Estreinaldiak: Abenduak 13
Estreinaldiak: Abenduak 13 –
Chaplin: Spirit of the Tramp (Carmen Chaplin)
Dokumentala | Biografikoa
Elkarrizketa esklusiboen eta Chaplinen ondarean barrena egindako aurrekaririk gabeko murgiltzearen bitartez, artistaren herentzia erromaniaren esplorazio argigarria da filma, elkarrizketa intimoetatik, film-zatietatik, etxeko filmetatik eta gaur egungo artista erromani ospetsuen ekarpenetatik abiatuta.
2024 | Donostia Zinemaldia: ZINEMIRA – Euskal Zinemaren Irizar saria
.
Quand vient l’automne (François Ozon)
Drama
Michelle sasoi betean dagoen emakumea da, erretiro lasaia bizi duena Borgoinako herrixka batean; Marie-Claude –bere lagunik onena– ere hor bizi da. Santu Guztien Egunean, Valérie –bere alaba– etorriko zaio ikustera, Lucas biloba eskola-oporretako aste osoan uzteko asmoz. Baina ezer ez da espero bezala gertatuko.
2024 | Donostia Zinemaldia: Taldeko aktore onenaren saria (Pierre Lottin); Epaimahaiaren Saria Gidoi Onenari
.
Kraven the Hunter (J.C. Chandor)
Fantasia | Ekintza | Marvel
Marvelen bilau ikonikoenetarikoa denaren bilakaera aztertzen duen istorioa da. Bere aita gupidagabearekin, Nikolai Kravinoffekin, duen harreman konplexuak bultzatu zuen Kraven ondorio bortitzak ekarri zizkion mendeku bide bat abiaraztera. Hala, munduko ehiztaririk onena izateaz gain, gaizkile beldurgarrienetako bat izatera heldu zen.
.
Haunting of the Queen Mary (Gary Shore)
Drama | Beldurra | Naturaz gaindikoa
Erin eta Patrick argazkilariak, Lukas semearekin batera, Queen Mary transatlantikoan itsasoratuko dira, munduko lekurik sorginduenetariko bat, ustez. Bertan, gertaera beldurgarriak kateatzen hasiko dira, familia gaztearen patua itsasontziaren iragan ilunarekin lotuko dutenak.
.
¿Es el enemigo? La película de Gila (Alexis Morante)
Drama | Komedia | Biografikoa
1936ko Madrilen, Miguel Gila izeneko gazte bat lasai eta zoriontsu bizi da bere aitona-amonekin txapitula apal batean. Baina Gerra Zibilaren eztandak borrokara joatera behartuko du, Pedro adiskidearekin batera. Han, Gilak umoreari esker lortuko du bizirik ateratzea miseria, bataila, fusilamendu eta kartzelatik. Inguruko mundua interpretatzeko modu paregabe horri esker, Gila Espainiako eta Latinoamerikako komiko ezagunenetako bihurtuko da.
2024 | Donostia Zinemaldia: RTVE Emanaldiak
.
Niko: Beyond the Northern Lights (Kari Juusonen, Jørgen Lerdam)
Animazioa | Ekintza | Txikientzat
Niko elur-orein gazte hegalariak Santa Clausen lerako taldearekin bat egitea du amets. Nahi gabe lera galtzen duenean, hura berreskuratzeko bilaketan murgilduko da, adiskidetasunaren eta leialtasunaren inguruko irakaspenean.
.
Rock Bottom (María Trénor)
Animazioa | Drama | Musikala
Bob eta Alif 70eko hamarkadako hippie kulturaren zurrunbilo sortzailean murgilduta daude, maitasun istorio autosuntsitzailea bizi dute. Drogek amesgaizto bihurtuko dute uda grinatsu bat: euforia eta arte-sorkuntzaren larritasuna, drogekiko lilura inkontzientea, errutinarekiko desengainua eta degradazio fisiko eta mentala. Eta hori guztia, filma inspiratu eta doinuz janzten duen Robert Wyatten musikaren bidez.
.
Old Guy (Simon West)
Ekintza | Komedia
Danny Dolinski sikario beteranoa da, eta erretiratzear dagoen arren, bere lanean onena izaten jarraitzen duela sinetsita dago. Bada, bere konpainiaren azken dei bat jasoko du misio berri batekin: Wihlborg entrenatzea, iritsi berria den gazte bat. Hasieran elkar ulertzea lortuko ez duten arren, beren trebetasunak batu beharko dituzte lan egiten duten erakundearen atzean ezkutatzen den egia aurkitzeko.
.
Niños de Las Brisas (Marianela Maldonado)
Dokumentala | Dokumental musikatua
Valentziako (Venezuela) aldirietan girotutako dokumentala da, eta musika klasikoaren bidez bizitza hobea izaten saiatzen diren musikari gazteen borroka eta eraldaketa jasotzen ditu.
.
Love Actually (Richard Curtis)
Komedia | Erromantikoa
Londresen, Gabonak baino apur bat lehentxeago, istorio dibertigarri eta hunkigarri batzuk nahastuko dira. Izan ere, Love, Actually ‘Love Actually Is All Around’ esateko modu laburtua da, eta horixe da, hain zuzen ere, filmaren argumentua: nora begiratzen duzun, nonahi aurkituko duzu maitasuna.
2003. urtean estreinaturiko film arrakastatsu eta ia kultuzkoaren berrestreinaldia, 20. urteurrena dela eta.
.
Interstella 5555: The 5tory of the 5ecret 5tar 5ystem (Kazuhisa Takenouchi)
Animazioa | Zientzia-fikzioa | Musikala
Enpresari gaizto batek rock talde estralurtar bat bahituko du, garuna garbitu eta rock izar aurrefabrikatu bilakatzeko. Ostean, Lurrera bidali eta manipulatu egiten ditu, arrakasta zerrenda guztietan lehen postuan egon daitezen eta, hartara, berak botere handiagoa eskuratu dezan.
2003an estreinaturiko filmaren berrestreinaldia, 4K-n.
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Abenduak 13