“Esnatu naiz” kabareta Igartubeitin

“Esnatu naiz” kabareta Igartubeitin –

Esnatu naiz kabareta IgartubeitinElur Sorkuntza Etxeak Donostiako Poltsiko Antzerkiko Sorkuntza Deialdiko proiektu finalista hau, eskainiko du abenduak 5ean, larunbatean, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Igartubeiti baserriko dolarean. Jarduera hau doanik da, Mugen Gainetik, Gehitu eta Euskal Lankidetza agentziari esker.

SINOPSIA
Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritan euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zer bizipen izan ditu Elurrek azken 10 urte hauetan? Eta zergatik da Beyoncé guzti honen erruduna?

Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu.

LANTZEN DITUEN GAIAK
Ikuskizun honek kontatzen digun istorioa xelebrea izan arren, galdera sakona proposatzen digu: gure nortasuna eta gure bizimodua bat al datoz? Beste modu batean galdetuta: gure nahiek, beharrek, ametsek eta desioek zer leku dute gure egunerokoan?

Bere azken 10 urteko bizipenen kontakizuna egitearekin batera, hainbat gai zehatzei buruzko hausnarketa egingo du Elurrek obra honetan: harreman sozialak, generoa, auto-estimua, lotsa eta beldurrak, sexualitatea, sormena, bizipoza… gizartean errotuta dauden hainbat ohitura eta arau zalantzan jartzeaz gain, LGBTI+ komunitatearen eskubideen aldeko apustua egin nahi dugu obra honen bitartez.

FITXA TEKNIKOA
Izenburua: Esnatu naiz
Ideia, gidoia eta zuzendaritza: Andoni Mutiloa
Aholkularitza eta kanpo begirada: Amancay Gaztañaga
Artista: Andoni Mutiloa
Mugimendu zuzendaritza: Eneko Balerdi
Ekoizpena: Elur Etxea
Nori zuzendua: Ikusle helduak
Iraupena: 40 minutu inguru + 15 minutuko solasaldia
Estreinaldia: Donostiako poltsiko antzerki jaialdia. 2020ko urtarrilaren 29an.

IKUSKIZUNAREN BEREZITASUNAK
Esnatu Naizek antzerkia, dantza eta musika nahasten ditu. Hitz bakar batekin laburbilduta, KABARETA da.

Dantza estilo ezberdinen bilduma ere bada Esnatu Naiz: euskal dantza, garaikidea, burlesquea, stripteasea, performancea… teorian zer ikusirik ez duten hainbat dantza estilo uztartzen ditu show honek Elurren bizipenen bitartez.

Jarduera hau doanik da, Mugen Gainetik, Gehitu eta Euskal Lankidetza agentziari esker.

Toki mugatuak.

Izena eman

Telefonoz 943 72 51 07 edo/eta emailez, igartubeiti@gipuzkoa.eus ere egin daiteke.

“Esnatu naiz” kabareta Igartubeitin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude