ESMUDAN eskultura, musika eta dantzaren fusioa

ESMUDAN eskultura, musika eta dantzaren fusioa

Eskultura, musika eta dantza lotzen dituen proiektuaren azken ariketa, dantzarena, parkean bertan egin dute, kamera aurrean. Izan ere, proiektuaren azken emaitza ikus-entzunezko euskarrian helaraziko zaie ikusleei, komunikabideen eta zenbait arte- eta sustapen- ekintzen bidez.

Proiektu berritzaileak Mikel Lertxundik Arenatzarte eskultura parkean, iazko ekainetik, ikusgai daukan Natura eta oreka eskultura erakusketa hartu du abiapuntutzat. Eskultoreak materiak gordeta zuen forma askatu eta ingurunearekin batu zuen bezalaxe, musikariak eskultura horietan eta horiek parkean sortzen duten giroan sentitu duen musika kanporarazi du. Musika notak borborka atera dira burdinaren ertzetatik, harri-lerroetatik edo egurraren biribilguneetatik, eta, sentipenek markatutako soinu eta erritmoen bidez, parkeko zuhaitz adarretan kulunkatu eta airean zabaltzen diren melodietan eman ditu. Melodia horiek, entzumenaren zein ikusmenaren bidez iritsiko zaizkio ikusleari, dantza bitarteko dela. Dantzaria da musika horren gorputz hartzaile eta transmititzaile, lekuan bertan eta materiarekin zuzeneko harremanean, arteak eta naturak eragin dizkion sentimentuei koreografiak eratuta dantzaren bidez transmitituko dituena.

Ekimena erakusten duen zenbait bideo ikusgai daude jada YouTuben. EITBkultura saioak apirilaren erdialdera erakutsiko du.

ESMUDAN eskultura, musika eta dantzaren fusioa

Irudia | Uzuri Nieto dantzaria Esmudan ekimenaren une batean | zz | Creative Commons By SA
ESMUDAN eskultura, musika eta dantzaren fusioa

Eskultorea. Artista