | Komedia
Sonic, Knuckles eta Tails elkartu egingo dira botere bereziak dituen Shadow etsaiaren aurka egiteko.
.
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Abenduak 25