Kritika Zinematografikoa: “Esta ambición desmedida”

Kritika Zinematografikoa: “Esta ambición desmedida” –
Kritika Zinematografikoa: "Esta ambición desmedida"

Zuzendaria: Santos Bacana, Cristina Trenas, Rogelio González
Urtea: 2023
Herrialdea: Espainia

Kritika Zinematografikoa: "Esta ambición desmedida"-Gobernaezinarenarena-

Little Spain, Antón Álvarez Alfaro artista polifazetikoaren bideoklipak sortu dituen zigiluaren apostu handia izan da C. Tanganaren anbizio neurrigabea jarraitzea. Lau urteko sortze prozesua, bere argi eta bere ilun; gora, behera eta itsuan. Pertsona, pertsonaiaren gainetik, bere gordinean.

El Madrileño izeneko diskoaren arrakastaren ondoren, C. Tanganak bere ibilbideko birarik handinahiena sortzeko eta zuzenekoaren kontzeptua iraultzeko erronkari aurre egin beharko dio. Kuban diskoa sortu zueneko urduritasun, beldur eta itxaropenetik abiatuta, horren aurkezpen emanaldi sorta izango zenaren kontzeptualizazioari, negoziaketari, entseguei eta arrisku ekonomiko etengabeari aurre egin eta ikuskizuna lehertu arte. Tragedia, hiru ekitalditan.

Hainbeste buruhauste emandako bira hartako kontzertu bat ikusteko aukera izan nuen, Iruñean; burua lehertu zidan. Aurretik sekula ikusi gabeko ikuskizun eredua izan zenaren sentsazioa dut oraindik ere, eta berriro halakorik ikusteko aukera izango dudanaren zalantza. Horregatik, aparteko mundu baterako bidaia izan da ere sortze-prozesu kaotiko horren eta mugarik gabe amesten duen artistaren aurpegi intimoena deskubritzea. Izan ere, arlo pertsonalean bezala, artistikoan ere norbere miseriak jende aurrean erakusteko beldurrik ez izatean datza arrakastak. Eta dena eskaintzen d(ig)u Puchok. Sorkuntzaren deabruak aurrez aurre, eta bera, biluzik.

Dokumentalak generoko beste pieza batzuetan ikusi ohi ez dugun “errealitate hori” azaleratzen du: atzeko zuloa. Ia ez dago emanaldien, ikuskizunaren irudirik… inoiz egin behar ez zen bira baten zirrikituak.

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: "Esta ambición desmedida"

Kritika Zinematografikoa: “Esta ambición desmedida”

Euskal pantailaren gunea