Estreinaldiak: Abendua 5
Estreinaldiak: Abendua 5 –
SuperKlaus (Andrea Sebastiá eta Steve Majaury)
Animazioa | Ekintza | Fantasia | Txikientzat
Buruan kolpe handia hartu ondoren, Santa Klausek prentsatuko du SuperKlaus dela, film-saga ezagun bateko superheroia. Uste oker horrek kaosa eragingo du Ipar Poloan, eta Fafnir jostailu-fabrikatzaile zekenak egoera aprobetxatuko du Santaren tailerraren kontrola hartzeko.
Asmo gaizto horiek desegiteko gai izango diren bakarrak Billie neskato azkar eta ausarta, C.A.R.L. robota eta Leo elfoa dira. Bada, Gabonak salbatzeko gai izango al dira berandu baino lehen?
Zinema Euskaraz egitasmoaren bidez, euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da filma ondorengo aretoetan: Golem Alhondiga (Bilbo), Golem La Morea (Iruña), Biteri Kultur Etxea (Hernani), Niessen Zinemak (Errenteria), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz) eta SADE Cines (Donostia).
.
Emilia Pérez (Jacques Audiard)
Musikala | Thrillerra | Drama
Gainkualifikatua den arren gutxietsitako Ritak bufete handi bateko abokatu gisa dihardu, egun batean ustekabeko eskaintza bat jasoko duenean: kartel baten arduradun beldurgarriari bere negoziotik erretiratzen lagundu eta betiko desagertzea, berak beti amestu duen emakumea bihurtuz.
2024 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Epaimahaiaren Sari Berezia; Emakumezko Aktore Onenaren saria
2024 | Donostia Zinemaldia: PERLAK
2024 | EFA – Europar Zinemaren Sariak: Muntaia-lan Onenaren saria
.
The Lord of the Rings: The War of the Rohirrim (Kenji Kamiyama)
Animazioa | Ekintza | Fantasia
Eraztunen Jauna trilogiako filmen jatorrizko gertakariak baino 183 urte lehenago girotua, Helm Hammerhanden Etxearen, Rohango Errege mitikoaren agintepekoa, patua kontatzen du erabat suntsitu nahi duen etsai hilgarri baten aurkako erresistentzian.
.
Here (Robert Zemeckis)
Drama | Fantasia | Familia
Hainbat belaunalditako familiek gela bakar batean osatu zuten beren etxea. Maitasun, galera, barre eta bizitza istorio bat, iragan urrunetik etorkizun hurbileraino. Ehunka mila urtetan zeharreko bidaia, hasi eta buka leku bakar batean: hemen.
.
Mariposas negras (David Baute)
Animazioa | Drama
Klima aldaketak eragina du Tanit, Valeria eta Shailaren bizitzetan. Planetako puntu oso desberdinetako hiru emakume dira, baina gauza komun bat dute: hirurek dena galtzen dute berotze globalaren ondorioz, eta migratzera behartuta daude.
.
La fianza (Gonzálo Pedromo)
Thrillerra
Alabaren seigarren urtebetetze ospakizuna amaitu berritan, Anak Walterren bisita desegokia jasoko du. Gizon bitxi horrek Ricardo senarrari buruz galdekatuko du, harekin negozioak baititu. Hala, Anarentzat bisita deseroso gisa hasi den hori, egoera kezkagarria batean bilakatuko da, non Ricardoren etengabeko gezurrak eta desleialtasunak azaleratzen diren dituen eta baita Walter etxean egotearen benetako arrazoia ere: bera eta alaba fidantza moduan atxikitzea, Ricardok Walterren erakunde narko arriskutsuarekin negozio bat ixten duen bitartean.
.
¿Quién es quién? (Martín Cuervo)
Komedia | Remake
Fuentes abizendunak ez dira munduko familiarik onena. Lanak, ikastetxea eta errutina direla eta zurrunbilo batean murgilduta bizi dira, eta ezinezkoa dirudi hori gelditzea. Dena aldatzen da, ordea, etxeko txikiena den Valentinak bere bederatzigarren urtebetetzeko desioa eskatzen duenean.
Hurrengo egunean, familiako kide guztiak gorputza trukatuta esnatuko dira: aita emaztearen gorputzean dago, neskatoa amonaren gorputzean, biki nerabeak ez dira beraiek… Anabasa da nagusi, eta etsipenez galdetzen diote elkarri: nor da nor?
.
Solo Leveling: ReAwakening (Shunsuke Nakashige)
Animazioa | Fantasia | Manga
Hamarkada bat baino gehiago igaro da mundu hau dimentsio alternatibo batekin lotzen duen “atari” izeneko bidea agertu zenetik, eta “ehiztari” izeneko gizagaindiko boteredun pertsonak esnatu dira.
Izen bereko anime telesailaren lehen denboraldiaren laburpen batek eta bigarren denboraldiko lehen bi atalen aurrerapen esklusibo batek osatu dute film luze gisa aurkezturiko pieza hau.
.
RM: Right People, Wrong Place (Seok-jun Lee)
Dokumentala | Musika
RM BTSko liderraren bizitzan barneratzen den dokumentala, bere bakarkako bigarren albumean lan egiten duen bitartean, hiri anitzetan zehar egiten duen sormenezko bidaiaren ikuspegi intimoa eskainiz.
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Abendua 5